Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aurtengo laguntza-deia fatxadak berriztatzeko eta igogailuak jartzeko martxan da

2015/06/02

2014. urtean 24 komunitate izan ziren diru-laguntza plangintza hori eskuratu zutenak; aurten, 200.000 euroko kontu-saila du. Aurten, eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko xedea duten jarduerak saritzeko, deialdiak beste atal berri bat sartu du.

Eibarko Udalak, aurtengoan ere, fatxadak berriztatzeko eta igogailuak jartzeko edo ordezteko diru-laguntza programaren deialdi berri bat jarri du martxan 2015. ekitaldirako. Urte honetako udal aurrekontuetan 200.000 euroko kontu-sail bat islatu da laguntza horiei aurre egiteko. Beraz, joan zen urtean jarri zen 90.000 euroko zenbateko hura oso atzean utzi du aurtengoak, Eibarko Udalak auzoko komunitateekin edo elkarteekin duen konpromiso sendoaren erakusgarri, irisgarritasunean  eta fatxadak hobetzen laguntzeko.

Aurten, eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko xedea duten jarduerak saritzeko,  deialdiak beste gauza berri bat dakargu: Udalak emango duen laguntza ez da izango, orain arte bezala, aukera 2tatik txikiena, 3 aukera hauetatik txikiena baizik: jarduketa-kostuaren % 10; berriztutako fatxada metro koadro bakoitzeko 4 euro; edo 8 euro fatxada metro koadro bakoitzeko, fatxada berriztatzeaz gain, eraikinen inguratzailearen isolamendu-obrak egin eta urteko energia-eskaera % 30ean gutxienez murrizten bada.  Hortik aterako den zenbateko horri erakunde publikoek fatxadak konpontzerakoan egiteko eskatutakoagatik sortutako aparteko kostu horren % 20ra artekoa gehi dakioke.

Isolamendu-obrei dagokien zenbatekoa emateko, obra egin ondoren, gutxienez C mailako energia-ziurtagiria lortu eta egiaztatu beharko da, eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzko ziurtagirietarako oinarrizko prozedurak dioena betez.  Zenbateko hori ez da emango energia-errehabilitaziorako obra horiek lehendik ere udal laguntzetako beste deialdiren bateko diru-laguntza jaso izan badute.

2014. urtean 24 izan ziren diru-laguntza plan honen onuradun suertatu ziren auzo elkarteak edo komunitateak.  13 komunitatetik diru-laguntza hori igogailuak jartzeko, ordezteko edo 0 kotan ipintzeko erabili dute, baita plataformak jartzeko edo traba arkitektonikoak kentzeko ere; beste 8k beren etxebizitza-eraikinetako fatxadak berriztatu dituzte, eta gainerako 3 horiek diru-laguntza horiek eskatu dituzte igogailuetan nahiz fatxadetan lanak egiteko.  2003. urtetik 2014 urtera bitartean, 400 komunitate edo auzo-erkidegotik gora izan dira diru-laguntza plan hau jaso dutenak; udalak, milioi bat eurotik gorako zenbatekoa jarri du diru laguntza hauetan.

Programa honetako udal laguntzak, bataz bestean, 6000 eurokoak izan dira igogailu berri bakoitzeko. Hala ere, beste diru-laguntza batzuk ere eman izan dira, proiektuak igogailua aldatzea edo pegoretarako desnibelak gainditzeko arrapalak edo plataformak jartzea eskatzen bazuen.

Oinarriak kaleratu dira Buletin Ofizialean, beraz, diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago  azaroaren 14ra arte. Eskaerak Pegoran entregatu behar dira oinarrietan zehazten den dokumentazioarekin batera. Eskaera orria, aurkeztu behar diren dokumentuak... etab. kontsultatzeko, sakatu hemen.

Igogailuen kasuan, eskaera egiten den urtean bertan edo aurreko urtean amaitutako obrak eta jarduerak dira diruz lagunduko direnak. Hona hemen diruz lagunduko diren egitekoak: bizitegi-eraikinen barruan edo  eraikinetara iritsi ahal izateko kanpoko aldetik igogailuak ipintzea edo igogailu zaharrak kendu eta berriak ipintzea; modernizazioak; pegoraraino eta pegoraren eta igogailuaren artean egon daitekeen aldea edo desnibela gainditzeko, arrapalak, plataforma jasotzaileak, elementuak edo beste obraren bat egitea.

Igogailuak jartzeko diru-laguntzaren zenbatekoa  obrari dagokion aurrekontu osoaren % 10ekoa izango da baina gehieneko diru-laguntza batzuk emango dira. Hona: Igogailu  berria  jartzeagatik, ematen den laguntza ez da 6.000 eurotik gorakoa izango; igogailu zaharra kendu eta zero kotatik jartzeko obra egiteagatik  edo lehen igogailurik ez zuten beste solairu berri batzuetara heltzeagatik, zenbatekoa ez da izango 4.500 eurotik gorakoa. Igogailua ordeztu edo modernizatzeagatik, 3.000koa izango da emango den gehieneko laguntza, eta arrapalak, plataformak edo desnibelak gainditzeko beste obra batzuk egiteagatik, 1.500 eurokoa izango da gehieneko zenbatekoa.

Auzo-igogailuak mantentzeko gastuetarako diru-laguntza programaren aurtengo deialdia

Udalak auzo-igogailuak mantentzeko gastuetarako eskaintzen duen diru-laguntza programari dagokionez, urte honetako udal kontuetan 28.000 euroko aurrekontu-zuzkidura duen programa, hiru izan ziren joan zen urtean laguntza hauek jaso zituzten auzo elkarteak: “Amaina” elkartea -Wenceslao Orbea kaleko 1etik 21era bitartekoek eta Abontzabide 7koek eratua- "Asverne" -Mekola kalekoena- eta azkenik, “Asveba”, Barakaldo kalekoena.

Deialdi berriaren oinarriak kaleratu dira Buletin Ofizialean. Diru-laguntzak eskatzeko epea 2015eko urriaren 2ra arte egongo da zabalik. Eskaerak Pegoran egin behar dira, oinarrietan zehazten diren dokumentuak ekarrita. Eskaera orria, aurkeztu behar diren dokumentuak... etab. kontsultatzeko, sakatu hemen.

Diruz lagunduko dira 2014 urtean igogailu-instalazioa mantentzeko eta zaintzeko gastu orokorrak, eta emango den diru-laguntzaren zenbatekoa,  igogailu bakoitzak urteko izan dituen kostuen honenbesteko batekoa izango da, faktura bidez justifikatua, baina zenbatekoa ezingo da izan 7.000 eurotik gorakoa igogailuko.