Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arrateko Gerra Zibilaren interpretazio zentrorako bisitak bete egin dira

Arrateko Gerra Zibilaren interpretazio zentrorako bisitak bete egin dira

Arrateko interpretazio zentroa

2015/01/30

Otsailaren 7, 21 eta 28rako bisita taldeak, zein martxoaren 7koa guztiz bete dira

Urtarrilaren 31n goizeko 12:00etatik aurrera irekiko ditu ateak Arrateko Gerra Zibilaren interpretazio zentroak, eta bertara nahi duten pertsona guztiak gerturatu daitezke. Arratetik Akondiara doazen bisita gidatuek sekulako arrakasta izan dute, eta horregatik martxotik aurrera Udaletxeak hurrengo bisiten inguruan informatuko du.

Bisitara apuntatu ezin izan diren pertsonek Gerra Zibilaren interpretazio zentroa ikusteko aukera izango dute bisita egunetan goizeko 10:00etatik 14:00etara.