Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nire espedienteen kontsulta

Eibarko Udalarekin tramitatu dituzun eta tramitatzen ari zaren espedienteak kontsultatzera gonbidatzen zaitugu. “Nire espedienteen kontsulta” aukeraren bidez, hau guztia egin dezakezu:

  • Zure espedienteak kontsultatu, eskaera-egilea zu zeu bazara edo beste norbaiten izenean badiharduzu: amaituta dauden ala ez dauden jakin; zein fasetan dauden ikusi; tramitatzean sortu diren dokumentuak kontsultatu; jardunbide edo prozedura jakin batean jakinarazpena egiteko modua aldatu...
  • Udalak bidalitako jakinarazpenak eta komunikazioak jaso eta kontsultatu. Jasotzeko dauden jakinarazpenetara sar zaitezke, bai eta jasotakoetara edo baztertutakoetara ere.
  • Eibarko Udalari zuzendutako eskaera, idazki eta/edo komunikazioen erregistroa hasi edo osatu.
  • Oraindik egiteke dituzun tramiteak kontsultatu; baita epemuga dutenak ere.
  • Zure datuak kontsultatu eta, hala behar izanez gero, aldatu.

Sarbidea

Zure espedienteak kontsultatzeko, sakatu ondorengo estekan:

 

Modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua ziurtagiri digitaletan oinarritutako egiaztapen bidez. Hemen dituzu, Eibarko udalean onartzen diren ziurtagiri digital batzuk:

  • B@K-Q:
  • NAN elektronikoa (NANe).
  • IZENPEk jaulkitako ziurtagiriak: ONA txartela eta entitateen txartela (enpresena), hiritarren txartela. Txartel horiek Eusko Jaurlaritzak egin ditu.
  • Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala-Monetaren Errege Etxea.
  • Kataluniako Ziurtapen Agentzia.
  • Valentziako Erkidegoko Ziurtatze Agintaritza.
  • Onartutako beste entitate batzuetako ziurtagiri digital batzuk.

Laguntza behar duzu?

 

Nabigazioa