Kirol arloko beste eskaerak
Deskripzioa: Eibarko udaleko Kirola, jarduera fisikoa eta bizimodu osasuntsua arloari erlazionatutako bestelako eskaerak aurkezteko prozedura da. Prozedura hau zure eskabidea egiteko prozedura berezirik ez dagoenean erabili behar duzu, bestela ez. Saiatu zure eskaera argi eta garbi azaltzen; motz eta zehatz.
Eskaera nola egin:
- Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa).
- Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazioa aurkeztu beharko.
- Dagokionean, eskaera justifikatzen duten beste dokumentu batzuk.
Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |