Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Herriaren onerako irabazi-asmo bariko elkarteen erregistroa

Deskripzioa: Eibarren egon daitezkeen herriaren onerako elkarteei buruzko tresna adierazgarria eta informatiboa eduki ahal izatea du helburu erregistro honek, indarrean dagoen legerian araututako eskubideen egikaritza bermatua izan dezaten.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Idazkaritza Saila.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Herriaren onerako irabazi-asmo bariko Elkarteen Erregistroan egoteko eskaera orria behar bezala beteta. Eskaera orrian elkartearen zigilua eta bere ordezkariaren sinadura jaso beharko dira.
  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia eta Gizarte Segurantza Sailak duen Elkarteen Erregistroan duten inskripzio-agiriaren frogagiria, eguneratua.
  • Elkartearen Estatutuen aldakia edo fotokopia.
  • Elkartearen IFZ/IFKren fotokopia.
  • Zuzendaritzan dauden kargudunen izen-abizenak.
  • Azken hiru urteotan udalarekin elkarlanean egindako lanak edo iharduerak aipatuko dituen txostena.
  • Diru Jarduera Zergan Elkarteari dagokion epigrafearen alta edukiz gero, frogagiria aurkeztu.

 

Oharrak: Elkarteen Udal Erregistroak ez du zerikusirik Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroarekin; beraz, azken erregistro horretan inskribatuta egoteak ez du esan nahi udalarenean inskribatua dagoenik.

Deskargatu dokumentuak
Herriaren onerako irabazi-asmo bariko elkarteen erregistroan egoteko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 120 KB)
Dekretua: herriaren onerako irabazasmo bariko elkarteen erregistroa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 27 KB)
Nabigazioa