Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela. Eskaera-berriztapena

Deskripzioa:  Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela eskatzea edo berritzea sarbide edo helmugatik ahalik eta hurbilen aparkatzea errazteko helburuarekin.

Hartzailea: Hauetako betekizunetako bat betetzen duen pertsona:

  • Eibarren erroldatutako pertsona, Gipuzkoako Foru Aldundiko balorazio- eta orientazio-zerbitzuak aparkatze-txartela eskuratzearen alde emandako irizpena duena.
  • Eibarren erroldatutako pertsona, mugikortasun urria eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko eskumeneko medikuek emandako ziurtagiria duena osasun zerbitzuko ikuskatzailetzak baliozkotuta.
  • Mugikortasun urria duten pertsonen garraio kolektiborako esklusiboki erabiltzen diren ibilgailu egokituen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak.

 

Eskaera epea: urte osoan zabalik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Aurkeztu beharreko dokumentazioa eskatutako txartel motaren arabera aldatzen da:

Aparkatzeko txartela:

  • Aparkatze-txartelaren eskabidea behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANa edo agiri baliokidea.
  • Interesatuaren argazki 1, agirietako argazkien neurrikoa.
  • Interesatuaren desgaitasun mailaren aitortza (bakarrik aurkeztu beharko da, eskabidean ez bazaio Eibarko Udalari baimena eman datuak eskuratzeko eta egiaztatzeko).
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkatzen duen pertsonaren NANa edo agiri baliokidea eta ordezkapena egiaztatzen duen agiria. Egiaztapena egin ahal izango da zuzenbidean baliozkoa den edozein bitartekoren bidez (notario-ahalordeak, eskriturak…).

 

Aparkatzeko behin-behineko txartela:

  • Aparkatze-txartelaren eskabidea behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANa edo agiri baliokidea.
  • Interesatuaren argazki 1, agirietako argazkien neurrikoa.
  • Osakidetzako eskumeneko medikuek emandako ziurtagiria ikuskatzailetzak baliozkotuta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkatzen duen pertsonaren NANa edo agiri baliokidea eta ordezkapena egiaztatzen duen agiria. Egiaztapena egin ahal izango da zuzenbidean baliozkoa den edozein bitartekoren bidez (notario-ahalordeak, eskriturak…).

 

Garraio kolektiboko ibilgailuentzako aparkatze-txartela:

  • Aparkatze-txartelaren eskabidea behar bezala beteta.
  • Erakunde, instituzio edo entitatearen IFK. Pertsona fisikoen kasuan, NANa edo agiri baliokidea.
  • Sozietatearen estatutuak.
  • Ibilgailuen zirkulazio-baimenak.
  • Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna zein desgaitasuna duten pertsonak atenditzeko zerbitzu sozialen arloan, mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonak garraiatzearekin zerikusia duten jarduera aurreikusiei buruzko memoria.

 

Tramitazio kanalak:

  • Presentziala: Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuak (Portalea erakineko 4. solairua).
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta bidezkoa: Eibarko Udala; Gizartekintza; Portalea eraikina; Bista Eder, 10, 20600, Eibar (Gipuzkoa).

 

Tasak: dohainik.

Sail arduraduna: Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Alkatetza.

Tramitazio epea: Legala: 3 hilabete. Erreala (ohikoa): hilabete 1.

Isiltasun-izaera: positiboa.

Ebazpenaren kontrako errekurtsoak:

  • Berraztertzeko errekurtsoa.
  • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

 

Ondorengo tramiteak (prozedura):

  1. GIZARTEKINTZA: Betekizunak betetzen direla eta dokumentazioa konprobatu, erregistroa egin, txosten teknikoa egin eta dagokionean txartela.
  2. ALKATEA: ebazpena.
  3. IDAZKARIA: Ebazpena jakinarazi.
  4. INTERESATUA: Gizartekintzan txartela sinatu eta jaso. Berritze kasuetan, iraungitako txartela entregatu.

 

Lege-araudia:

 

Informazio lagungarria: 3 txartel mota daude:

  • Aparkatzeko txartela: 5 urteko epea izango du (edo desgaitasunaren balorazioa berrikusi beharreko datara arte) eta emango zaie mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonei. Epe hori igarotakoan, txartela berritu beharko da titularraren bizilekua dagoen udaletxean.
  • Aparkatzeko behin-behineko txartela: salbuespen gisa emango zaie larritasun handiko gaixotasun edo patologia baten ondorioz mugikortasun urria duten pertsonei. Urtebeteko epea izango du eta beste urte batez luzatzeko aukera egongo da, betiere berau emateko beharrezkoak ziren hasierako baldintzei eusten bazaie.
  • Mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonen garraio kolektiborako bakarrik diren ibilgailu egokituak aparkatzeko txartela: txartel hau da ezinduen garraio kolektiboan diharduten pertsona fisiko edo juridikoentzat eta autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasuna zaintzeko gizarte-zerbitzuak ematen dituztenentzat. 5 urterako emango da. Behin epe hori igarota, berritu egin beharko da titularraren bizilekua dagoen udaletxean.

 

Aparkatze-txartelaren titularren betebeharrak:

  • Txartela behar bezala erabiltzea, indarrean dauden legedian aurreikusitako erabilera-baldintzekin bat etorriz.
  • Aparkatzeko txartela (jatorrizko dokumentua) kotxeko aginte-mahaian jartzea edo barnealdetik haizetakoari itsastea, kanpotik argi eta garbi irakurtzeko moduan.
  • Agintaritzako agenteren batek eskatuz gero, nortasuna egiaztatuz identifikatzea. Halaber, agintaritzaren agenteei laguntzea sor daitezkeen trafiko-arazoak saihesteko.
  • Aparkatzeko txartela eskuratzeko eskatutako betekizunetan sortutako edozein aldaketa jakinaraztea; esate baterako, bizilekuaren aldaketa edota txartela hondatu, galdu edo lapurtu izana (azken kasu horretan, dagokion salaketa aurkeztu beharko da).
  • Iraungitako aparkatzeko txartela itzultzea indarraldia berritzean edo amaitzean.

 

Obligazioa horiek betetzen ez badira, aparkatze-txartela kendu ahal izango da, 6 hilabeteko epe batez, eta haiek behin eta berriro betetzen ez badira, aparkatze-txartela indargabetu ahal izango da. Txartela indargabetzen bada, pertsona titularrak ezin izango du txartela berriro eskatu urtebeteko epean, indargabetzen den unetik hara zenbaturik epe hori.

 

Aparkatzeko txartela berritzea:

Parte interesdunak eskatuta hasiko da txartela berritzeko prozedura. Ezinbestekoa da titularrak txartela emateko beharrezkoak ziren baldintzei eustea.

Txartela berritzeko eskaera emandako azken txartelaren indarraldia amaitu eta hurrengo 90 egun naturaleko epean aurkezten baldin bada, oraindik ere indarrean dagoela ulertuko da harik eta berritzeko prozedura suntsiarazten den arte. Kasu horretan, titularrak iraungitako txartela erantsi beharko dio Gizarte Zerbitzuetan aurkeztutako berritzeko eskaeraren Sarrera Erregistroaren egiaztagiriari.

Interesatua Gizarte Zerbitzuetara bertaratu beharko da txartel berria jasotzera eta horretarako iraungitako txartela entregatu beharko du. Txartelik ez badauka, lapurtu egin diotelako eta galdu egin duelako, lapurretaren salaketa aurkeztu beharko du edo txartela galdu egin duela dioen agiria.

 

Deskargatu dokumentuak
Ezgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 120 KB)
Dekretua 50/2016: desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela.  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 463 KB)