Eibarko Udala

Jardueraren titulartasun aldaketarako aurretiazko komunikazioa

Deskripzioa: jardueraren bat duen establezimenduren bateko titulartasun aldaketarako aurretiazko komunikazioa aurkeztea. 

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Hirigintza.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.


Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Jardueraren titulartasun aldaketarako aurretiazko komunikazioa (HI0203_D001) behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa, IFZa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzathar daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (eskriturak…).
  • Sailkatutako jardueraren titulartasun-eskualdaketaren baimena ematea eta onarpena (HI0203_D002) behar bezala beteta.
  • Eskualdaketa aldebikoa ez bada eta, beraz, egungo titularra eta berria batera ez badatoz, lokalaren jabetza egiaztatu beharko da, honako agiri hauek aurkeztuta:
    • Titular berriaren izenean egindako lokalaren errentamendu-kontratua.
    • Titular berriaren izenean egindako jabetza-eskriturak, jaraunspena onartzeko eskritura, dohaintza, eta abar.
    • Baldin eta jarduera egiten den eraikina ordenamenduz kanpo badago, Kalte Ordainari Uko Egin (HI0200_D003) inprimakia behar bezala beteta.
    • Suteen aurkako instalazioaren mantentze kontratua, titular berriaren izenean (kasu guztietan).
    • OCA batek egindako instalazio elektrikoen azken ikuskapenaren ziurtagiria. Borondatezkoa izango da kasu hauetan:
      • 50 pertsona baino gutxiagoko aforoa duten jarduera komertzialetan, baldin eta instalazioa 2012 ondoren legeztatutakoa bada.
      • 5 urte baino gutxiago pasatu badira azken ikuskapenaren ziurtagiria udalean aurkeztu zenetik.
      • Jakiekin edo osasun arloko jardueren kasuan, gaikuntza titulua, titular berriaren izenean.
      • Espektakulu publikoen eta jolas-jardueren araudiari lotutako establezimenduen kasuan, nahitaezko erantzunkizun zibileko asegurua izatearen ziurtagiria.
      • Jarduerak lizentzia edo baimena lortu badu 171/1985 Dekretua, ekainaren 11koa, etxebizitzetarako hiri-lurretan jartzekoak diren ekintzapide nekagarri, osasunkaitz, kaltegarri eta arriskutsuekin erabili beharreko arau teknikoak onartzekoa (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1985/06/29koa; 134 zk.) indarrean sartu baino lehen, jakinarazpenarekin batera aurkeztu beharko da dokumentazio teknikoa, hain zuzen egiaztatzearren jarduera egokitu egiten zaiela dekretu horrek ezartzen dituen arau teknikoei eta urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2012/11/16koa; 222 zk.) aurreikusten dituenei.

       

       

      Deskargatu dokumentuak
      Jardueraren titulartasun aldaketarako aurretiazko komunikazioa (HI0203_D001)  
      Ikusi | Jaitsi (141.3 KB)
      Sailkatutako jardueraren titulartasun-eskualdaketaren baimena ematea eta onarpena (HI0203_D002)  
      Ikusi | Jaitsi (77.7 KB)
      Kalte-ordainari uko egiteko agiria  
      Ikusi | Jaitsi (64.6 KB)