Eibarko Udala

Jarduera sailkatuaren lizentzia edo baimena

Deskripzioa: jarduera sailkatuan aritzeko lizentzia edo baimena. Jarduera-mota batzuetan (begiratu zerrenda, jarduera sailkatuan aritzeko lizentzia behar dutenena)  jarduerari ekiteko beharrezkoa izaten da udalak jarduera-lizentzia eman arte itxoitea. 

Jarduera sailkatuaren lizentzia behar duten jarduerak: 

  1. Erauzketa jarduerak.
  2. Instalazio nuklear eta erradiaktiboak.
  3. Energia produzitzeko instalazioak, 100 Kw-tik gorako potentziarekin.
  4. Industriak oro har.
  5. Azalaren tratamenduak, pistola bidezko berniztatze- eta pintatze-lanak edo antzekoak egiten dituzten tailerrak; bai eta motordun ibilgailuak mantentzeko eta konpontzeko lanak eta horien antzekoak egin dituzten tailerrak ere.
  6. Hainbat tailer eta lantegi (aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntaia-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, katerinak...), baldin eta instalatutako potentzia osoa (mekanikoa eta elektrikoa, argiarena kenduta) 25 Kwkoa edo hortik goakoa bada  eta ekoizpenera zuzendutako azalera  300 m2-tik gorakoa bada.  
  7. Biltegiratzeko, salerosketarako eta erakusketarako jarduerak eta instalazioak: toxiko, arriskutsu edo sukoi gisa katalogatuta dauden produktuak eta materialak baldin badituzte (500 kg-tik gora, bizitegirako hiri-lurzoruan, edo 1000 kg-tik gora gainerako lurzoruetan).
  8. Gasolina-zerbitzuguneak eta hornitegiak, eta erregai likidoak edota gaseosoak banatzeko instalazioak edo horien antzekoak.
  9. Erregai likidoak edota gaseosoak biltzeko instalazioak, edozein motatako lurzoruan kokatutakoak eta 50.000 litrotik gorakoak.
  10. Hondakinak biltzeko, tratatzeko, balioztatzeko eta deuseztatzeko instalazioak.
  11. Lur eta harkaitz edo harri betelanak, 500.000 m3 baino gehiagokoak eta urtebete baino denbora gehiagoan iraungo dutenak, azpiegitura linealetarako obrei lotutakoak izan ezik.
  12. Hondakin-urak arazteko instalazioak eta edateko ura tratatzekoak.
  13. Arrain-haztegiak.  
  14. Abere-hiltegiak.  
  15. Dantzaleku, dantza-areto, klub, diskoteka, disko-taberna, karaoke, pub edo antzeko establezimenduak.
  16. Ostalaritza-establezimenduak, jatetxeak eta jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarakoak, baldin eta, betiere, honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute: 300 pertsonendako edo gehiagorendako tokia izatea; edo, lau ohm-eko karga estandarrerako 50 watt-etik gorako potentzia duen musika-ekipoa izatea.
  17. Abeltzaintzako ustiategiak eta etxeko eskortak edo oilategiak, 20 ALUtik gorakoak (azienda larri unitateak) edo horien baliokideak, irailaren 22ko 515/2009 Dekretuko 3. artikuluaren a) idatz zatian adierazten diren proportzioen arabera, edo horren ordez aterako den arauaren arabera. Txakur-zaindegiak (hazkuntza eta hezkuntza) ere bai 25 txakur hartzeko lekua badute, baldin eta horiek denak lurzoru ez urbanizagarrian edo industriarako hiri-lurzoruan badaude. 
  18. Etxeko abeltzaintza-jarduerak, alegia: 4 ALU (azienda larri unitateak) baino gehiago dituzten instalazioak eta txakur-zaindegiak edo txakurtokiak, horiek denak bizitegirako hiri-lurzoruan baldin badaude.
  19. Errauste-labeak.
  20. Beste jarduera batzuk, osasunean eta ingurumenean goiko horien antzeko eragina izan dezaketenak.

 

Organo tramitatzailea: Eibarko udalaren Hirigintza.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.

 

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Jarduera sailkatuaren lizentzia eskatzeko orria behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa, IFKa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Jarduera-proiektua.
  • Proiektua ziurtatu eta izenpetzen duen pertsonaren kualifikazio teknikoaren egiaztagiria edo gaitasun profesionala, baldin eta dagokion elkargo profesionalaren bisatua ez badarama.
  • Jardunbidea antolamenduz edo ordenazioz kanpo dagoen edifizioren baten balego, kalte-ordainari uko egiteko agiria behar bezala beteta.

 

Jarduera-lizentzia eskuratu eta jarduera ezartzeko obra guztiak egin ondoren, jarduerari hasiera emateko aurrekomunikazioa lizentziapeko jardueretan aurkeztu behar da dagokion ziurtagiri teknikoarekin batera. Ziurtagiri horrek, instalazioak eraikuntza-proiektura eta aurkeztutako dokumentazio teknikora egokitu egiten direla eta ezarritako neurri zuzentzaileak hartu direla egiaztatu behar du.

 

Tasak: Udalak urtero ezartzen duen tasa ezagutzeko zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea kontsultatu.

 

Oharra: eskaeran aipatzen den jarduera hori ez badago sartuta jarduera sailkatuen lizentzia edo baimena beharrezkoa duten jardueren zerrenda horretan, ez da izango jarduera sailkatuaren lizentzia eskatzeko premiarik; horrelakoetan nahikoa da aurretiazko komunikazio bat aurkeztea. Kasu honetan aurkeztu behar den dokumentazioa zein den jakiteko, kontsultatu jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa tramitea.

 

Deskargatu dokumentuak
Jarduera sailkatuaren lizentzia eskatzeko orria  
Ikusi | Jaitsi (126.6 KB)
Kalte-ordainari uko egiteko agiria  
Ikusi | Jaitsi (64.6 KB)