Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT): aurkezpena – akatsen zuzenketa
Deskripzioa: Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) egitearen ondorioz sortutako dokumentazioa aurkeztea Udalean, eta, hala badagokio, akatsak zuzendu izanaren ziurtagiria aurkeztea.
Hartzailea: Eibarren kokatutako eraikinen jabeek EIT izateko obligazioa dute, baldin eta honako baldintzaren bat betetzen badute:
- Erabilera nagusia bizitegitarakoa duten 50 urtetik gorako eraikinak, “antolamendutik kanpo” kategorian katalogatutakoak barne.
- Haien adina eta erabilera edozein direla ere, kontserbaziorako, irisgarritasun-hobekuntzarako edo eraginkortasun energetikorako subentzio edo diru-laguntza publikoren bat jaso nahi duten eraikin guztiak.
EITren betebeharren aplikazioaren ondorioetarako, eraikin bat bizitegi-erabilerakoa da baldin eta batez ere etxebizitza moduan edo zuzkidurako bizitoki moduan erabiltzen bada, inola ere alde batera utzi gabe barruan beste erabilera batzuk ere izan ahal izatea.
Ez dute EIT aurkeztu beharrik izango:
- Bakanduta dauden familia bakarreko etxebizitzek, baldin eta erabilera publikoko gune edo bide batera ematen ez badute.
- Legezko aurri-egoeraren deklarazioa duten erabilera nagusia bizitegitarakoa duten eraikinak.
- Bizitegi-erabilerako eraikinaren erabilera nagusia, etxebizitzarako ez dena (jarduera sailkatuak, nekazaritzako ustiategiak, abeltzaintza ustiategiak, etab.
- Eraikineko instalazio edo elementuak baldin eta haien azterketa edo ikuskapen teknikoa sektore-araudi espezifiko baten arabera egin behar bada (igogailuak, instalazio elektrikoak, telekomunikazio-instalazioak, berokuntzakoak, eta ur bero sanitarioa ematekoak).
EIT ez da burututzat jotzen harik eta Udalean aurkeztu arte. Une horretan amaitzen da jabe-komunitateak dokumentazioa aurkezteko obligazioa, eta data horretatik aurrera EITren indarraldiko 10 urteak hasten dira. Horrek ez du kentzen komunitateak kalteak konpontzeko esku-hartzeren bat egin behar izatea; kasu horretan, geroago aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria.
Udalak izango du ardura EIT bakoitzaren datuak EAEren erregistro bakarrean inskribatzeko.
Eskaera epea: Urte osoan zabalik, nahiz eta data hauek errespetatu beharko diren:
- Bizitegi-erabilerako eraikinak: 50 urteko antzinatasuna bete eta urtebetera.
- Bizitegi- eta hotel-erabilerako eraikinak: 50 urteko antzinatasuna bete eta 5 urtera.
- Kontserbaziorako, irisgarritasun-hobekuntzarako edo eraginkortasun energetikorako obrak egiteko subentzio edo laguntza publikoa jasotzen duten eraikinak: DIRU-LAGUNTZA ESKATU AURRETIK, edozein dela ere eraikinaren antzinatasuna.
Aurkeztu behar diren dokumentuak:
EITren HASIERAKO AURKEZPENA:
- EIT aurkezteko eskaera, behar bezala beteta.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena egiaztatzen duen dokumentazioa. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
- Eraikinen Ikuskaritza Teknikoaren (EIT) txostena PDF eta XML formatuan.
- Eraikinaren Libururik egon ezean, Erabilera eta Mantentze Planari buruzko aitorpena behar bezala beteta. Egiaztapen hori hiru hilabeteko epean aurkeztu ahal izango da, eraikinaren ikuskapen teknikoaren txostena aurkeztu ostean.
AKATSEN ZUZENKETAREN ZIURTAGIRIA AURKEZTEA:
- EIT aurkezteko eskaera, behar bezala beteta.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena egiaztatzen duen dokumentazioa. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
- Eraikinaren Ikuskaritza Teknikoan (EIT) hautemandako Akatsen Zuzenketaren Ziurtagiria, PDF eta XML formatuan.
Tramitazio kanalak:
- Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
- Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.
Tasak: EIT Udalean aurkeztea doakoa da. ElTren kostua eraikinaren jabeen kontura eta ardurapean izango da, inola ere baztertu gabe eman daitezkeen subentzioak edo laguntzak.
Sail arduraduna: Hirigintza.
Ebazpen organoa: Hirigintzako zinegotzi ordezkaria (EITaren akatzen zuzenketen kasuan).
Tramitazio epea: Epe erreala (ohikoa): 2-3 aste. Ebazpena emateko gehienezko epea (legala): 3 hilabete.
Isiltasun-izaera: Ez dagokio.
Ebazpenaren kontrako errekurtsoak:
- Berraztertze-errekurtsoa.
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
Hurrengo tramiteak (prozedura):
- PEGORA: Baldintzak betetzen direla eta dokumentazioa konprobatu, erregistroa egin eta dokumentazioa Hirigintzara bidali.
- HIRIGINTZA: XML fitxategia Eusko Jaurlaritzako REMITE aplikazioan sartu, dokumentazioa aztertu eta txosten teknikoa egin.
- HIRIGINTZAKO ZINEGOTZI ORDEZKARIA: ebazpena sinatu.
- IDAZKARITZA: Ebazpena jakinarazi.
Lege-araudia:
- 117/2018 Dekretua, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa (EHAA 171 zk., 2018ko irailaren 5ekoa).
- 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena (EHAA 119 zk, 2015eko ekainaren 26koa).
- 241/2012 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duena (EHAA 241 zk, 2012ko abenduaren 14koa).
- 80/2014 DEKRETUA, maiatzaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen dekretua aldatzen duena (EHAA 101 zk, 2014ko maiatzaren 30ekoa).
- AGINDUA, 2013ko urriaren 15koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen azterketa teknikoa arautzen duen 2012ko azaroaren 21eko 2421/2012 Dekretuko II. eta III. eranskinak aldatzen dituena (EHAA 219 zk, 2013ko azaroaren 18koa).
Oharrak:
Eraikinen Ikuskaritza Teknikoan, eraikinaren estalkia, zimenduak, egitura, fatxadak eta uren hornikuntza- eta hustuketa-sare komunak ikuskatzen dira begiz, eraikinak zer eraikuntza-ezaugarri dituen, nolako egoeran dagoen eta zer patologia izan ditzakeen jakiteko.
Ikuskapenean, eraikinaren inguratzaileari eta instalazioei buruzko datuak ere jasoko dira, eraikinaren efizientzia energetikoa ebaluatzeko txostena egiteko, eta informazioa edukitzeko irisgarritasun unibertsaleko baldintzei buruz eta desgaitasunen bat duten pertsonak eraikinera iristeko eta hura erabiltzeko orduan diskriminaziorik ez egoteko baldintzei buruz, indarrean dagoen legediarekin bat. Hartara, baldintza horiek betetze aldera, eraikinean arrazoizko egokitzapenik egin daitekeen edo ez erabaki ahalko da.
Txosten batek eta irizpen batek osatzen dute EIT azterketa (Eusko jaurlaritzak ezarritako ereduari jarraituz), eta Arkitekturan edo Arkitektura Teknikoan lizentziaturiko profesionalek egiten dute. Titulazio hori duen edonork egin dezake ikuskapena.
Ikuskapenaren ondorioz, gerta daiteke esku-hartu behar izatea. Jabeak behartuta daude EITn adierazitako esku-hartzeak egitera bertan ezarritako baldintzetan eta epeetan. Behin esku-hartze horiek dagozkion epean egin ondoren, Udalean aurkeztu behar da akatsen zuzenketaren ziurtagiria EITren txostenerako adierazitako formatu berberetan.
Eraikinen ikuskapen teknikoaren txostenaren datan Eraikinaren Libururik ez duten eraikinen jabeek Erabilera eta Mantentze Plana izan beharko dute, 117/2018 DEKRETUAren, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoaren 3. artikuluan aurreikusitako edukia izango duena.
Eraikinen ikuskapen teknikoa egiten zaien eraikinen jabeek Eraikinaren Libururik ez badute, udalaren aurrean egiaztatu beharko dute Erabilera eta Mantentze Plana dutela, PEGORAn eta udal webgunean, www.eibar.eus dagoen ereduaren arabera.
Egiaztapen hori hiru hilabeteko epean Udalean aurkeztu beharko da, eraikinen ikuskapen teknikoaren txostena aurkeztu ostean, edo, hala badagokio, zuzentzeko ziurtagiriarekin batera.
Informazio lagungarria: EAEko bizitegi-erabilerako eraikinen berri jakiteko, webgune honetan sartu behar da: www.euskoregite.eus. Eraikinaren oinarrizko datuak bete beharko dira (kalea, zenbakia eta udalerria) eta kontsultatu ahal izango da zer urtetan eraiki zen, zer epe duen EIT aurkezteko, eta eraikinaren fitxa teknikoa deskargatu ahal izango da baldin eta erregistratua badago.
Deskargatu dokumentuak |
---|
EIT aurkezteko eskaera Ikusi | Jaitsi (133.2 KB) |
Erabilera eta Mantentze Planari buruzko aitorpena Ikusi | Jaitsi (61.3 KB) |
Informazio-fitxa: Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT): aurkezpena – akatsen zuzenketa Ikusi | Jaitsi (150.3 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |