Eibarko Udala

Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa

Deskripzioa: jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa. Jarduera-mota batzuetan (begiratu jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa behar duten jardueren atala) ez da beharrezkoa izaten udalak jarduera-lizentzia eman arte itxoitea jarduerari ekiteko.

Horrelako kasuetan, aurretiazko komunikazioa aurkeztuz gero horrek gaitu edo habilitatu egiten zaitu ezarri beharreko jarduerari ekiteko edo lanean hasteko, erantzule bakarrak jardueraren titularrak eta ziurtagiria eman duten teknikariak izanik. Dena dela, horrek ez du salbuesten jardueran hasi ahal izateko gaikuntza ematen duten administrazio tituluak eduki beharretik edo sektorean aplikatzekoak diren araudiek xedatzen dituzten aurretiko kontroletatik.

Aurreko pasartean esandakoaz eta udalaren ikuskaritza eta kontrol araudiaz gain, udal zerbitzu teknikoek dokumentu teknikoak aztertu ondoren, Udalak, jardueran behar bezala jarduteko bestelako neurri osagarriak ere ezar ditzake.

Udalak egiaztatuz gero datu, adierazpen edo dokumentu garrantzizkoren bat zehaztugabea edo faltsua dela, edo indarreko legeek eskatzen dituzten baldintzak ez direla betetzen, arauek xedatutako espedientea izapidetu ondoren, eskubideaz edo jardueran aritzen jarraitzeko ezintasuna ezar lezake, gertaeren berri duen unetik beretik, izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboez gain.

Aurretiazko komunikazioa behar duten jarduera sailkatuak

  1. Argindarra ekoizteko instalazioak edo energia berriztagarriak argindar bihurtzeko hartze- eta eraldatze-instalazioak, potentzia instalatua 50 Kw-etik gorakoa eta 100 Kw-ekoa edo baxuagoa baldin badute.
  2. Hainbat tailer eta lantegi (aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntaia-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, katerinak...), baldin eta instalatutako potentzia totala (mekanikoa edota elektrikoa, argiarena kenduta) 25 Kw baino txikiagoa bada eta ekoizpenerako azalera ez bada 300 m2-tik gorakoa; hortik kanpo geratzen dira gainazalaren tratamendua, bernizatze-lanak, pistola bidezko pintatze-lana edo halakoak egiten dituzten tailerrak, baita autoen mantentze- eta konponketa-tailerrak ere, horiek jarduera sailkatuen lizentzien zerrendan baitaude sartuta.
  3. Biltegiratze-, salerosketa- eta erakusketa-jarduerak edo instalazioak, bizitegirako hiri-lurzoruan, toxikotzat, arriskutsutzat edo erregaitzat sailkatutako 500 kilotik gorako produkturik edo materialik biltegiratzen ez badute. Osteango lurzoruetan 1000 kilokoa da gehieneko kopurua.
  4. Erregai likidoak edo gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litrotik beherako edukia dutenak; sailkapen honetatik kanpo utzita gasolindegi batean, hornitegi-parke batean, banatze-instalazio batean edo horren pareko instalazio batean daudenak.
  5. Ibilgailuak gordetzeko lekuak.
  6. Zenbait zerbitzu-jarduera: haurtzaindegiak, ikastetxeak, osasun-zentroak eta botikak, albaitaritza-klinikak, polizia-etxeak eta segurtasun-zentroak, bulegoak, ile-apaindegiak, masaje-etxeak eta hiltegi-zerbitzuak.
  7. Hotelak eta erresidentzia komunitarioak, edadetuen egoitzak, ostatuak eta horrelako etxeak.
  8. Ostalaritza- eta jatetxe establezimenduak eta jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak ematen dituztenak, jarduera sailkatuetarako aurretiazko lizentziaren menpe ez daudenak.
  9. Abeltzaintza-ustiategi txikiak eta eskorta edo oilotegiak, jarduera sailkatuen lizentzien zerrendan sartu gabe daudenak.
  10. Transformazio-zentroak.
  11. Informazioa tratatu eta komunikatzeko zerbitzuak (kalkulu-zentroak, datu-bankuak, irrati-errepikagailuak eta telebista-errepikagailuak, satelite bidezko errepikagailuak, telefonia mugikorreko antenak eta oinarri-estazioak, irrati-telefonoko estazioak eta estazio irratitelegrafokoak, irrati-igorgailuak, telebista-igorgailuak eta alarmak kontrolatzeko zentralak).
  12. Instalazio osagarriak:
    • Galdara-gelak.
    • Airea girotzeko instalazioak.
    • Kamera hozkailuen instalazioak.
    • Erradio-diagnosi medikoa egiteko instalazioak; alegia, aplikatzekoa den erregelamenduaren arabera, diagnosi medikoak egiteko helburua daukaten X izpien ekipoak eta instalazioak.
  13. Errauste-laberik gabeko hilerriak edo beilatokiak (tanatorioak).
  14. Osasunean eta ingurumenean antzeko eragina daukaten beste jarduerak.

 

Organo tramitatzailea: Eibarko udalaren Hirigintza saila.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.

 

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa HI0200_D001 behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa, IFZa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Egiaztatze Teknikoa (HI0200_D002) orria behar bezala beteta (Jarduera-instalazioak aurkeztutako eraikitze-proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin bat datozela eta aplikagarria zaien araudi guztiak bete egiten dituztela egiaztatzen duen teknikari gaitu batek egindako ziurtagiria).
  • Memoria edo txosten teknikoa, horretarako eskumena duen profesional gaitu batek egindakoa (memoriak eduki behar dituen dokumentuak zein diren jakiteko, memoriaren edukiak atala kontsultatu).
  • Zaratengatik eta bibrazioengatik molestiak eragin ditzaketen jardueren kasuan, lokalak lortutako isolamendu akustikoaren ziurtagiria.
  • Elikadura-jardueren kasuan eta baimen sanitarioa edo elikadura-establezimenduen erregistro sanitarioan inskribatuta egotea eskatzen duten establezimenduen kasuan, egindako eskaeraren kopia, Eskualdeko Osasun Zerbitzuetan aurkeztua.
  • Baldin eta jarduera egiten den eraikina ordenamenduz kanpo badago, Kalte Ordainari Uko Egin (HI0200_D003 kalteordaina jasotzeari berariazko ukoa) inprimakia behar bezala beteta. 

 

Memoriaren edukia:

A1 Ingurumen Memoria: Jarduerari buruzko memoria deskriptiboa eta ingurumen-alderdiak ere aintzat hartzen dituena; jarduera garatzeko ezarritako neurriak ere bai. Hona edukiotako batzuk:


1.1.Lokalaren deskripzioa: azalerak edo eremuak (erabilgarriak eta eraikiak), guztizkoak eta partzialak erabileraren arabera, baita lokalak eraikin barruan duen kokapena ere, haren sarbideak eta komunikazioak.

1.2.   Fatxadaren edo fatxaden argazkia/k koloretan.

1.3.   Jardueraren deskripzioa: helburua eta ezaugarri teknikoak, ekoizpen prozesua, makinak, erregaiak, higiene-instalazioak... Aurreikusitako arriskuak (zarata dela, kea, usaina, material erregaiak...).

1.4.   Makinen deskripzioa eta ezaugarri teknikoak, jarduerak funtzionatzeko behar dituenak eta, hala bada kasua, lokala aireberritu edo girotzeko instalazioen ezaugarriak.

1.5.   Lokalaren edo jardueraren aurrekariak: deskribatzea edo azaltzea, jarduera BERRIA, ERABERRITZEA edo lehendik dagoen jarduera bat LEGEZTATZEA nahi den.

1.6.   Aplikatu beharreko araudia betetzen dela justifikatzea. HAPO, Udal Ordenantzak, zarataren araudia, irisgarritasunarena, suteen kontrako babesa, osasun arauak...

1.7.   Berariazko erregelamenduen mende dauden instalazioen kasuan (instalazio elektrikoa, termikoa, gasarena...) haietako bakoitzari dagokion baimena eta kasu bakoitzean industria segurtasunari buruzko araudiek xedatzen duten zerbitzua abian jartzearen agiria aurkeztea.

A2. Planoak.

2.2.   Kokalekua: lokalaren edo eraikinaren leku zehatza seinalatuta eta finkaren gainerako zatiarekin erlazionatuta (gutxieneko eskala 1:500).

2.3. Oin edo solairu kotatuak: lokala osatzen duten maila guztien gaurko egoera islatzen duten planoak, ondokoak zehaztuta: 

  • Banaketa eta erabilerak, lokala osatzen duten gela guztienak, kotak eta eremuak ere azalduta (eskala, 1/50 edo antzekoa) irisgarritasun arauak betetzeko justifikazioa barne.
  • Instalazioak: aireztatzea, girotzea, makineria, suteen kontrako babesa, saneamendua, iturgintza, elektrizitatea (1/50 eskala edo antzekoa, irakurtzeko modukoa).

 

2.4. Sekzio kotatuak (1/50 eskala edo antzekoa).

  • Sekzioa/k (luzetara eta zeharretara), eremu edo guneen alturak eta erabilerak adierazita, hodiak, instalazioak, makineriak...
  • Sekzioa, bere sarbideek eta sestra-kotek trazatutakoa.

 

2.5.   Fatxada/k, oraingo egoeran (1/50 eskalan edo antzekoan).

2.6.   Jarduerarako beharrezkoak diren beste xehetasunezko plano batzuk.

 

Tasak: Udalak urtero ezartzen duen tasa ezagutzeko zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea kontsultatu.

 

Oharra: Eskaeran aipatzen den jarduera hori ez badago sartuta jarduera sailkatuen komunikazioa beharrezkoa duten jardueren zerrenda horretan, jardueraren lizentzia da eskatu behar dena. Kasu horretan aurkeztu behar den dokumentazioa zein den ezagutzeko, jarduera-lizentzia (baimena) tramitea kontsultatu.

 

Deskargatu dokumentuak
Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa  
Ikusi | Jaitsi (141.2 KB)
Ziurtagiria, teknikari gaitu batek egindakoa, jarduera edota instalazioak bat datozela aurkeztutako eraikitze-proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta aplikagarria zaien arau eta araudi guztiak bete egiten dituztela egiaztatzen duena  
Ikusi | Jaitsi (58.5 KB)
Kalte-ordainari uko egiteko agiria  
Ikusi | Jaitsi (64.6 KB)