Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Beste baimen edo lizentzia batzuk

Deskripzioa: partzelazioak (lursailak zatikatzea eta elkartzea); antenak jartzea; katak, putzuak eta zundaketak egitea; kanalizazioak eta urbanizazio obra txikiak egitea…

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Hirigintza.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.



Aurkeztu behar diren agiriak: kasu guztietan:

  • Beste baimen edo lizentzia batzuk eskatzeko orria behar bezela beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa, IFKa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).

 

Partzelazioa: lursailak zatikatzea - elkartzea:

  • Jatorrizko eskriturak edo jatorrizko finkaren deskribapena ematen duen Jabetza Erregistroaren ziurtagiria.
  • Memoria, partzelazioa egiteko arrazoiak ematen eta oinarritu den Planaren zehaztapenen araberako ezaugarriak adierazten. Katastroaren erreferentziak berariaz adieraziko dira Memoria edo Txosten horretan.
  • Oraingo egoeraren planoak, 1:500 eskalan –gehien jota 1:1000 eskalan– jatorrizko erregistro-finkak azaltzen.
  • Egin nahi den partzelazioari buruzko planoa, teknikariak eta lursailaren ugazabak izenpetuta, oraingo egoeraren planoko eskala eta baldintza orokor berdinetan.

 

Antenak jartzea:
  • Aurrekontua eta teilatuaren edo etxegainaren krokisa, antena non joango den seinalatuta.
  • Kableak fatxadatik badoaz, fatxadari ateratako argazkia.
  • Jarri nahi den antena irratizaleena bada, teknikariren batek egindako ziurtagiria (oniritziarekin) teilatua antenaren pisuari eusteko gai badela esaten.

 

Kanalizazioak eta urbanizazio obra txikiak: 

  • Instalazioen kokapen planoa; baita sekzioena ere, biak eskala egoki batean; Txostena eta Aurrekontua.

 

Katak, putzuak eta zundaketak:

  • Horretan berezitutako enpresa batek egindako agiri teknikoak, zundaketaren edo kataren segurtasuna bermatzen.
Deskargatu dokumentuak
Beste baimen edo lizentzia batzuk eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 128 KB)
Nabigazioa