Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

LANTZEN - 45 URTETIK GORAKO PERTSONENTZAKO LAGUNTZA ETA LANERATZE PROGRAMA

IKASTAROA: ERA GUZTIETAKO AZALERA ETA LOKALEN GARBIKETA

Proiektuaren helburua:

  • 45 urtetik gorako pertsonak egungo lan-errealitatera gerturatzea.
  • Enplegu-bilaketa aktiboa sustatzea.
  • 45 urtetik gorako pertsonen lan-gaitasuna hobetzea, trebakuntza-jarduerak eskainiz lana topatzeko.
  • Pertsona horien faktore pertsonal, familiar eta sozialei kasu egitea eta indartzea.
  • Laneratu aurreko trebakuntza ematea gaitasun pertsonal, sozial eta teknikoetan.
  • Lan-konpetentziak eskuratzea garbiketa sektorean.
  • Pertsonei laneratzen laguntzea.

 

Bete beharreko baldintzak:.

  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • 45 urtetik gorakoa izatea.
  • Langabezian egotea.
  • Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen maila egokia izatea.
  • Jarraian adierazten diren familia-kargaren bat izatea:
    • 25 urtetik beherako seme/alabaren bat izatea.
    • Desgaitasuna edo mendekotasuna duen pertsonaren bat izatea bizikidetza-unitatean.
    • 70 urtetik gorako pertsonaren bat izatea bizikidetza-unitatean.  

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaerak PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, aurkeztu behar dira 2018ko ekainaren 29tik uztailaren 13ra arte (biak barne). Hau da aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • LANTZEN – 45 urtetik gorako pertsonentzako laguntza eta laneratze programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia.
  • LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Lan-bizitza eguneratua edo curriculum vitae eguneratua.
  • 25 urtetik beherako seme/alabaren bat izanez gero, familiako liburuaren fotokopia.
  • Bizikidetza-unitatean desgaitasuna edo mendekotasuna duen pertsonaren bat izanez gero, desgaitasun- edo mendekotasun-mailaren egiaztagiria.

 

PROGRAMAREN GARAPENA:

1.- PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.

2.- BANAKAKO ETA TALDEKAKO JARRAIPENA.

  • Diagnostiko espezializatua.
  • Laneratzeko plan pertsonala.

 

3.- LANERATU AURREKO FORMAZIOA.

  • Gaitasun pertsonal eta sozialak (Lanerako trebetasun sozialak eta aldaketarako motibazioa: autoestimua).
  • Gaitasun teknikoak (alfabetatze digitala, lana bilatzeko Informazio eta Komunikazio teknologiak).

 

 4.- LANA MODU AKTIBOAN BILATZEKO TEKNIKAK.

  • Lana bilatzeko teknikak.
  • Lana bilatzeko orientazioa.

 

5.- TREBAKUNTZA PROFESIONALA ETA PRAKTIKAK.

  • Era guztietako azalera eta lokalak garbitzea.
  • Lanekoak ez diren praktikak.

 

6.- LAN-BITARTEKARITZA.

7.- LANERATZE-PROZESUAN LAGUNTZEA.

  • Prozesu osoan zehar laguntzea.

 

Deskargatu dokumentuak
LANTZEN – 45 urtetik gorako pertsonentzako laguntza eta laneratze programan parte hartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 146 KB)
Informazio fitxa: LANTZEN - 45 URTETIK GORAKO PERTSONENTZAKO LAGUNTZA ETA LANERATZE PROGRAMA  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 203 KB)
Nabigazioa