GIDATU - Lan-aukerak sortzen
Ikastaroa: kutxazain apal-betetzailea.
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
ASMOAREN HELBURUA:
- Autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sendotzea. Sarean jardutea udalerriko hainbat eragilerekin batera.
- Lana bilatzen laguntzeko ibilbide pertsonalizatua egitea.
- Gaitasun pertsonalak hobetzea. Prestakuntza-baliabideak eskaintzea.
- Merkataritza alorrean aritzeko lan-gaitasunean prestatzea.
- Pertsonei laneratzen laguntzea.
BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
- Langabezian egotea.
- 25 urte edo gehiago eta 55 urte baino gutxiago izatea.
- Familia-kargak izatea.
- Eibarren erroldatutakoa izatea.
- Gaztelaniaz, mintzatuan eta idatzian, ulermen maila egokia izatea.
- Honako baldintza hauetako bat betetzea:
- Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea (DBE).
- Kualifikazio eskasa edo kualifikaziorik ez izatea.
- Denbora luzeko langabea izatea.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
Eskaerak PEGORAn aurkeztu behar dira. Eskaerak aurkezteko azken eguna: uztailak 14.
Hauek dira aurkeztu behar diren dokumentuak:
- GIDATU - Lan-aukerak sortzen programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
- Familia-liburuaren fotokopia.
- LANBIDEk egindako ziurtagiria/txostena langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
- Curriculum vitae eguneratua.
- Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen egonez gero, hori egiaztatzen duen dokumentua.
PROGRAMAREN GARAPENA:
1.- PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.
2.- BANAKAKO ETA TALDEKAKO JARRAIPENA.
a) Diagnostiko espezializatua.
b) Laneratzeko plan pertsonala.
3.- AHALDUNTZE-EKINTZAK.
a) Adimen emozionala.
b) Estresaren kudeaketa.
c) Denboraren kudeaketa.
4.- LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA PRAKTIKAK.
a) Kutxa-eragiketak produktuak saltzean eta birjartzean.
b) Lanekoak ez diren praktikak.
5.- LANERATZE-PROZESUAN LAGUNTZEA.
a) Prozesu osoan zehar laguntzea.
Deskargatu dokumentuak |
---|
GIDATU - Lan-aukerak sortzen programan parte hartzeko eskaera Ikusi | Deskargatu ( ![]() |
GIDATU - Lan-aukerak sortzen: programaren informazioa Ikusi | Deskargatu ( ![]() |