Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

START programa: Etxeko zaintzan eta arretan enplegagarritasuna hobetzeko programa

Proiektuaren helburuak:

  • Enplegagarritasuna hobetzea, neurrira egindako ibilbide integralen bidez.Gaitasun soziolaboralen eta komunikazio-arlokoen maila handitzea.
  • Gaitasun soziolaboralak handitzea.
  • Diagnostiko sozio-profesionalak eta Lan munduan sartzeko ibilbide pertsonalizatuak.
  • Prestakuntza:
    • Ingurunearen ezagutza. Enplegagarritasun-estrategiak (12 ordu):
      • Gaitasun soziolaboralak.
      • Erantzukizuna lan-ingurunean.
      • Autonomia lanpostuan.
    • Konpetentzia giltzarriak. Prestakuntza, 2 mailako profesionaltasun-ziurtagiriak ateratzeko sarbide-probetarako (50 ordu):
      • Matematika-gaitasuna.
      • Gaztelaniaz komunikatzea.
    • Zaintza pertsonalak eta zerbitzuak etxean (60 ordu):
      • Zaintza pertsonalak (higienea eta garbitasuna, elikadura, laguntza psikosoziala…).
      • Garbiketa eta elikadura etxean (garbiketa, antolaketa, higiene-arauak…).

Bete beharreko baldintzak:

  • 20 eta 55 urte bitartekoa izatea, eskaera egiten denean.
  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Langabezian egon eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • DBHra arteko gehieneko kualifikazioa izatea, hura gainditu gabe.
  • Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
  • Etxeko zaintzaren eta arretaren alorrean profesionalki garatu nahi izatea.

 

Eskaera egiteko epea: 2021eko azaroaren 8tik 19ra arte (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa), Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Gizarteratzeko eta laneratzeko “START” programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Curriculum vitae eguneratua.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).

 

Programaren garapena:

  1. PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.
  2. BANAKAKO ETA TALDEKAKO ORIENTAZIOA.
    a) Diagnostiko espezializatua.
    b) Laneratzeko plan pertsonala.
  3. LANPOSTUARI DAGOKION TREBAKUNTZA PRAKTIKOA ENPRESETAN (20 ordu).
    a) Ingurunearen ezagutza. Enplegagarritasun-estrategiak.
    b) Gaitasun giltzarriak. Prestakuntza, 2.mailako profesionaltasun-ziurtagiriak ateratzeko sarbide-probetarako.
    c) Zaintza pertsonalak eta zerbitzuak etxean.
  4. EBALUAZIOA ETA JARRAIPENA.

Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa: START programa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 226 KB)
Eskaera-orria: START programa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 129 KB)
Nabigazioa