Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gizarteratzeko eta laneratzeko “DENDA-LAN” laguntza programa (2021)

Proiektuaren helburuak:

  • Gaitasun soziolaboralen eta komunikazio-arlokoen maila handitzea.
  • Gaitasun digitalak handitzea.
  • Prestakuntza: KUTXA ERAGIKETAK ETA PRODUKTUA BIRJARTZEA (80 ordu):
    • Bezeroarentzako oinarrizko arreta.
    • Kutxa eta Saltokiko Terminala:
      • STren elementuak, ezaugarriak eta erabilerak.
      • ST irekitzea eta ixtea.
      • Skanerra eta produktuaren informazioa irakurtzea.
      • STren beste eginkizun osagarri batzuk.
      • Deskontuak, promozioak eta bonoak STn.
    • Salmenta-eragiketen kobrantza- eta ordainketa-prozedurak:
      • Ordaintzeko eta kobratzeko sistemak eta bitartekoak.
      • Ordainagiriak.
      • Fakturaren eta ordainagiriaren arteko aldeak.
      • Itzulketak eta bonoak.
      • Kobrantza- eta ordainketa-eragiketen erregistroak.
      • Kutxako kontaketa.
    • Produktua birjartzea:
      • Produktuak antolatzea eta banatzea.
      • Erakusgai jartzeko mailak.

 

 Bete beharreko baldintzak:

  • 20 eta 55 urte bitartekoa izatea, eskaera egiten denean.
  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Langabezia-egoeran egon eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • Gehieneko kualifikazioa batxilergoa izatea.
  • Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
  • Gutxienez, honako baldintza hauetako bat betetzea:
    • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo langabezia jasotzea.
    • Familia-kargak izatea (programan parte hartzeko eskaeran azaldu).
    • Iraupen luzeko langabea izatea (12 hilabete baino gehiago).

 

Eskaera egiteko epea: 2021eko maiatzaren 3tik maiatzaren 21era (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa), Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Gizarteratzeko eta laneratzeko “DENDA-LAN” programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Curriculum vitae eguneratua.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Eskatzailea Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten titularra bada, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duen agiria.

 

Programaren garapena:

  1. BANAKAKO ETA TALDEKAKO JARRAIPENA.
    a) Diagnostiko espezializatua.
    b) Laneratzeko plan pertsonala.
  2. FORMAKUNTZA.
    a) Gaitasun soziolaboralak eta komunikazio-arlokoak.
    b) Konpetentzia digital oinarrizkoak.
    c) Kutxa-eragiketei eta produktua birjartzeari buruzko konpetentzia espezifikoak (60 ordu).
  3. PRESTAKUNTZA PRAKTIKOA ENPRESETAN (20 ordu).
  4. LANERATZE-PROZESUAN LAGUNTZEA.
Deskargatu dokumentuak
Gizarteratzeko eta laneratzeko “DENDA-LAN” programaren fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 310 KB)
Gizarteratzeko eta laneratzeko “DENDA-LAN” programan parte hartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 132 KB)
Nabigazioa