Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

AUKERA – Laguntza eta gizarteratze soziolaboraleko programa, biltegi- eta birjartze-lanetarako laguntzaile gisa prestatzeko

Proiektuaren helburua:

  • Gaitasun soziolaboral gehiago eskuratzea:
    • Konpetentzia digitalak.
    • Sektore logistikoa.
  • Biltegi- eta birjartze-lanetarako laguntzaile-formazioa:
    • Biltegia antolatzea lehengai eta produktu laguntzaileen harrera, aukeraketa eta sailkapenarekin lotutako zereginak eginez.  
    • Eskariak modu eraginkor eta efizientean prestatzea.
    • Salgaiak biltegiratzeko, manipulatzeko eta lekuz aldatzeko beharrezko eragiketak egitea.
    • Orga jasotzaileak erabiltzea.
    • Lan-segurtasuna eta -higienea bermatzea.

 

Bete beharreko baldintzak:

  • 20 eta 55 urte bitartekoa izatea, eskaria egiten denean.
  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Langabezia-egoeran egotea edo enplegu prekarioa izatea (urtebetean lau hilabetez edo gutxiagoz lan egin izana).
  • Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
  • Gutxienez, honako baldintza hauetako bat betetzea:
    • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzea.  
    • Gehieneko kualifikazioa batxilergoa izatea.
    • Iraupen luzeko langabea izatea (12 hilabete baino gehiago).

 

Eskaera egiteko epea:  2019ko irailaren 27tik urriaren 7ra (biak barne).

Tramitatzeko kanalak:

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

  • “AUKERA, biltegi- eta birjartze-lanetarako laguntzaile” programan parte-hartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Lan-bizitza eguneratua edo curriculum vitae eguneratua.
  • Eskatzaileak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen badu, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duela egiaztatzen duen agiria.

 

Programaren garapena:

  1. PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.
  2. BANAKAKO ETA TALDEKAKO JARRAIPENA.
    1. Diagnostiko espezializatua.
    2. Laneratzeko plan pertsonala.
    3. PRESTAKUNTZA.
      1. Konpetentzia digital oinarrizkoak.
      2. Konpetentzia espezifikoak biltegi eta birjartze-lanei buruzkoak (60 h).
      3. 20 ORDUKO PRAKTIKAK ENPRESETAN.
      4. LANERATZE-PROZESUAN LAGUNTZEA.
Deskargatu dokumentuak
“AUKERA, biltegi- eta birjartze-lanetarako laguntzaile” programan parte-hartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 131 KB)
Programaren fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 446 KB)
Nabigazioa