30 urtetik beherako langabeentzako prestakuntza okupazionaleko programa, etxebizitza-erreforma eta eraikuntza arloko hainbat espezialitatetara bideratua
Proiektuaren helburuak:
- Programa honetan langabezian dauden 12-15 bat gazte hartzea.
- Parte hartuko duen taldea hautatu eta harrera-fase labur bat igaro ondoren, gazte bakoitzari prestakuntza ematea espezialitate batean, haren interesak eta gaitasunak kontuan hartuz.
- Espezialitate batean lau hilabetez prestakuntza egin ondoren, lan-kontratu bat lortzea ikastaroa amaitzean.
Bete beharreko baldintzak:
- Eibarren erroldatuta egotea.
- 30 urte baino gutxiago izatea.
- Langabezian egotea.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Programan parte hartzeko eskaerak PEGORAn aurkeztu behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa); 2018ko abuztuaren 27tik irailaren 7ra bitartean (egun horiek biok barne). Hau da aurkeztu behar den dokumentazioa:
- 30 urtetik beherako langabeentzako prestakuntza okupazionaleko programan, etxebizitza-erreforma eta eraikuntza alorreko espezialitateetan parte hartzeko eskaera, behar bezala beteta.
- Eskatzailearen NANaren edo horren baliokidea den beste dokumenturen baten fotokopia.
- LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
- Lan-bizitza eguneratua edo curriculum vitae eguneratua.
Programaren garapena:
Lekua: Azitaingo Lanbide Heziketako Zentroa
Programaren iraupena: 270 ordu.
Edukiak:
- ESTALDURAK ETA IGELTSERO-LANAK: Luzituak, pintura, pladurra, trenkadak eta alikatatuak.
- ITURGINTZA: Zuinketa eta hoditeria prestatzea, hodiak manipulatzea eta lotzea. Sanitarioak eta txorrotak instalatzea. Klimatizazioa
- ARGINDARRA. Tentsio baxuko instalazio elektrikoak eta automatismoak.
- AROTZERIA: Ateak, tarimak, zoru laminatuak eta hainbat altzari instalatzea.
- LAP: Lan- eta ingurumen-arriskuak prebenitzea.
Egutegia:
- Hasiera-eguna: 2018ko irailaren 11.
- Amaiera-eguna: 2018ko abenduaren 21a.
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 18:00etara.
Deskargatu dokumentuak |
---|
30 urtetik beherako langabeentzako prestakuntza okupazionaleko programan, etxebizitza-erreforma eta eraikuntza alorreko espezialitateetan parte hartzeko eskaera Ikusi | Jaitsi (137.6 KB) |
Programaren fitxa Ikusi | Jaitsi (223.0 KB) |