Orientazio juridikoko zerbitzua: eskaera
Deskripzioa: orientazio juridikoko zerbitzua eskatzea.
Orientazio juridikoko zerbitzua Eibarko Udalak sortutako zerbitzu bat da, 65 urte edo gehiago duten pertsonentzat eta familia-ingurunean zainketetarako prestazioa –Gipuzkoako Foru Aldundiak emana— jasotzen duten pertsonen senitarteko zaintzaileentzat.
Eibarko abokatu-bulego batzuek emango dute zerbitzua. Profesional adituek emango dute eskubide juridikoei buruzko informazioa.
Urteko eta elkarbizitza-unitateko kontsulta bakarra egin ahalko da. Interbentzioa behar bada, eskatzailearen kontura izango da.
Landu daitezkeen gaiak:
- Zuzenbide zibila (herentziak, salerosketak, mendekotasuna…).
- Gizarte Segurantza (pentsioak...).
- Zigor Zuzenbidea (tratu desegokia, abandonatzea…).
- Administrazio Zuzenbidea (erreklamazioak...).
- Zuzenbide fiskala (zergak…).
- Etxebizitza (kaleratzeak, oztopo arkitektonikoak...).
Hartzailea: ondorengo betekizunak betetzen dituen pertsona:
- Eibarren erroldatuta egotea.
- Honako baldintza hauetako bat gutxienez betetzea:
- 65 urte edo gehiago izatea.
- Familia-ingurunean zainketetarako prestazioa jasotzen duen pertsona baten senitarteko zaintzailea izatea.
Eskaera epea: urte osoan zabalik.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Orientazio juridikoko zerbitzuaren eskaera behar bezala beteta.
- Legezko ordezkaritzaren kasuan, ordezkariaren NANa edo egiaztagiri baliokidea eta ordezkaritzaren egiaztapen dokumentala. Egiaztapena zuzenbidean balioduna den edozein bitarteko erabiliz egingo da (notario-ahalordeak, eskriturak…).
- Baldin eta eskatzailea familia-ingurunean zainketetarako prestazioa jasotzen duen pertsona baten senitarteko zaintzailea bada, eta orientazio juridikoko zerbitzuaren eskaeran ez baldin badio Udalari baimenik eman inguruabar hori egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da inguruabar hori egiaztatzen duen dokumentazioa.
Tramitazio kanalak:
- Presentziala: Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuak (Portalea erakineko 4. solairua).
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Tasak: dohainik. Interbentzioa behar bada, eskatzailearen kontura izango da.
Sail arduraduna: Gizartekintza.
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |