Eibarko Udala

MUGI txartela: eskaera eta kargatzea

Deskribapena: MUGI txartela egitea eta kargatzea. MUGI sistema Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak martxan jarritako tarifa-sistema bateratua da, eta aukera ematen du Euskadiko garraio publiko guztietan bidaiatzeko.

Hauek dira MUGI Sistemaren ezaugarri nagusiak: ordaintzeko euskarri komuna, eremuak bereizteko sistema komuna, erabileraren araberako deskontuak, garraio-aldaketak baldintza onetan, eta hobari osagarriak jasoko dituzten talde bereziak.

MUGI Sistema garraio hauetan erabil daiteke:

Autobusak:

Trenak:

  • EuskoTren (Hendaia-Bilbo linea orokor osoan erabil daiteke, baina MUGI tarifak soilik Hendaiatik Berrizera tarteko bidaietan aplikatzen dira)
  • Renfe Aldiriak (Irun eta Brinkola tartean ).
  • Pasaiako txalupa

Horrez gain, MUGI/Lurraldebus txartela honako zerbitzu hauetan erabili daiteke:

MUGI txartel motak:

  • Arrunta: Txartelak titularraren argazkia eta datu pertsonalak ditu; MUGI Sistemak eskaintzen dituen onurez baliatzeko aukera ematen dio erabiltzaileari; txartelaren jabeak egindako bidaiak soilik baliozkotzen dira.
  • Kolektiboak: Txartelaren jabea kolektibo batekoa dela egiaztatzen duen txartel pertsonalizatua da; titularra bere argazkiarekin eta datu pertsonalekin identifikatzen du; titularraren bidaiak soilik balioztatzen ditu eta berariazko deskontuak eskaintzen ditu.
  • Anonimoa: Titularrik gabeko txartela da, eta deskontuak eskaintzen ditu MUGI Sistemako lehen erabilera-tartetik aurrera (1-20 bidaia); Hainbat pertsonaren bidaiak baliozkotu daitezke. Gehienez ere, 9 bidaia Lurraldebusen eta bidaia mugagabeak Dbusen; Lurraldebusen eragiketa hori ez da automatikoa eta gidariak bakarrik egin dezake; Euskotrenen ezin da aukera hau erabili.

 

Prezioa: MUGI txartelak 5 euro balio du, eta eskaera egiten den unean bertan egin behar da ordainketa. Eskaera salmenta-lekuan egiten bada, txartelaren zenbatekoa unean bertan ordainduko da, eta web bidez egiten bada, bi era hauetan: banku kontu batean diru-sarrera eginez, edota MUGI txartelaren webgunean, banka elektroniko bidez.

Erabiltzailea MUGI talde sozial batekoa bada, txartela doakoa izango da, betiere eskabidea egin duen lehen aldia bada. Era berean, eta MUGI Sistema guztiz ezarri arte, talde batzuetakoen txartelak ere doakoak izango dira.

Txartela berritzeagatik 5 euro ordaindu behar dira, baina txartela lehen aldiz kargatzean itzuliko dira.


Organo tramitatzailea:
 PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Formularioa kontsultatu edo loturan honetan sakatu: http://www.mugi.eus/index.php/eu/tarjetas/nola-eskuratu-mugi-txartela 

Oharrak: PEGORAz gain, MUGI txartela honako toki hauetan eska daiteke:

  • Internet bidez:  http://www.mugi.eus.
  • KZguneetan (Aurretiazko hitzordua eskatu behar da)
  • Prentsa-saltokiak
  • CAU MUGI- Erabiltzaileentzako arreta presentziala. Bulegoa: Easo kalea, 74-1 Donostia (Euskotren eraikina). Aurretiazko hitzordua hartzeko aukera. Ordainketa banku-txartelaren bidez soilik.

 

Txartelak hainbat puntutan karga daitezke: prentsa-saltokiak; bulego publikoak; posta-bulegoak; xede horretarako egokitutako Kutxabankeko kutxazain automatikoak; Euskotreneko txarteldegiak eta txartelak saltzeko makinak; autobus-geltokietan eta inguruetan jarritako txartelak automatikoki kargatzeko makinak; edo Internet bidez ere karga daitezke txartelak, http://www.mugi.eus webguneko eremu pribatuan, baina, horretarako aldez aurretik izena eman behar da. Txartel berriak salmenta-puntu batean kargatu behar dira lehen aldiz. Ez kutxazain batean.

Informazio gehiagorako, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren web gunea kontsultatu.

Deskargatu dokumentuak
Formularioa: MUGI txartela  
Ikusi | Jaitsi (1.1 MB)