Eibarko Udala

Informazio publikoa eskuratzea

Deskripzioa: Gardentasunari buruzko araudiak xedatzen duen eskubidearen arabera, informazio publikoa eskuratzeko eskaera egitea. Informazio lagungarria atalean begiratu, jakiteko zer jotzen den informazio publikotzat.

Hartzailea: Edozein pertsona, fisikoa zein juridikoa.

Eskaera epea: Urte osoan zehar irekita.

Beharrezko dokumentuak: Informazio publikoaren eskaera behar bezala beteta.

Tramitazio kanalak:

  • Aurrez aurrekoa: PEGORA (Herritarren zerbitzurako bulegoa) Untzaga plaza, 1. Beheko solairua. Informazio publikoaren eskaera behar bezala beteta aurkeztu beharko duzu.
  • Elektronikoki: beheko estekan sakatu eta informazio publikoaren formularioa bete. Eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen).
  • Postaz: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza, 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa. Informazio publikoaren eskaera behar bezala beteta bidali beharko duzu.

 

Tasak: Informazioa dohainik eskura daiteke. Baina kopiak egin behar badira, edo eskatutako informazioa jatorrizko formatutik beste batera eraldatu behar bada, tasak ordaindu behar dira (Tasen zenbatekoa jakiteko, begiratu Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea).

Sail arduraduna: Antolaketa eta Pertsonal arloa.

Ebazpen organoa: Alkatea.

Tramitazio epea:

  • Epe erreala (ohikoa): 2-3 aste.
  • Ebazpena emateko gehienezko epea (legala): hilabete 1.

 

Isiltasun-izaera: Ezezkoa.

Ebazpenaren kontrako errekurtsoak:

  • Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen aurreko erreklamazioa (Eusko Jaurlaritza).
  • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

 

Hurrengo tramiteak (prozedura):

  1. PEGORA: dokumentuak erregistratu eta Antolaketa eta Pertsonal arlora bidali.
  2. PERTSONAL SAILA: eskaera aztertu eta balorazio-txostenak eskatu.
  3. ARLOAK, UNITATEAK, ZERBITZUAK: balorazio-txostena egin.
  4. GARDENTASUN BATZORDEA: txostenak aztertu eta ebazpena eman.
  5. ALKATEA: ebazpena sinatu.
  6. IDAZKARITZA: ebazpena jakinarazi.

 

Lege-araudia:

 

Informazio lagungarria:

Oro har, informazio publikoa eskuratzeko eskubideak informazio orotara iristeko bidea ematen du, gardentasunari buruzko legeak salbuetsitakora izan ezik.

Euskarria edo formatua edozein dela ere, informazio publikotzat joko dira dokumentuak, baldin eta Eibarko Udalaren eta hari lotutako erakunde publikoen esku badaude eta haien funtzioen baitan sortu edo eskuratutakoak badira, erakundeok Udalaren mendeko zein independente izanda ere.

Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari dagokionez, hauek ez dira informazio publikotzat joko:

  • Eibarko Udalaren zerbitzu eta prozedura administratiboei buruzko informazio orokorra. Adibidez: harrera-orduak, deialdiak, diru-laguntzak, hautaketa-prozesuak, besteak beste. Informazio hori udal web-orrian (www.eibar.eus) dago eskuragarri, baita PEGORAn ere. PEGORA herritarren zerbitzurako bulegoa da, eta bertan, aurrez-aurre atendituko zaituzte. Telefonoz ere dei dezakezu, 010 edo 943708400 zenbakietara, edo, bestela, bitarteko elektronikoak erabilita.
  • Interesdun edo eragindako alderdi zaren espediente edo prozedura jakin bati buruzko informazioa. Adibidez: eskatutako diru-laguntza emango dizuten, espediente baten tramiteen egoera, etab. Informazio hori udal web-orrian (www.eibar.eus) dago eskuragarri, baita Herritarren zerbitzurako bulegoan ere, PEGORAn. Bertatik, espedientea tramitatzeko ardura duen atalera bidaliko zaituzte, hala dagokionean.

 

Eskubide honetatik kanpo daude berez hirigintzari buruzkoak edo horrekin lotutako kontsultak eta Udal Artxiboan egiten diren informazio- eta agiri-kontsultak.

Oharrak:

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen mugei buruz:

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea mugatu egingo da, honakoei kalterik eragin badiezaieke:

  • Segurtasun nazionala; defentsa, kanpo harremanak, segurtasun publikoa.
  • Zigor-, administrazio- edo diziplina-arloko egintza ez-zilegien prebentzioa, ikerketa eta zigorra.
  • Prozesu judizialetako aldeen arteko berdintasuna eta benetako babes judiziala.
  • Zaintza, ikuskaritza eta kontrolerako funtzio administratiboak.
  • Interes ekonomiko eta komertzialak; ekonomia- eta moneta-politika.
  • Sekretu profesionala eta jabetza intelektuala eta industriala.
  • Erabakiak hartzeko prozesuetarako beharrezko konfidentzialtasunaren edo sekretuaren bermea.
  • Ingurumenaren babesa.


Mugak xedearen eta babes-helburuaren araberakoak izango dira, eta kontuan hartuko da kasu jakin bakoitzaren egoera, bereziki, informazioa eskuratzea justifikatzen duen interes publiko edo pribatu handiagorik ote dagoen.

Muga horiez gain, modu berezian babestutako datuak ere badaude:

Datu pertsonalen babesa (Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa):

  • Eskatutako informazioak honakoei buruzko datuak ditu: ideologia, sindikatuko bazkidetza, erlijioa edo sinesmenak. Halakoetan, datuak baimenduko dira bakarrik horren eraginpean dagoen pertsonak baimena berariaz eta idatziz ematen badu. Datuak eskatu aurretik, pertsona horrek jendartean zabaldu baditu datuok, ez da eragozpenik egongo.
  • Eskatutako informazioak honakoei buruzko datuak ditu: arraza, osasuna, sexu-bizitza eta arau-hausleari publikoki kargu hartzea eragiten duten arau-hauste penalak edo administratiboak. Halakoetan, informazioa eskuratzeko, hauetako bat beharko da: eragindakoaren berariazko baimena edo eskaera baimentzen duen lege baten babesa.
  • Oro har, organoaren antolamendu, funtzionamendu edo jarduera publikoari buruzko identifikazio-datu hutsak jasotzen dituen informazioa eskuratzeko baimena emango da, salbu eta ezin bada ezagutarazi, informazioa ezagutzera ematearen interes publikoari beste eskubideren bat gailentzen zaiolako: datu pertsonalak babestea edo Konstituzioak babestutako eskubidea.
  • Eskaera jaso duen organoak informazioa eskuratzea baimenduko du, eskatutako informazioak ez duenean datu bereziki babesturik, eta behar bezala aztertu eta kontuan hartuta informazioa ezagutarazteak daukan interes publikoa eta eskatutako informazioan ageri diren datuen jabeen eskubideak (bereziki datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidea). Erabaki hori hartzeko, organoak oso kontuan hartuko ditu irizpide hauek:
    • Eragindakoei ahalik eta kalte txikiena eragitea, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 57. artikuluak ezarritako epeak igarotzeari dagokionez.
    • Eskatzaileek beren eskaera justifikatzeko, eskubide batez baliatzea, edo ikerlariak direla eta, informazioa helburu historiko, zientifiko edo estatistikoekin eskuratu nahi izatea.
    • Eragindakoen eskubideei ahalik eta kalte txikiena egitea, dokumentuetan haiek identifikatzeko datuak bakarrik badaude.
    • Eragindakoen eskubideak ahalik eta gehien bermatzea, dokumentuko datuek haien intimitatean edo segurtasunean eragina izan badezakete, edo adingabekoei buruzkoak badira.


Aurreko ataletan ezarritakoa ez da aplikatu beharko informazioa eskuratu aurretik datu pertsonalak bereizi badira eta, modu horretan, eragiten zaien pertsonak identifikatzea ezinezkoa bada.

Jabetza intelektuala:

  • Jabetza intelektualaren eskubideak babesten ditu Udaletik kanpo landu edo sortu diren proiektu teknikoak eta antzekoak; horregatik, ez dira halakoen kopiak zabalduko, dokumentuen jabeen berariazko baimenik gabe.


Informazioa eskuratzeko eskaerei uko egiteko arrazoiak:

Ez dira izapidetzeko onartuko, ebazpen arrazoitu bidez, honako eskabide hauek:

  • Egiteko bidean den informazioari edo argitarapen orokorrerako bidean den informazioari buruzkoak.
  • Informazio osagarriari edo laguntzarako informazioari buruzkoak; esate baterako, halako informaziotzat hartzen da, oharretan, zirriborroetan, iritzietan, laburpenetan, barne komunikazio eta txostenetan edo organo edo erakunde administratiboen arteko komunikazio eta txostenetan jasotakoa.
  • Hedatzeko, aldez aurretik, berriro prestatzea behar duten informazioari buruzkoak.
  • Eskumena nork daukan ez dakigunean edo informazioa ez daukan organo bati zuzendutakoak. Halako kasuetan, adierazi beharko da, Udalaren aburuz, organo eskuduna nor den.
  • Argi eta garbi errepikakorrak direnak edo neurriz kanpokoak direnak; gardentasunari buruzko legearen helburuarekin justifikatu ezin direnak.

 

Informazioaren forma edo formatua: batez ere sarbide elektroniko bidez eskuratuko da informazioa, ezinezkoa denean edo eskatzaileak beste modu bat zehaztu duenean salbu. Eskatutako informazioa jada argitaratuta badago, ebazpenak adieraz dezake nola iritsi informazio horretara, besterik gabe.

Deskargatu dokumentuak
Informazio fitxa: Informazio publikoa eskuratzea  
Ikusi | Jaitsi (53.3 KB)
Informazio publikoa eskatzeko orria  
Ikusi | Jaitsi (135.8 KB)