Beste Administrazio batzuetara bideratutako agirien kanpo Erregistroa
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
Deskripzioa: Eibarko Udalaren funtzionamendua, erregistro bateratu moduan, Eusko Jaurlaritzara eta Gipuzkoako Foru Aldundira bideratutako eskabideak, idatziak, erreklamazioak eta komunikazioak onartu ahal izateko.
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Tramitatzailea: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- Eskabidea, idatzia, erreklamazioa edo komunikazioa, eta honekin batera doazen gainerako agiriak.
- Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Zein administraziotara bideratu nahi den eta haren helbidea.
Legeak eta arauak:
- Eusko Jaurlaritzaren eta Eibarko Udalaren arteko hitzarmena (2011ko abuztuaren 25ean EHAAn argitaratua, 161 zkia).
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko Udalaren arteko hitzarmena(2003ko uztailaren 1ean GAOn argitaratua, 123 zkia).
Oharrak: Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako Hitzarmenaren aplikazio helburutik kanpo geratzen da kontratazio prozeduretan plikak eta eskaintzak aurkeztea.