Eibarko Udala

Dokumentuak konpultsatzea

Deskribapena: dokumentu baten kopia jatorrizko dokumentuaren isla dela baieztatzean datza konpultsa.

Baldintza hauek betetzen dituzten dokumentuak baino ezingo dira konpultsatu:

  • Zerbitzu hori eskatzen duena partikular bat izan behar da edo pertsona fisiko bat, ez enpresa bat.
  • Dokumentazio konpultsatua eskatzen duten Administrazioak emandako edo argitaratutako dokumentuak ere aurkeztu behar dira (oinarriak, jarraibideak, etab.).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Konpultsatu beharreko jatorrizko dokumentuak.
  • Konpultsatu beharreko dokumentuaren fotokopia.

 

Eskaera egiteko lekua: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Organo tramitatzailea: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.