Sortu zure oihalezko konpresak
Helburuak:
Edukiak: Odola biltzeko metodoak eta horien eragina, konpresen patronajea eta oihalak aukeratzea, gure konpresa sortzea. Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz. |
Nork emango du: Uxue Urzelai
Hartzaileak: 14 urtetik gorako emakumeak.
Non eta noiz: Andretxea. 2022ko azaroak 7 eta 14.
Ordutegia: 17:30etik 19:30era.
Ikastarora ekarri behar den materiala:
Ez dute materialik ekarri behar.
Ikastaroaren prezioa:
- Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8€.
- Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10€.
Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta. |
Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 10 ikasle. |
Ikastaroaren hizkuntza: euskara. Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2022ko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: |
Kudeaketa arauak: Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 13an. |
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 13tik aurrera. |
Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik. Oharrak: Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa eginbehar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:
Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan. |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |