Eibarko Udala

“UMEAK ESKOLARA” programari dagozkion dirulaguntzak (2025)

Abuztuko azken astean, "UMEAK ESKOLARA (2025)" programaren informazioa eta dokumentazioa jasotzen duten gutunak bidaliko dira etxeetara.

Deskribapena: “Umeak eskolara” programari dagokion dirulaguntzaren eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsona fisikoak ondoko hauek dira baldin eta DLOren 13 artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude:

  • 2010eko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako umearen aita, ama, tutorea edo familia-harrerako pertsona edo familia izatea (harrera-zentroak kanpo).
  • Umeak Eibarren erroldatuta egon beharko du etenik gabe 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko maiatzaren 31ra.

 

Eskaera egiteko epea: 2025eko irailaren 1etik urriaren 10era (biak barne).

Eskaerak aurkezteko tokia: Eskaerak Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkartearen bulegoan aurkeztu behar dira (Untzaga plaza 7, 3 behea). Hona hemen ordutegia:

  • Irailaren 1etik 12ra: astelehenetik ostiralera, 08:00-14:00.
  • Irailaren 15etik urriaren 10era, astelehenetik ostegunera, goizez: 09:00-14:00; arratsaldez: 14:30-17:00. Ostiraletan: 08:00-15:00.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 60,10€ izango da ume bakoitzeko.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • “Umeak eskolara” dirulaguntza eskaera behar bezala beteta eta sinatuta, PEGORAn eskura daitekeen ereduaren arabera. 
  • Dirulaguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo bankuko kontuaren titulartasunari buruzko datuak egiaztatzeko dokumentua. Dirulaguntza eskatzen duena eta libretaren edo kontuaren titularra, pertsona berbera izango da. Egiaztagiri legez hauek onartuko dira: libretaren edo bankuko laburpenaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo dirulaguntzarako eskaeran banketxeak emandako zigilua.
  • 2025eko irailaren 1etik urriaren 10era bitartean Eibarko dendetan egindako erosketen TicketBAI bidez jaulkitako fakturak (egoitza soziala Gipuzkoatik kanpo izateagatik edo beste arrazoiren batengatik TicketBAI jaulki beharrik ez duten saltokien kasuan, nahikoa izango da faktura), dirulaguntzaren titularraren izenean egindakoak. Fakturetan argi eta garbi azaldu behar da zeintzuk izan diren erositako gauzak. Diruz lagundu daitezkeen gastuak: eskola umeen beharrizanetarako arropak, oinetakoak, kirol materiala, eskolarako gauzak (testuliburuak izan ezik), betaurrekoak eta lentillak erosten egindako gastuak, gutxienez Eibarko dendetan eginak 2025eko irailaren 1etik urriaren 10era bitartean.
  • Dirulaguntza eskatzen duena umearen tutorea bada, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Dirulaguntza eskatzen duen pertsona umearen familia-harrerako pertsona/familia bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.

Sail arduraduna: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/848280


Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntza onuradunari eman eta ordain dakion, nahitaezko baldintza batzuk bete beharko ditu; dokumentazioa  deialdian zehazten den moduan eta forman aurkeztu beharko du, erakunde laguntzaileak egiaztatu beharko du interesdunak nahitaezko baldintzak betetzen dituela dirulaguntza eskatu ahal izateko eta Udalak egiaztatuko du interesdunaren erroldatzea eta adina eta dirulaguntzaren titular izatea.

 

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2025: UMEAK ESKOLARA  
Ikusi | Jaitsi (398.3 KB)
"Umeak eskolara” dirulaguntza eskatzeko orria  
Ikusi | Jaitsi (125.0 KB)