II. Mercedes Kareaga Beka (2024)
Deskribapena: Eibarko Udalak, UPV/EHUren laguntzarekin, Mercedes Kareaga eibartar ekintzailearen izena duen ikerketa historikoko beka-deia egiten du. Beka honen bidez, Eibarko herriarentzat interes berezia duten eta herriarekin edo eskualdearekin zerikusia duten ikerketa-proiektuak sustatu, ikertu eta zabaldu nahi dira. Horretarako, lehen mailako ikerketa-iturrietako bat Eibarko Udal Artxiboa izango da.
2024ko deialdi honetan, ikerketa-gaia honako hau izango da: 1880tik 1936ra bitarteko Instrukzio Publikoa Eibarren. Herriko maistrak.
Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
Bekaren iraupena gehienez 20 hilabetekoa izango da, beka ematen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.
Hartzailea:
- Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, taldeko ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
- Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da gradu-ikasketetako edo lizentzia titulua izatea.
- Eskatzaileak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izan beharko du: EGA, HE3, etab. Lantaldeen kasuan, partaide guztiek izan beharko dute gaitasun hori.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: Bekaren zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.
Eskaera egiteko epea: 2024ko urriaren 1etik azaroaren 30era (biak barne).
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. Eskaera elektronikoki egiteko lotura urriaren 1ean aktibatuko da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:
- Espediente akademiko zehaztua eta osatua. Lantaldeen kasuan partaide guztienak.
- Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duen pertsonaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
- Lantaldeen kasuan, aitorpenen eta baimenen dokumentua aurkeztu behar da, partaide bakoitzak behar bezala beteta eta sinatuta.
- Eskatzailearen euskarako gaitasuna frogatzen duen dokumentua: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea. Lantaldeen kasuan, partaide guztiena.
- Eskatzailearen curriculum vitaea behar bezala beteta, Udalak eta UPV/EHUk prestatutako ereduaren arabera eta curriculum vitaean adierazitako titulazioen eta merituen egiaztagiriak. Lantaldeen kasuan, partaide guztienak.
- Gaiaren azalpena eta lana nola burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua, ahalik eta zehatzena (15 orrialdekoa gehienez), ondokoak azalduz: Lanaren ikerketa esparrua; Aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera; Ikertzailearen edo taldearen aurreko esperientzia; Helburuak; Materialak, baliabideak eta lan metodologia; Lana garatzeko kronograma; Aurreikusitako emaitzak eta horien interesa; Bestelako finantzabideak, baldin eta baleude.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
- Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan, partaide guztiena.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Ego Ibarra.
Ebazpen organoa: Alkatea.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/786477
Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Bekaren ordainketa modu honetan egingo da, izapide administratiboak burutu ondoren:
- Kopuru osoaren % 30a, beka ematen den une berean, aurreordainketa moduan.
- Kopuru osoaren % 20a, beka ematen zaionetik 10 hilabetera, horretarako egindako lanaren eta egingo duenaren azalpen-txostena aurkeztu eta epaimahaiak ontzat eman ondoren.
- Gainontzeko % 50a, bekaren bukaeran, lana aurkeztu eta epaimahaiak ontzat eman ondoren.
Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Lau hilabetetik behin txostenak elektronikoki aurkeztu beharko dira udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. Txostenetan, ordura arte egindako lanaren garapena eta hurrengo lauhilekorako zehaztutako lan-plana jasoko dira.
Hauek dira txostenak aurkezteko epeak:
- Lehenengo txostena aurkezteko epea: 2025ko otsailaren 1etik 28ra.
- Bigarren txostena aurkezteko epea: 2025eko ekainaren 1etik 30ra.
- Hirugarren txostena aurkezteko epea: 2025eko urriaren 1etik 31ra.
- Laugarren txostena aurkezteko epea: 2026ko otsailaren 1etik 28ra.
Bekaren 20 hilabeteak igarotakoan (2026ko urriaren 1a baino lehen, egun hori barne) AZKEN MEMORIA (ikerlanaren beraren azken erredakzioa) elektronikoki aurkeztu beharko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. Azken memoriaren ezaugarriak:
- Lana tarte bikoitzez mekanografiaturik egon beharko da eta koerlatiboki orrialdeztatua.
- Azken memoriaren luzerak gutxienez 200 orrialde (100 orri DIN-4an, alde bietatik idatzita) edo 34.000 hizki (Arial 12, lerroartea 1,5) izango ditu zeinuak, grafikoak, argazkiak eta antzekoak dituzten orrialdeen kasuan izan ezik. Testua ez den elementu oro orrialdeetan zehar edo tokirik ez balego lanaren bukaeran, eranskin gisa, txertatuko da. Era horretako elementu bakoitzak oin-oharrak izan beharko ditu. Edozein kasutan, lanak gutxienez testuko 200 orrialderen (100 orri) baliokidea izan behar du. Eranskinetako orrialdeak ez dira kontutan hartuko puntu honetan zehaztutako gutxienekoak betetzeko.
- Egileak 30 lerro inguruko laburpena eta edukiaren berri ematen duten deskribatzaileak erantsiko ditu euskaraz gain, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.
Oharrak:
- Egileak bekarako lana bukatutakoan, jendaurrean aurkeztu beharko du, horretarako Eibarko Udala, UPV/EHU eta lanaren egilearen artean eguna eta ordua adostuta.
- Ikerlanaren garapenaren txostena edo amaierako memoria entregatzeko azken epea betetzen ez bada edo epaimahaiaren iritziz nahikoa kalitaterik ez badu, justifikazio edo gainditu ezinezko arrazoirik gabe, oinarrien 9. puntuan jasotako penalizazioak ezarriko zaizkio irabazleari. Epaimahaiak erabakiko du emandako arrazoiak nahikoak diren ala ez.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Oinarriak 2024: II. Mercedes Kareaga Beka Ikusi | Jaitsi (506.6 KB) |
Titular-kontua Ikusi | Jaitsi (66.0 KB) |
Aitorpenen eta baimenen dokumentua Ikusi | Jaitsi (92.1 KB) |
Curriculum vitaea Ikusi | Jaitsi (109.6 KB) |
Curriculum vitaea (formatu irekian) Jaitsi (26.2 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |