Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gazteen emantzipazioa errazteko xedez, alokairuko etxebizitzak merkatuan jartzeko dirulaguntzak (2019-2020)

Deskribapena: Gazteen emantzipazioa errazteko xedez, alokairuko etxebizitzak merkatuan jartzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek eskuratzeko; honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Alokatutako etxebizitzan bizi diren bizikidetza-unitateko kide guztiek 18 eta 35 urte bitartekoak izan behar dute, menpeko adingabeak izan ezik.

b) Bizikidetza-unitateko kide bakar batek ere ez du izan behar, ez bere jabetzako etxebizitzarik, ez azalera-eskubiderik, ezta gozamen-eskubiderik. Ondorengo pertsona hauek salbuetsita egongo dira baldintza honetatik:

  • Eskubide horien titulartasuneko partaidetza % 50ekoa edo txikiagoa dutenek.
  • Etxebizitza baten jabe diren eta % 50etik gorako titulartasuna duten pertsonek, baldin eta epaile baten erabakiz etxebizitza bikoteko beste kideari esleitu bazaio familia-egoitza, banaketa, izatezko bikotea desegitearen edo dibortzio baten ondorioz; edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek segurtasun-arrazoiak tarteko beren etxebizitza laga behar izan badute.
  • Etxebizitzen jabe izan arren, jabetza soila dutenek, etxebizitzaren erabilera edo/eta gozamena beste bati dagokiolako.

 

c) Bizikidetza-unitateko kide batek Eibarko udalerrian erroldatuta egon behar izan du etengabe, gutxienez, azken bi urteetan (oso-osorik), deialdi hau argitaratu den unera arte.

d) Bizikidetza-unitateko kide guztiak dirulaguntzaren xede den etxebizitzan erroldatuta egotea.

e) Bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak honako kopuruak baino txikiagoak izan behar dute:

  • 25.000,00 euro gordin urteko(bizikidetza-unitatea kide bakarrekoa bada).
  • 39.000,00 euro gordin urteko (bizikidetza-unitatea  bi kideko edo goragokoa bada).

Banandutako edo dibortziatutako pertsonen kasuan, diru-sarreren guztirako zenbatekoa kalkulatzean kendu beharrekoak izango dira umeentzako mantendu-pentsioari eta hileroko hipoteka kuotei dagozkien zenbatekoa.

 

f) Bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak urtean 20.000 euro gordinetik gorakoak izatea, eta 15.000 eurotik gorakoak banakako eskaerak direnean.

g) Eskatzaileek ez betetzea Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak alokairurako laguntzak jasotzeko eskubidea ematen duten baldintzak, ez Gaztelagun Programako laguntzak, ez etxebizitzarako eskubide subjektiboaren aitorpena (Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legearen 4. Xedapen Iragankorra), ez beste batzuk.

h) Bizikidetza-unitateko inork ez du izan behar bigarren mailako odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko loturarik errentatzailearekin.

i) Bizikidetza-unitateko kide guztiek izena emana izan behar dute, edo, izena emateko eskaera egina izan behar dute, Etxebide alokairua eskatzeko erregistro ofizialean.

j) Bizikidetza-unitateko kideetako inork ez du jasoko etxebizitzarako dirulaguntza osagarria, etxebizitzarako eskubide subjektiboa, Gaztelagun dirulaguntzak ezta antzeko beste dirulaguntzarik.

k) Alokairu-kontratuak bizikidetzako-unitateko kide guztien izenean egon behar du, haiek familia-unitatea osatzen ez badute.

Oinarri hauen ondorioetarako, bizikidetza-unitatetzat hartuko da hura alokatzeko dirulaguntza eskatu den etxebizitzan bizi diren pertsonen multzoa.

 

Baztertzeak: Ezin izango da dirulaguntza eman honako egoera hauetakoren bat gertatzen denean:

  • Alokairu-kontratua 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa izatea.
  • Alokatutako etxebizitza sustapen publikoko babes ofizialekoa izatea, edo etxebizitza hutsak mobilizatzeko programaren (Bizigune), edo  merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programaren menpe egotea.
  • 650 euro baino handiagoa izatea alokairu-errenta.
  • Alokatze-kontratua urtebetetik beherakoa izatea.

 

Etxebizitza bakoitzeko eskabide bakarra onartuko da. 

Gerora sortutako arrazoiak direla-eta betetzen ez badira dirulaguntzarako baldintzak, onuradunek horren berri eman behar diote Udalari; egoera horrek dirulaguntza ematea kentzea ekarriko du, eta onuradunek itzuli beharko dituzte ez-betetzea hasi zenetik jasotako zenbatekoak.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren zenbatekoa tarte-sistema baten bidez ezartzen da, eskatzaileek justifikatzen dituzten urteko sarreren arabera; tarte bakoitzari portzentaje bat esleitu zaio.

  • 15.001,00 € - 18.000,00 € gordin urteko, errentaren % 40.
  • 18.001,00 € - .25.000,00 € gordin urteko, errentaren % 30.
  • 25.001,00 € - 39.000,00 € gordin urteko, errentaren % 20.

 

Inolaz ere, pertsona edo bizikidetza-unitate onuradun bakoitzari emango zaion laguntzaren zenbatekoak ezin izango du gainditu gehienez 250 euroko muga hilean.

 

Eskaera egiteko epea: 2019ko abenduaren 3tik 2020ko azaroaren 16ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera      elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1-    Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzen eskabidea behar bezala beteta.

2-    Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasunaren frogagiria, eskatzailearen identitatearekin bat etorri behar dena (dokumentu hauetatik edozein da balioduna: bankuaren laburpen-agiria; aurrezki-libreta; banketxeak emandako ziurtagiria edo “Titular-kontua” inprimakia, behar bezala beteta eta banketxeak zigilatuta.

3-    Jabetza-Erregistroaren indizeen zerbitzuak emandako ziurtagiria, zeinak egiaztatu behar baitu bizikidetza-unitateko kide guztiek betetzen dutela honako baldintza hau: eduki ez izana ez beren jabetzako etxebizitzarik, ez azalera-eskubiderik.

4-    Zerga-betebeharretan egunean daudela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa; bizikidetza-unitateko kide guztiena.

5-    Dirulaguntzaren eskaeran ez baldin bazaio Udalari baimenik eman eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria. Bizikidetza-unitateen kasuan, 18 urtetik gorako kideek, “Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak: baimenak eta aitorpenak” dokumentua aurkeztu beharko dute, behar bezala beteta eta sinatuta. Adierazitako dokumentua ez bada aurkezten, Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria.

6-    Etxebizitzaren alokatze-kontratua.

7-    Etxebizitzaren alokatze-kontratuan titular bat baino gehiago badago, alokatze-kontratuko titularren baimena behar bezala beteta.

8-    2019an alokairuko hileko-kuotak ordaindu badira, 2019ko alokairuko hileko-kuotak errentatzailearen banku-kontuan sartu izanaren egiaztagiriak (ez da onartuko eskudirutan egindako ordainketarik).

9-    Errenta-aitorpena egin badute, 18 urtetik gora duten bizikidetza-unitateko kide guztien errenta-aitorpena, iragandako azken zerga-ekitaldiari dagokiona (eskabidea aurkezten den unea erreferentzia hartuta).

10- Errenta-aitorpena egin ez badute, hura egitetik salbuetsita egotearen ziurtagiria eta iragandako azken zerga-ekitaldiari dagozkion diru-sarrerak frogatzen duen dokumentazioa (eskabidea aurkezten den unea erreferentzia hartuta). Diru-sarrerarik izan ezean, horrela delako adierazpena.

11- Etxebizitzaren baten jabea izanez gero, edo etxebizitzaren baten titulartasunean partaidetzarik izanez gero, deialdian jasotako salbuespenen bat egiaztatzen duen dokumentazioa.

12- Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, deialdian jasotako kasuren bat egiaztatzen duen dokumentazioa (banantze-epaia, dibortzio-epaia, hitzarmen arauemailea, gurasoen eta seme-alaben arteko harremana egiaztatzen duen dokumentu legeztatua, konpentsazio-pentsioa edo mantenu-pentsioa...).

13- Legezko ordezkaritzaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta ordezkaritzaren dokumentazio-egiaztapena.

 

Honako dokumentazioa ere aurkeztu behar da; baina, “Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak: baimenak eta aitorpenak” dokumentuan Eibarko Udalari zuzenean eskuratzeko baimena ematen bazaio, hura aurkeztetik salbuetsita egongo da eskatzailea:

14- 18 urtetik gorako bizikidetza-unitateko kide guztiak Etxebide etxebizitza eskatzeko erregistro ofizialean alokairu-eskatzaile inskribatu izana edo inskribatzea eskatu izana egiaztatzen duen dokumentua.

15- Ez etxebizitzarako prestazio osagarririk ez antzeko dirulaguntzarik jasotzen ez dutela egiaztatzen duen LANBIDEren egiaztagiria, 18 urtetik gorako bizikidetza-unitateko kide guztiena.

 

Ez da beharrezkoa izango Udalaren eskuetan dagoen dokumentazioa berriro aurkeztea, aurretik beste administrazio-espediente batzuetarako aurkeztu izan bada. 

Zehatzago, aurreko deialdietan etxebizitza alokatzeko dirulaguntzen onuradun izan direnek ez dute aurkeztu beharrik izango 2, 6, 7 eta 11 dokumentuak, ez badute aldaketarik izan.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza saila.

Ebazpen organoa: Eibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:  https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/483681

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa:

20019ko EKITALDIKO ORDAINKETAK: 2019an ordaindutako errentei dagozkien ordainketak emate-ebazpenarekin batera ordainduko dira, eta, horretarako, 2019ko ekitaldian ordaindutako errenten egiaztagiriak aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera.

2020 ORDAINKETAK: 2020 errentei dagozkien ordainketak aurretiaz ordainduko dira lauhilekoka, urtean hiru alditan:

  • Lehenengo lauhilekoa 2020ko urtarrilaren 31 baino lehen ordainduko da.
  • Bigarren lauhilekoa 2020ko maiatzaren 30a baino lehen ordainduko da.
  • Hirugarren lauhilekoa 2020ko irailaren 30a baino lehen ordainduko da.

Aurreordainketak egiteko, maizterrak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu: gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzen justifikazioaren edo zuriketaren inprimakia behar bezala beteta eta aurreordainketa jasotako azken lauhilekoari dagozkion alokairuen zenbatekoak errentatzailearen banku-kontuan sartu izanaren egiaztagiriak (ez da onartuko eskudirutan egindako ordainketarik).

Honako epe hauek egongo dira dokumentu horiek aurkezteko:

  • Lehen lauhilekoko errentaren egiaztagiriak: 2020ko apirilaren 15a arte, edo hurrengo lanegunera arte (hura laneguna izan ezean).
  • Bigarren lauhilekoko errentaren egiaztagiriak: 2020ko abuztuaren 14a arte, edo hurrengo lanegunera arte (hura laneguna izan ezean).
  • Hirugarren lauhilekoko errentaren egiaztagiriak: 2020ko abenduaren 15a arte, edo hurrengo lanegunera arte (hura laneguna izan ezean).

Baldintza hori ez betetzeak dirulaguntza kentzea ekarriko du, eta onuradunak itzuli beharko ditu jasotako zenbatekoak.

Azken justifikazioa:

Dirulaguntza eman zitzaioneko helburua bete izana eta jasotako funtsak erabili izana justifikatzeko onuradunak duen ohiko azken epea 2021eko urtarrilaren 31n amaituko da, baldin eta alokairu-kontratua deuseztatu ez bada 2020ko abenduaren 31 baino lehen; hala izanez gero, justifikazioa hilabeteko epean egin behar da gehienez ere, alokairu-kontratua deuseztatu den unetik zenbatzen hasita.

Azken justifikazioan honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

  • Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzen justifikazioaren edo zuriketaren inprimakia behar bezala beteta.
  • Azken lauhilekoari dagozkion errentaren zenbatekoa errentatzailearen banku-kontuan sartu izanaren egiaztagiriak (ez da onartuko eskudirutan egindako ordainketarik).
  • Zerga-betebeharretan egunean daudela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa; bizikidetza-unitateko kide guztiena.
  • Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzen justifikazioaren edo zuriketaren inprimakian ez baldin bazaio Udalari baimenik eman Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean daudela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria; bizikidetza-unitateko kide guztiena.

 

Justifikazioei eta azken justifikazioari dagokion dokumentazioa honako leku hauetan aurkeztu ahal izango da:

  • Presentzialki, PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, (Udaletxea, beheko solairua, Untzaga plaza 1).
  • Elektronikoki, udal webguneko dokumentazioa aurkeztea tramitetik. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) edukitzea beharrezkoa da.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2019-2020: Gazteen emantzipazioa errazteko xedez, alokairuko etxebizitzak merkatuan jartzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 266 KB)
Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzen eskabidea  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 181 KB)
Titularra-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 70 KB)
Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak: baimenak eta aitorpenak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 62 KB)
Alokatze-kontratuko titularren baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 84 KB)
Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzen justifikazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 129 KB)
Nabigazioa