Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Erabiltzen ez diren eraikin industrialak eraisteko dirulaguntzak (2022)

Deskribapena: erabiltzen ez diren eraikin industrialak eraisteko obrak egiteko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Eraitsi beharreko eraikin industrialaren erregistroko titularrak diren jabeen erkidegoek eta pertsona fisiko edo juridikoek jaso ahal izango dute dirulaguntza hori, baldin eta DLOren 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietako debekuek ez badiete eragiten.

Titular bakoitzari emango zaio laguntza, jabetzaren ehunekoaren arabera.

Gainera, honako baldintza hauek bete beharko dira:

  • Eibarko udalerrian kokatutako eraikinak izango dira, zeinetan egindako azken jarduera industriala edo zerbitzuetakoa izan beharko baita, eta eraikin osoa edo haren zati bat gutxienez 5 urtez erabili gabe egon beharko da.
  • Hogeita hamar urtetik gorako eraikinak izan beharko dira.
  • Eraikinek ez dute inolako ondare-babesik izango eta ez dute inolako mugarik izango eraisteko udal-lizentzia lortzeko. Eraitsi aurretik, hondakinak kendu beharko dira, eta instalazio eta eraikinetan dagoen kutsadura saneatu, ingurumen-agintaritzak adierazitakoaren arabera. Lizentzia lortu beharko da, eta obrak baimendutakoaren arabera egin beharko dira, eta eraispen-hondakinak behar bezala kudeatzen direla egiaztatzen duten agiriak ere aurkeztu beharko dira.
  • Egindako obrek udal-teknikarien aldeko txostena izan beharko dute, aurkeztutako obra-amaierako dokumentazioari dagokionez. Dirulaguntza ukatu egingo da, egindako obra emandako lizentziarekin ez datorrela bat ikusiz gero eta legeztatzeko modukoa ez bada.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntza industria-eraikina eraisteko behar diren kostu guztien % 35ekoa izango da, eta gehienez 40.000 euro emango dira eraikin bati dagokion eskaera bakoitzeko.

Eskaera egiteko epea: 2022ko irailaren 7tik azaroaren 25era (biak barne).

Tramitazio kanalak: Eskabideak toki hauetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira:

  • Jabeen erkidegoak, pertsona juridikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:
    • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Pertsona fisikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:

    • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
    • Administrazio Publikoetako erregistroetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adieraziak.  Posta-bulegoetan aurkezten diren eskariak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, Posta-bulegoko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskariak aurkezteko epearen barruan ziurtatuak izan baino lehen. Horixe da modu bakarra eskariak Postetxearen bulegoan entregatu ziren egun berberean Udal Erregistroan sartu zirela erakusteko.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

  • Dirulaguntzaren eskaera beste Administrazio Publikoetako erregistroetan aurkeztuz gero, erabiltzen ez diren eraikin industrialak eraisteko dirulaguntza eskaera, behar bezala beteta eta sinatuta. Eskaera elektronikoki edo PEGORAn eginez gero, eskabide hori elektronikoki beteko da formulario baten bidez.
  • Eskatzailearen NANa, IFZ edo balio bereko dokumentua. Eraikin industrialak jabe bat baino gehiago badu, jabe guztiena.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Eraispenaren xede den higiezinaren titulartasuna justifikatzen duen erregistroko ohar soila. Eraikinak jabe bat baino gehiago izanez gero, eraikinaren titularren adostasun-dokumentua, dirulaguntzaren xede diren eraispen-obrak gauzatzeari buruzkoa, behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Eskumena duen Ogasunak emandako egiaztagiria, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena. Eraikin industrialak jabe bat baino gehiago badu, jabe guztiena.
  • Eskatzaileak duen bankuko kontuaren titulartasuna egiaztatzeko agiria, dirulaguntza hor ordaindu ahal izateko. Ondoko agiri hauetako edozein izango da baliokoa: Laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak egindako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin. Eraikin industrialak jabe bat baino gehiago badu, jabe bakoitzak adierazitako banku-kontuarena.
  • Eraikinaren gaur egungo argazkiak.
  • Eraispen-proiektua idazteko, eraisteko baimenaren ingurumen-tramitaziorako beharrezkoak diren dokumentuak idazteko, obrak egiteko eta hondakinak kudeatzeko kostuen aurrekontuak, teknikari eskudunek sinatuak.
  • Beste erakunde batzuei dirulaguntzak eskatu bazaizkie, erakunde, instituzio… horiei egindako dirulaguntza eskaeren zerrenda, edo bestela, dagoeneko jaso diren dirulaguntzena, zenbatekoa eta helburua zehaztuz.

Ez da beharrezkoa izango Udalaren eskuetan dagoen dokumentazioa berriro aurkeztea, aurretik beste administrazio-espediente batzuetarako aurkeztu izan bada.

Prozedura hau tramitatzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, bai eskaera egiterako unean, bai hurrengo berrikuspenetan, Eibarko Udalak honako informazio hau kontsultatuko du, bitarteko telematikoen bidez:

  • Udalarekiko ordainketan egunean egotea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Legezko ordezkapenen kasuan, ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egotea.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, bi hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/645871

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa:

Dirulaguntza hiru zatitan ordainduko da:

  • Lehenengo ordainketa: dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20a.
  • Bigarren ordainketa, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 15a.
  • Hirugarren ordainketa: dirulaguntzaren gainerako zenbatekoa.

Ordainketa-eskaerek zenbait justifikaziorako agiri aurkeztea dakar, eta honako toki hauetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira:

  • Jabeen erkidegoak, pertsona juridikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:
    • Elektronikoa: DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. Derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Pertsona fisikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:
    • Elektronikoa: DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. Derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
    • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
    • Administrazio Publikoetako erregistroetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adieraziak.  Posta-bulegoetan aurkezten diren eskariak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, Posta-bulegoko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskariak aurkezteko epearen barruan ziurtatuak izan baino lehen. Horixe da modu bakarra eskariak Postetxearen bulegoan entregatu ziren egun berberean Udal Erregistroan sartu zirela erakusteko.

Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazio eskaerak prozedura honen arabera egingo dira:

LEHENENGO ORDAINKETA: Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20arena, lehenengo ordainketa-eskaera aurkeztu ondoren egingo da. Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

BIGARREN ORDAINKETA: Bigarren ordainketa, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 15arena, bigarren ordainketa-eskaera aurkeztu ondoren egingo da. Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

HIRUGARREN ORDAINKETA ETA AZKEN JUSTIFIKAZIOA: Gainerako zenbatekoa obra amaitu ondoren ordainduko da, AZKEN JUSTIFIKAZIOA aurkeztu ondoren.

Eraisteko lanak egiteko epea 2023ko irailaren 30ean amaituko da.

Azken JUSTIFIKAZIOA aurkezteko epea 2023ko urriaren 31n amaituko da. AZKEN JUSTIFIKAZIOAN honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

  • “Erabiltzen ez diren eraikin industrialak eraisteko dirulaguntza: justifikazioa eta ordainketa eskaera” izeneko dokumentua behar bezala beteta, hirugarren eta azken ordainketa eskatzen dela adierazten.
  • Obra-amaierako ziurtagiria, obraren zuzendaritza teknikoak izenpetutakoa.
  • Egindako obren fakturak.
  • Eraispen-hondakinak behar bezala kudeatu direla egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Egindako eraispenaren ondoren lurzatia zer egoeratan dagoen islatzen dituzten argazkiak.
  • Eskumena duen Ogasunak emandako egiaztagiria, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena. Eraikin industrialak jabe bat baino gehiago badu, jabe guztiena.
  • Beste erakunde batzuei dirulaguntzak eskatu bazaizkie, erakunde, instituzio… horiei egindako dirulaguntza-eskaeren zerrenda, edo bestela, dagoeneko jaso diren dirulaguntzena, zenbatekoa eta helburua zehaztuz.

2023ko irailaren 30ean obra hasita baina amaitu gabe badago, lehenengo eta bigarren ordainketetan jasotako gastuei dagozkien zenbatekoak baino ez zaizkio ordainduko dirulaguntzaren onuradunari, baldin eta 2023ko irailaren 30a baino lehen egin badira.

Obra 2023ko irailaren 30erako hasi ez bada, lehenengo eta bigarren ordainketetan adierazitako kontzeptuengatik jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira.

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2022: Erabiltzen ez diren eraikin industrialak eraisteko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 442 KB)
Erabiltzen ez diren eraikin industrialak eraisteko dirulaguntzen eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 147 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 65 KB)
Eraitsi beharreko eraikin industrialaren jabeen adostasuna  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 17 KB)
Justifikazioa eta ordainketa eskaera: Erabiltzen ez diren eraikin industrialak eraisteko dirulaguntza  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 62 KB)
Nabigazioa