Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Enpresen ekintzailetza, erakarpena-handipena eta ondorengotza laguntzeko dirulaguntzak (2019)

Deskribapena: Enpresen ekintzailetza, erakarpena-handipena eta ondorengotza laguntzeko dirulaguntzen eskaera egitea. Dirulaguntza ildo horren barruan, hiru laguntza hauek emango dira:

  • “EKIN” deritzon dirulaguntza: enplegua sortzen duten enpresa-ekimen berriei laguntzea.
  • “IRAUN” deritzon dirulaguntza: instalazioak lekuz aldatu edo handitu behar dituzten enpresei Eibarren barruan edo Eibarrera.  
  • “OSTEKO” deritzon dirulaguntza: pertsona fisiko edo juridikoen enpresa-ondorengotza/erreleboa.

 

Hartzailea: Dirulaguntza ildo guztien onuradunak ezingo dira egon inolako zehapen administratibo edo penala betetzen, sexuagatiko diskriminazio arau-haustea egiteagatik, ezta Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako legea dela-eta zehapena izateagatik ere.

Dirulaguntza hauek eskuratzeko aukeratik kanpo geratzen dira: partaidetza publikoa duten enpresak, sozietate publikoak, zuzenbide publikoko entitateak eta diru irabazi asmo bariko fundazioak eta elkarteak. Ostera, dirulaguntza hauek eskuratzeko aukera dute Eusko Jaurlaritzak laneratze-enpresatzat kalifikatutzat dituen enpresek eta laneratze-enpresen erregistroan inskribatutakoek, baldin eta sortu berriak badira.

Dirulaguntza ildo bakoitzari dagokionez, hauek dira bete beharreko betekizunak:

EKIN dirulaguntza: Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorreko 13.2 artikuluak aipatzen duen debeku horietako bat bera ere ez duten pertsona juridikoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek (ez dira inola ere onuradun izango enpresaburuak eta banako profesionalak eta Ondasun-erkidegoetako eta Sozietate zibiletako kideak, beti ere, dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada). Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Lantokia Eibarren egotea, eta baita enpresaren egoitza sozial eta fiskala ere.
  • Proiektuak lanpostu berri bat sortzea ekarri behar du 12 hilabetetan zehar, lanaldi osokoa edo partzialekoa; lanpostu hori proiektuaren sustatzaileena ere izan daiteke.
  • Dagoeneko existitzen den enpresa baten barne-ekintzailetzaren kasuan, proiektuak gutxienez lanpostu zuzen baten sorrera ekarri behar du (lanaldi osoan edo partzialean) eta enplegu garbiaren sorrera eragin. Lanpostu hori gutxienez 12 hilabetean zehar mantendu beharko da.
  • Bideragarritasun  plan bat eginda eduki izana, DEBEGESAko pertsonal teknikoaren aldeko ebaluazioa jasotakoa.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Gizarte Segurantzan  dagokion Erregimenean emandako altak Eibarko udalerrian egitea. 
  • Eskatzaileak ez dira matrikulatuta egongo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jarduera berean edo horren antzekoan, diruz laguntzea eskatu duen enpresa sortu aurreko sei hilabeteetan.
  • Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergaren hasierako alta 2018ko abenduaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartean egingo da.

 

IRAUN dirulaguntza: dirulaguntzei buruzko Lege Orokorreko 13.2 artikuluk aipatzen duen debeku horietako bat bera ere ez duten pertsona juridikoek, sozietate zibilek eta ondasun erkidegoek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek (ez dira inola ere onuradun izango enpresaburuak eta banako profesionalak eta Ondasun-erkidegoetako eta Sozietate zibiletako kideak, beti ere, dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada). Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Enpresa-jarduerak Eibarren izan beharko du egoitza sozial eta fiskala eta lantokia ere bertan egongo da.
  • Jarduerak indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bete beharko du Udalaren jarduera-lizentziei eta jarduerari eragiten dioten balizko beste batzuei dagokienean.
  • Enpresaren instalazioak lekuz aldatzea edo handitzea Eibarko udalerriaren barruan, edo Eibarrera etortzea 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea, 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen.

 

OSTEKO dirulaguntza: dirulaguntzei buruzko Lege Orokorreko 13.2 artikuluak aipatzen duen debeku horietako bat bera ere ez duten pertsona fisiko eta juridikoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Lan-jarduna Eibarren finkatuta egongo da. 
  • Enpresa-ondorengotza/erreleboa gertatu izana 2018ko abenduaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartean.
  • Enpresa-ondorengotza/erreleboa pertsona fisiko edo juridikoek egin ahalko dute.
  • Bideragarritasun/Ondorengotza plan bat eginda eduki izana, DEBEGESAko pertsonal teknikoaren aldeko ebaluazioa jasotakoa. 
  • Lanpostu kopurua mantentzen dela egiaztatzea, jubilatzen diren pertsonena sartu gabe, salbu eta arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduzko edo produkziokoetan justifikatutako kontrako txostena badago.
  • Pertsona fisiko edo juridiko horiek enpresaren kapital sozialean parte-hartze handiena lortu dutela egiaztatzea.
  • Jarduerak indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bete beharko du Udalaren aurretiazko komunikazioei eta jarduera-lizentziei dagokienean, eta jarduerari eragiten dioten balizko beste batzuei dagokienean.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa:

  • EKIN dirulaguntza: Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90ekoa izango da, 5.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin pertsona juridikoentzat eta 3.000 eurokoa pertsona fisikoentzat eta ondasun-erkidegoentzat.
  • IRAUN dirulaguntza: Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90ekoa izango da, 5.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin.
  • OSTEKO dirulaguntza: Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90ekoa izango da, 6.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin.

 

Enpresa industrialen kasuan (Zerga Jarduera Ekonomikoen lehenengo sailean, 2., 3., eta 4. ataletan egokitutakoak) 10.000 eurokoa izango da gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa.

 

Eskaera egiteko epea: 2019ko maiatzaren 14tik urriaren 18ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Eskaera egiten duenaren nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:
    • Pertsona fisikoek: NANa edo balio bereko beste dokumenturen bat.
    • Pertsona juridikoek: entitatearen eraketa jasotzen duen eskritura edo dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan inskribatuta.
    • Sozietate zibilek: sozietate zibilaren eraketa-kontratua, IFZ eta sozietate zibila osatu duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.
  • Legezko ordezkaritzaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena agiri bidez. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...).
  • Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agira; eskatzaileak izan behar du kontuaren titularra. Agiri hauetako edozeinek balio du horretarako: bankuko kontu-laburpena, libreta, bankuak egindako egiaztagiria, edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Enpresa eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan partaide guztiena.
  • Dirulaguntzaren eskaeran ez baldin bazaio Udalari baimenik eman empresa eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria.
  • Ekonomia-Jardueren Gaineko Zergaren egiaztagiria (altaren dokumentua, ordaindutako azken ordainagiria, etb.).
  • Hala badagokio, diruz lagungarri diren egindako gastuen fakturak eta frogagiriak.
  • Azalpen-memoria bat, garatu beharreko proiektuaren diseinu globala adieraziko duena, honako atal hauek izanik:
    • Proiektuaren izenburua.
    • Eragilea(k) (CV erantsi).
    • Proiektuaren aurrekariak eta justifikazioa.
    • Proiektuaren azalpena. Adierazi bereizten dituen ezaugarriak, nori bideratuko zaion, egun dagoen lehia eta hornitzaileak.
    • Proiektuaren helburuak.
    • Proiektuaren fase nagusien azalpena eta hauen garapena.
    • Lanaren kronograma.
    • Proiektuaren bidegarritasuna eta eraginkortasuna.
  • Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegokio, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.

 

EKIN dirulaguntzak eskatuz gero, dokumentazio hau ere aurkeztu behar da:

  • Azterketa ekonomiko-finantzario osoa jaso beharko du: egoeraren balantzea, diruzaintzaren aurreikuspena, errentagarritasun-atalasea eta emaitzen urteko kontuak; egindako inbertsioen xehetasunak eta enpresaren organigrama (adieraziz zer araubidetan dauden langileak). Bideragarritasun-planaren atal guztiak behar den bezala zehaztuta egongo dira.
  • Sortutako lanpostuen Gizarte Segurantzan alta emanda egotearen frogagiria eta lan-kontratuak.
  • Egingo den jarduera egiteko lizentzia edo aurretiazko komunikazioa.

 

OSTEKO dirulaguntzak eskatuz gero, dokumentazio hau ere aurkeztu behar da:

  • Bideragarritasun-plana, DEBEGESAren aldeko ebaluazioa izan beharko duena. Azterketa ekonomiko-finantzario osoa jaso beharko du: egoeraren balantzea, diruzaintzaren aurreikuspena, errentagarritasun-atalasea eta emaitzen urteko kontuak; egindako inbertsioen xehetasunak eta enpresaren organigrama (adieraziz zer araubidetan dauden langileak). Bideragarritasun-planaren atal guztiak behar den bezala zehaztuta egongo dira.
  • Enpresaren kapital sozialaren eskualdatzea modu sinesgarrian egiaztatzen duen dokumentazioa, oraingo titularrak eta haien parte-hartzearen portzentajea identifikatuta.
  • Enpresa-ondorengotza/erreleboa behar bezala egiaztatzen duen dokumentazioa. 

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, bi hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/453554

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa:

  • EKIN eta OSTEKO dirulaguntzak:
    • Dirulaguntzaren ebazpena ematen den egunean: gehienez ere emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 50era arteko ordainketa, zenbateko horretara iritsi arteko gastuak eta gastu horiei dagozkien ordainketak justifikatzen badira.
    • Justifikazioaren ondoren gainerako % 50 ordainduko da edo % 100 gastuak aurretik justifikatu ez badira.
  • IRAUN dirulaguntza:
    • Dirulaguntzaren ebazpena ematen den egunean: gehienez ere emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 75era arteko ordainketa, zenbateko horretara iritsi arteko gastuak eta gastu horiei dagozkien ordainketak justifikatzen badira.
    • Justifikazioaren ondoren gainerako % 25 ordainduko da edo % 100 gastuak aurretik justifikatu ez badira.

 

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

Dirulaguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili den justifikatzeko onuradunak duen epea 2020ko urriaren 16an amaituko da.

Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da udal webgunearen dokumentazioa aurkeztea tramitearen bidez.

Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:

  • Enpresen ekintzailetza, erakarpena-handipena eta ondorengotza laguntzeko dirulaguntzen justifikazio-inprimakia behar bezala beteta.
  • Dirulaguntzaren xede diren gastuetan izandako diru-sarreren eta gastuen zerrenda sailkatua, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioarekin, zenbatekoa eta jaulkipen-data jarrita GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA ereduaren arabera.
  • Diruz lagundu diren gastuen frogagiriak eta gastu horiek ordaindu izanari buruzko frogagiriak: fakturak edo horien ordezkoak, ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta egindako gastua egiaztatuko duten merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak, betiere modu korrelatiboan ordenatuta eta aurreko atalean aipatutako GASTUEN ETA SARREREN zerrenda zenbakitu horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
  • Enpresa eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan partaide guztiena.
  • Dirulaguntzaren justifikazio-inprimakian ez baldin bazaio Udalari baimenik eman empresa eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastuen zerrenda horretan BEZagatik ordaindutako zenbatekoa sartuz gero, dirulaguntzaren onuradunaren legezko ordezkariak sinatutako aitorpena, ordaindu den BEZa ez dela kengarria esaten, entitate onuraduna ez dagoelako behartuta zerga horren aitorpena egitera.
  • EKIN eta OSTEKO dirulaguntzen kasuan, behin 12 hilabete igarota Jarduera Ekonomikoen  gaineko Zergan alta ematetik, oraindik alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
  • OSTEKO dirulaguntzen kasuan, enpresak ondorengotza/erreleboaren aurretik zituen eta ondoren dituen langileen kopurua egiaztatzen duen agiria.
  • Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegokio, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2019: Enpresen ekintzailetza, erakarpena-handipena eta ondorengotza laguntzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 262 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 64 KB)
Enpresen ekintzailetza, erakarpena-handipena eta ondorengotza laguntzeko diru-laguntzen justifikazio-inprimakia  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 138 KB)
GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA (word formatuan)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 21 KB)
GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA (formatu irekian)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 22 KB)
Nabigazioa