Eibarko Udala

Eibarren enpresa-proiektu berriak garatzen laguntzeko dirulaguntzak (2024)

Deskribapena: Eibarren enpresa-proiektu berriak garatzen laguntzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Eskaera egiteko epea: 2024ko irailaren 27tik azaroaren 29ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Eskaera egiten duenaren nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:

    • Norbanakoek: NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.

    • Pertsona juridikoek: entitatearen eraketa jasotzen duen eskritura edo dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan inskribatuta.

    • Sozietate zibilek: sozietate zibilaren eraketa-kontratua, IFZ eta sozietate zibila osatu duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.

    • Ondasun erkidegoek: ondasun-erkidegoa eratzeko kontratua eta IFZ. Ondasun erkidegoak IFZrik ez badu, hura osatzen duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.

  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta ordezkaritzaren dokumentazio-egiaztapena. Zuzenbidean baliozkoa den edozein bide erabiliz egiaztatu ahal izango da. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

  • Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agira; eskatzaileak izan behar du kontuaren titularra. Agiri hauetako edozeinek balio du horretarako: bankuko kontu-laburpena, libreta, bankuak egindako egiaztagiria, edo “Titular-kontua” izeneko orria (udal webgunean, www.eibar.eus, eskuragarri) behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.

  • Erakunde eskatzailearen jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ziurtagiri historikoa.

  • Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.

  • DEBEGESAk baliozkotutako bideragarritasun-plan edo jarduera-memoria-proiektu bat, www.eibar.eus udal webgunean eskuragarri egongo den ereduaren arabera, sustatzailearen CVa barne. Aurkeztutako dokumentuak dokumentu-ereduan eskatutako puntu guztiak garatu beharko ditu zehatz-mehatz. Dokumentazioa DEBEGESAk baliozkotu beharko du, dirulaguntza eman baino lehen. Udalak DEBEGESAri eskatuko dio baliozkotuta entregatzen ez diren enpresa-proiektuen dokumentuak baliozkotzeko.

  • Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegokio, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.

  • Sortutako lanpostuen (ekintzailearena barne) lan-kontratua edo autonomoen alta-dokumentua. Barne-ekintzailetzako prozesu baten ondorioz sortutako ekimenen kasuan, ekimen berriari lotutako pertsonaren edo pertsonen funtzio nagusien zerrenda ere aurkeztu beharko da.

  • Jardueraren eskualdaketatik eratorritako gastuetarako, enpresa-ondorengotza/erreleboa behar bezala egiaztatzen duen dokumentazioa; bertan eragiketaren zenbatekoa adieraziko da.

  • Alokairu-gastuetarako, bi alderdiek behar bezala sinatutako alokairu-kontratua, eta gutxienez ordaindutako ordainagiri bat. Ordainketa transferentzia edo helbideraketa bidez egin beharko da.

  • Lokala erosteko gastuetarako, salmentaren kontratua eta ordainketa egin izanaren ziurtagiria.

  • Negozioa martxan jarri eta garatzeko gastu eta inbertsioetarako, deialdiaren 8. artikuluan jasotako kontzeptuei buruzko fakturak eta ziurtagiriak. Baldin eta eskabidea aurkezten denean aurreikusitako obra eta inbertsioak gauzatu gabe badaude, dagozkien aurrekontuak aurkeztuko dira.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea, eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: 

https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/786501

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa:

  • % 70 dirulaguntza ematean ordainduko da.
  • Gainerako % 30a dirulaguntzaren justifikazioa deialdi honetan aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztu ondoren, eta DLOaren Erregelamenduko 84. artikuluak ezartzen duen eran egiaztatu ondoren ordainduko da.

JEZn gutxienez 12 hilabetez alta emanda egoteko baldintza betetzen ez bada, diru-laguntza honen onuradun izateari utziko zaio, eta ordaindutako zenbatekoa itzuli egingo da.

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili den justifikatzeko onuradunak duen epea 2025eko azaroaren 14an amaituko da.

Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da. Elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez eta honako dokumentu hauek izango ditu:

  • Dirulaguntzaren xede diren gastuetan izandako diru-sarreren eta gastuen zerrenda sailkatua, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioarekin, zenbatekoa eta jaulkipen-data jarrita GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA ereduaren arabera (www.eibar.eus udal webgunean eskuragarri). Ez dira diruz lagunduko BEZa eta beste zerga eta tasa batzuen ordainketa eta atxikipenak.
  • Diruz lagundu diren gastuen frogagiriak eta gastu horiek ordaindu izanari buruzko frogagiriak: fakturak edo horien ordezkoak, ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta egindako gastua egiaztatuko duten merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak, betiere modu korrelatiboan ordenatuta eta aurreko atalean aipatutako GASTUEN ETA SARREREN zerrenda zenbakitu horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
  • JEZaren ziurtagiria, adieraziz alta emanda dagoela gutxienez 12 hilabetez.
  • Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegokio, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2024: Eibarren enpresa-proiektu berriak garatzen laguntzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Jaitsi (616.5 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Jaitsi (65.1 KB)
Bideragarritasun-plana edo proiektu-memoria (Word formatuan)  
Jaitsi (18.6 KB)
Bideragarritasun-plana edo proiektu-memoria (formatu irekian)  
Jaitsi (11.5 KB)
Gastu eta diru-sarreren zerrenda (Excel formatuan)  
Jaitsi (13.3 KB)
Gastu eta diru-sarreren zerrenda (formatu irekian)  
Jaitsi (5.9 KB)