Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Energiaren kostu altuaren ondorioak arintzeko dirulaguntza (2023)

Deskribapena: tokiko enpresetan energiaren kostua handitzearen ondorioak arindu eta, horrela, Eibarren jarduera ekonomikoari eta enpleguari eusten laguntzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorreko 13.2 artikuluak aipatzen duen debeku horietako bat bera ere ez duten pertsona fisikoek edo juridikoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek. Onuradunak ezingo dira egon inolako zehapen administratibo edo penala betetzen, sexuagatiko diskriminazio arau-haustea egiteagatik, ezta Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako legea dela-eta zehapena izateagatik ere. 

Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda egotea 2021eko urtarrilaren 31 baino lehenagotik.  
  • Helbide sozial eta fiskala Eibarren izatea. Dirulaguntza Eibarko lantokiei bakarrik aplikatuko zaie. 
  • 2023ko otsailaren 1eko datan, batez besteko plantilla bera edo handiagoa edukitzea 2022ko otsailaren 1arekin alderatuta. 
  • Deialdiaren zazpigarren artikuluan ezarritako aldian energia-kostuen % 25eko batez besteko igoera izatea gutxienez. % 25 kalkulatzeko, energia-iturri desberdinen batez besteko igoera hartuko da erreferentziatzat.
  • Jarduerak indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bete beharko du Udalaren jarduera-lizentziei/komunikazioei eta jarduerari eragiten dioten balizko beste batzuei dagokienean. 
  • Eibarko Udalarekin, Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin dituen obligazioak egunean edukitzea. 

Dirulaguntza honetatik kanpo geratzen dira:

  • Joko-aretoak.
  • Norberaren etxean egiten diren jarduera ekonomikoak.
  • Partaidetza publikoa duten enpresak, sozietate publikoak, zuzenbide publikoko entitateak eta diru irabazi asmo bariko fundazioak eta elkarteak. Ostera, dirulaguntza hauek eskuratzeko aukera dute Eusko Jaurlaritzak laneratze-enpresatzat kalifikatutzat dituen enpresek eta laneratze-enpresen erregistroan inskribatutakoek. 

Dirulaguntza emateko prozedura: dirulaguntza zuzenean emango da horretarako dagoen araubidearen arabera eta ebaluazio bakoiztuaren sistema bidez. “Ebaluazio bakoiztu”tzat ulertu behar dena da dirulaguntzak zuzenean emateko prozedura, espedienteak aurkeztu ahala tramitatzen eta ebazten joaten direna, baldin eta horretako kreditu erreserbatua badago.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntza bakoitzeko jasoko den gehieneko zenbatekoa gainkostuaren % 75a izango da, honako muga hauekin:

  • Kostu energetikoaren batez besteko igoera % 25 eta % 50 artekoa: 2.000 €.
  • Kostu energetikoaren batez besteko igoera %50etik gorakoa: 3.000 €.

Kostuaren igoera kalkulatzeko, eskatzaileak kontratatutako energia-hornidura hauek hartuko dira kontuan:

  • Elektrizitatea.
  • Gas naturala.
  • Petrolio-gas likidotuak (PGL), ontziratu gabe.
  • Fluido termikoak (ur beroa, hotza, hozte-fluidoa edo lurruna), industria-poligono bateko azpiegitura komunen zentral batean sortuak.

Elektrizitate eta gas naturalaren gastuen kasuan, Hornidura Puntuaren Kode Unibertsalek (CUPS) alta emanda egon beharko dute gutxienez 2021eko otsailaren 1etik 2023ko otsailaren 1era.

BEZa ez da diruz lagunduko.

Eibarko beren lantokietan energia-eraginkortasuna hobetzeko edo autokontsumoa sustatzeko inbertsioak egin dituztela frogatzen duten enpresei dirulaguntza handituko zaie, honako formula hau aplikatuz:

  • Justifikatutako inbertsioaren guztizko balioaren % 25 (BEZik gabe), eskaera bakoitzeko 500 €-ko mugarekin.

Eskaera egiteko epea: 2023ko ekainaren 22tik urriaren 2ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Eskaera egiten duenaren nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:
    • Norbanakoek: NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
    • Pertsona juridikoek: entitatearen eraketa jasotzen duen eskritura edo dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan inskribatuta.
    • Sozietate zibilek: sozietate zibilaren eraketa-kontratua, IFZ eta sozietate zibila osatu duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.
    • Ondasun erkidegoek: ondasun-erkidegoa eratzeko kontratua eta IFZ. Ondasun erkidegoak IFZrik ez badu, hura osatzen duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta ordezkaritzaren dokumentazio-egiaztapena. Zuzenbidean baliozkoa den edozein bide erabiliz egiaztatu ahal izango da. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde historiko batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agira; eskatzaileak izan behar du kontuaren titularra. Agiri hauetako edozeinek balio du: bankuko kontu-laburpena, libreta, bankuak egindako egiaztagiria, edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Dirulaguntzaren xede bererako beste dirulaguntzaren bat eskatu edo eskuratu baldin bada, bete dirulaguntza horiei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, zenbatekoa eta helburua zehaztuz.
  • Jarduera Ekonomikoen Zergaren alta-egiaztagiria.
  • Eibarren jarduera egiten den lokalaren/lokalen alokairu-kontratua edo jabetza/titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
  • "Alta emanda dauden langileen batez besteko plantillaren txostena", 2022ko otsailaren 1ekoa, Gizarte Segurantzak emana. Besteren konturako langilerik ez badago, 2022ko otsailaren 1ari dagozkien langile autonomo guztien kuoten ordainketak aurkeztu beharko dira.
  • "Alta emanda dauden langileen batez besteko lantaldearen txostena", 2023ko otsailaren 1ekoa, Gizarte Segurantzak emana. Besteren konturako langilerik ez badago, 2023ko otsailaren 1ari dagozkien langile autonomo guztien kuoten ordainketak aurkeztu beharko dira.
  • Gainkostu energetikoaren kalkulua” fitxategia behar bezala beteta. Gainkostua kalkulatzeko, fakturen energia-kostuak konparatuko dira, 2021eko otsailaren 1etik 2022ko otsailaren 1era eta 2022ko otsailaren 1etik 2023ko otsailaren 1era bitarteko aldietan.
  • Gainkostu energetikoaren kalkulua” fitxategian zerrendatutako fakturak, betiere modu korrelatiboan ordenatuta fitxategi horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera. Fakturak entitate eskatzailearen izenean egon behar dira eta Eibarko establezimenduenak izan.
  • Hala badagokio, Eibarko lantokietan energia-eraginkortasuna hobetzeko edo energia-autokontsumoa sustatzeko ekintzen edota inbertsioen deskribapen laburra, lortutako edota esperotako emaitzak, eta ekintza horien egiaztagiriak.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza saila.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera egiten den egunetik zenbatuta.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/703336

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa: Dokumentazioa, deialdian aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea ezinbesteko baldintza izango da onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta dirulaguntza ordaindu ahal izateko.

Dirulaguntza ordainketa bakarren gauzatuko da, dirulaguntza emateko ebazpena onartu ondoren.

 

Deskargatu dokumentuak
Dirulaguntzaren deialdia 2023  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 331 KB)
Titular kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 65 KB)
Gainkostu energetikoaren kalkulua  
Ikusi | Deskargatu ( XLSX, 312 KB)
Nabigazioa