Eibarko Udala

Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak (2022)

Deskribapena: Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2. artikuluak aipatzen duen debeku bat bera ere ez duten Eibarren lanlekua finkatuta eta jarduera ekonomikoa duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek. Dirulaguntza jasotzeko baldintza hauek bete beharko dira:

Kontratatuko den pertsonak bete behar dituen baldintzak:

  • Eibarren erroldatuta egotea, gutxienez 2022ko urtarrilaren 1etik.
  • Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda eta lan-eskatzaile gisa alta emanda egotea kontratua hasi aurreko egunean.
  • Bigarren gradura arteko (hau barne) odol- edo ezkontza-ahaidetasunik ez izatea sozietatearen izaera juridikoa osatzen duten enpresetako administrazio-organoetako edo zuzendaritzako kideekin, enpresaburuarekin edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontidearekin, oinordekoekin eta gainerako senideekin.
  • Enpresa berak kontratatu ez izana, kontratazio hori aurreko deialdietan diruz lagundu bazen.

Kontratazioan bete beharreko baldintzak:

  • Diruz lagunduko diren kontratuak 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartekoak izango dira.
  • Kontratuen iraupena 12 hilabetekoa izango da gutxienez, eta kontratu mugagabearen bidez formalizatu beharko da. Kontratuak lanaldi osokoak edo partzialekoak izango dira, baina lanaldiaren % 50ekoak izan behar dute gutxienez.
  • Edonola ere, kontratuak 2022ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31a bitartean hasi beharko dira, eta diruz lagungarri den epealdia 12 hilabetekoa izango da, data horretatik aurrera irauten duen ala ez kontuan hartu gabe.
  • Kontratuak dagozkion sektorearen hitzarmenaren arabera egingo dira. 
  • Kontratazioek enplegu garbia sortu behar dute enpresan dagoen batez besteko plantillan, diruz lagundutako kontratua duen pertsona lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan.

Ez dira 4 kontratu baino gehiago diruz lagunduko onuradun bakoitzeko.

Diruz lagundu beharreko hilabeteetan lan-kontratua deuseztatzen bada probaldia ez gainditzeagatik, borondatez lana uzteagatik, bidezkotzat jotako kaleratzeagatik edo kontratatutako pertsonaren heriotzagatik edo baliaezintasunagatik, murriztu egingo da dirulaguntzaren zenbatekoa lan-kontratuaren benetako iraupenaren arabera, edo beste kontratu bat egin ahal izango da, diruz lagundutako jatorrizko kontratuaren baldintza berberetan, 15 egun naturaleko epean.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Diruz lagunduko diren kontratuak mugagabeak izango dira, lanaldi osoan edo partzialean (gutxienez lanaldiaren % 50ean), kreditu erabilgarria bukatzen den arte.

Dirulaguntzaren zenbatekoa honako hau izango da:

  • 8.000 euroko laguntza, lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko eta diruz lagun daitekeen 12 hilabeteko aldi bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratazioaren kasuan, dirulaguntza proportzionala izango da gutxienez % 50eko lanaldiarekin lan egindako lanaldiarekiko. Laguntzaren amaierako zenbatekoak ez dira izango enpresa kontratatzaileak kontratatutako pertsonen urteko soldata-kostuen % 75 baino handiagoak, gizarte-segurantzara kontzeptu guztien zioz egindako kotizazioa barne.
  • 10.000 euroko laguntza kolektibo berezietako pertsonentzako lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko eta diruz lagun daitekeen 12 hilabeteko aldi bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratazioaren kasuan, dirulaguntza proportzionala izango da gutxienez % 50eko lanaldiarekin lan egindako lanaldiarekiko. Laguntzaren amaierako zenbatekoak ez dira izango enpresa kontratatzaileak kontratatutako pertsonen urteko soldata-kostuen % 100 baino handiagoak, gizarte-segurantzara kontzeptu guztien zioz egindako kotizazioa barne.

Kolektibo berezietako pertsonak honako hauek dira:

  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzen duten titularrak edo onuradunak.
  • 35 urte baino gutxiago dituztenak.
  • Iraupen luzeko langabetuak. Iraupen luzeko langabetuak dira kontratatuak izan aurreko 540 egunetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izen-emanda dauden lan-eskatzaileak, betiere aldi horretan langabezian egon badira 360 egun gutxienez.
  • 55 urte baino gehiago dituztenak.

Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 10 haziko dira, kontratuak emakumeekin egiten direnean. Dirulaguntzaren amaierako zenbatekoak, igoera horiek aplikatzean, ez dira izango enpresa kontratatzaileak kontratatutako pertsonen urteko soldata-kostuen % 100 baino handiagoak, gizarte-segurantzara kontzeptu guztien zioz egindako kotizazioa barne.

Eskaera egiteko epea: 2022ko urriaren 6tik 2023ko urtarrilaren 10era (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

a) Eskatzailearen identitate juridikoaren egiaztagiriak:

  • Pertsona fisikoek: NANa edo balio bereko agiria.
  • Pertsona juridikoek: eskritura edo entitatea eratu izanaren agiria eta estatutuak; estatutuak behar bezala inskribatuta egon behar dira Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan.
  • Sozietate zibilek: sozietate zibilaren eraketa-kontratua, IFZ eta sozietate zibila osatu duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.
  • Ondasun erkidegoek: ondasun-erkidegoa eratzeko kontratua eta hura osatzen duten pertsona guztien IFZ edo agiri baliokidea.

b) Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta ordezkaritzaren dokumentazio-egiaztapena. Zuzenbidean baliozkoa den edozein bide erabiliz egiaztatu ahal izango da. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

c) Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasunaren frogagiria, eskatzailearen identitatearekin bat etorri behar dena. Dokumentu hauetatik edozein da balioduna: bankuaren laburpen-agiria; aurrezki-libreta; banketxeak emandako ziurtagiria edo “Titular-kontua” inprimakia, behar bezala beteta eta banketxeak zigilatuta.

d) Eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.

e) Kontratatutako pertsonen lan-kontratua.

f) Kontratatuak izan diren pertsonen NAN/AIZ.

g) Kontratatutako pertsonen Gizarte-Segurantzaren alta-agiria.

h) Gizarte Segurantzaren Kotizazio Datuen Txostena.

i) “Alta emanda dauden langileen batez besteko lantaldearen txostena”: bata, kontratazioa egin aurreko 6 hilabeteetan egindakoa; bestea, kontratazioaren ondorengo 5-10 egunetan egina.

 

Prozedura hau tramitatzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, bai eskaera egiterako unean, bai hurrengo berrikuspenetan, Eibarko Udalak honako informazio hau kontsultatuko du, bitarteko telematikoen bidez:

  • Udalarekiko ordainketan egunean egotea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Legezko ordezkapenen kasuan, ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egotea.
  • Kontratatutako pertsonak: Eibarren erroldatuta egotea gutxienez 2022ko urtarrilaren 1az geroztik.
  • Kontratatutako pertsonak: Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda eta lan-eskatzaile gisa alta emanda egotea kontratua hasi aurreko egunean.
  • Kontratatutako pertsonak: kolektibo berezietakoak diren ala ez, eta, hala badagokio, kolektibo mota.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/651086

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntza aldez aurretik ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena ematen den unean. Deialdian ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, dirulaguntza itzuli beharko da.

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

Dirulaguntzaren xedea bete dela eta jasotako funtsak erabili direla justifikatzeko epea hilabetekoa izango da, diruz lagundu daitekeen aldia amaitu ondoren.

Deialdiko bosgarren puntuan adierazitako arrazoiren batengatik diruz lagundu beharreko hilabeteetan zehar lan-kontratua deuseztatzen bada, justifikazio-epea hilabetekoa izango da, kontratua deuseztatzen den egunetik zenbatzen hasita.

Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da. Elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez eta honako dokumentu hauek izango ditu:

a) Kontratuaren xede den pertsonari buruzko dokumentu hauek: 

  • Gizarte Segurantzaren Kotizazio Datuen Txostena.
  • RNT eta RLC.
  • Kontratazio aldiari dagozkion nominak.

b) Eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2022: Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Jaitsi (519.3 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Jaitsi (66.7 KB)