Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak (2020)

Deskribapena: Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2. artikuluak aipatzen duen debeku bat bera ere ez duten Eibarren lanlekua finkatuta duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek.

Dirulaguntza jasotzeko baldintza hauek bete beharko dira:

Kontratuko den pertsonak bete behar dituen baldintzak:

  • 2020ko urtarrilaren 1az geroztik gutxienez Eibarren erroldatuta egotea.
  • Langabetua izatea eta, kontratatzeko unean, LANBIDE-EEZn izena emanda egotea.  
  • Odol-ahaidetasun edo bigarren gradura arteko harremanik ez izatea, sozietatearen izaera juridikoa ikuskatzen duten enpresa-administrazioetako kideekin, zuzendaritza-karguekin, enpresa-agintaritza dutenekin edo enpresariekin beraiekin.
  • Ez da dirulaguntzarik emango enpresa berdinak lehen hartu zuen behargin hura berriro kontratatzen badu, aurreko deialdietan diruz lagundu zen kontratazioa bada, alegia.

 

Kontratazioan bete beharreko baldintzak:

  • Diruz lagunduko diren kontratuak 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak izango dira.
  • Kontratuen gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da eta edozein kontratazio-modalitate egin ahalko da, salbu eta prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua. Kontratuaren iraupena kalkulatu edo zenbatzeko, haren luzapenak kontuan hartuko dira, baldin eta hasierako kontratua gutxienez 3 hilabetekoa bada.
  • Kontratuen gutxieneko hiru hilabeteko iraupena 2020ko urtarrilaren 1etik eta 2020ko abenduaren 31ra bitarteko epearen barruan burutu beharko da.
  • Kontratuak dagozkion sektorearen hitzarmenaren arabera egingo dira. 

 

Ez dira 4 kontratu baino gehiago diruz lagunduko onuradun bakoitzeko.

Arrazoiren bat tarteko, kontratua diruz laguntzeko diren hilabeteetan deuseztatuko balitz, kontratu berri bat egingo da, diruz lagundu den jatorrizkoaren baldintza berberetan, 30 eguneko epean, berariaz justifikatu ezean.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Diruz lagunduko diren kontratuak gutxienez 3 hilabetekoak izango dira, lanaldi osoan edo partzialean (gutxienez lanaldiaren % 50ean), kreditu erabilgarria bukatzen den arte.

Zehazki, hurrengo motatako 58 kontratu finantzatzea aurreikusten da:

  • Hiru hilabeteko edo gehiagoko 12 kontratu, lanaldi partzialean.
  • Hiru hilabeteko edo gehiagoko 12 kontratu, lanaldi osoan.
  • Sei hilabeteko edo gehiagoko 32 kontratu, lanaldi osoan.
  • Sei hilabeteko edo gehiagoko 2 kontratu, lanaldi osoan, kolektibo berezientzat.

 

Kontratu horietatik 55 Lanbideren ekarpenekin finantzatzea aurreikusten da:

  • Hiru hilabeteko edo gehiagoko 11 kontratu, lanaldi partzialean.
  • Hiru hilabeteko edo gehiagoko 10 kontratu, lanaldi osoan.
  • Sei hilabeteko edo gehiagoko 32 kontratu, lanaldi osoan.
  • Sei hilabeteko edo gehiagoko 2 kontratu, lanaldi osoan, kolektibo berezientzat.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa soldaten kostuen eta Gizarte Segurantzakoen % 75 izango da gehienez ere, muga hauekin:

  • 3.000 euro hiru hilabeteko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko.
  • 6.000 euro sei hilabeteko edo gehiagoko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko.
  • 3 hilabetetik gorako eta 6 hilabetetik beherako iraupena duten lanaldi osoko kontratuen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa kontratuaren iraupenarekiko proportzionala izango da.
  • Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, gutxienez lanaldiaren % 50ekoa izango da eta dirulaguntzaren zenbatekoa lanaldi-portzentajearen araberakoa izango da, gutxienez 1.500 eurokoa izanik.

 

Hala ere, kolektibo berezietako pertsonak kontratatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa soldaten eta Gizarte Segurantzakoen kostuen % 100ekoa izan ahalko da; gehienez ere 9.000 euroko zenbatekoa izango da lanaldi osoko eta 6 hilabete edo gehiagoko iraupeneko kontratu bakoitzeko.

Kolektibo berezietako pertsonak honako hauek dira:

  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzen duten titularrak.
  • 35 urte baino gutxiago dituztenak.
  • Iraupen luzeko langabetuak. Iraupen luzeko langabetuak dira kontratatuak izan aurreko 540 egunetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izen-emanda dauden lan-eskatzaileak, betiere aldi horretan langabezian egon badira 360 egun gutxienez.
  • 55 urte baino gehiago dituztenak.

 

Diruz lagundutako kontratuen % 40 emakumeei egingo zaizkie.

Ez da ordainketarik aurreratuko deialdi honen dirulaguntzetan.  Onuradunaren  aldeko  betebeharra  aitortu  eta  ordaindu ahal  izateko,  derrigorrezko  baldintza  izango  da  zuribidea  edo justifikazioa deialdi honetan aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako  baldintzetan  aurkeztea  eta  zuribidea  Dirulaguntzen  Lege  Orokorraren  Erregelamenduko  84.  artikuluak  ezartzen duen eran egiaztatzea.

Dirulaguntza hauek bateraezinak izango dira helburu berbererako emandako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin,  edozein administraziotatik edo erakunde publikotatik zein pribatutatik, erakunde nazionaletatik, Europako Batasunetik edo nazioarteko erakundeetatik datozela, zeinahi delarik ere jatorria;  dirulaguntza edo laguntza horien araudi erregulatzaileak ezar dezakeena eragotzi gabe. Halaber, bateraezinak izango dira LANBIDE-EEZren Lehen Aukera 2020 programarekin.

 

Eskaera egiteko epea: 2020ko abenduaren 18tik 2021eko urtarrilaren 29ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Eskatzailearen identitate juridikoaren egiaztagiriak:
    • Pertsona fisikoek: NANa edo balio bereko agiria.
    • Pertsona juridikoek: eskritura edo entitatea eratu izanaren agiria eta estatutuak; estatutuak behar bezala inskribatuta egon behar dira Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta ordezkaritzaren dokumentazio-egiaztapena.
  • Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasunaren frogagiria, eskatzailearen identitatearekin bat etorri behar dena. Dokumentu hauetatik edozein da balioduna: bankuaren laburpen-agiria; aurrezki-libreta; banketxeak emandako ziurtagiria edo “Titular-kontua” inprimakia behar bezala beteta eta banketxeak zigilatuta.
  • Eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.

 

Udalak ofizioz egiaztatuko du dirulaguntzaren onuraduna Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/538189

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

Dirulaguntza onartu aurretik lan-kontratua egin ez duten onuradunek, behin dirulaguntza onartu ondoren, gehienez 30 egun naturaleko epea izango dute lan-kontratua egiteko eta guztiek honako dokumentazio hau elektronikoki aurkeztu beharko dute udal webguneko dokumentazioa aurkeztea tramitearen bidez, dirulaguntza onartu zen egunetik aurrera gehienez ere 40 egun naturaleko epean:

  • Eibarren finkatutako enpresak langabetuari egindako kontratazio-komunikazioa, behar bezala beteta.
  • Lan-kontratua.
  • Kontratatua izan den pertsonaren NAN/AIZ.
  • Kontratatutako pertsonaren Gizarte-Segurantzaren alta-agiria.
  • Lanbidek emandako ziurtagiria, egiaztatzen duena kontratazioa egin aurretik kontratatutako pertsona langabezian eta Lanbiden izena emanda zegoela.
  • Kontratatutako pertsona kolektibo berezi baten barne izanez gero, hori ziurtatzen duen akreditazioa (adib. Lan-bizitzaren agiria, Lanbideko ziurtagiria…).

 

Gutxieneko erroldatze-denbora beteta edukitzea Udaleko pertsonalak egiaztatuko du.

Lan-kontratuak ez baditu betebeharreko baldintzak betetzen edo eskatutako dokumentazioa ez bada epe barruan aurkezten, dirulaguntzari uko egiten zaiola ulertuko da.

Onuradunak dirulaguntza emateko helburua bete duela eta jasotako dirua zertan erabili duen justifikatzeko epea 2021eko ekainaren 30ean amaituko da (egun hori barne).

Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko dokumentazioa aurkeztea tramitearen bidez. Hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 

Udalak ofizioz egiaztatuko du dirulaguntzaren onuraduna Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2020: Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 397 KB)
Titularra eta kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 66 KB)
Eibarren finkatutako enpresak langabetuari egindako kontratazio-komunikazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 163 KB)
Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzaren justifikazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 165 KB)
Nabigazioa