Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak (2019, 2. deialdia)

Deskribapena: Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzen eskaera egitea (2. deialdia).

Hartzailea: Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2. artikuluak aipatzen duen debeku bat bera ere ez duten Eibarren lanlekua finkatuta duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek.

Dirulaguntza jasotzeko baldintza hauek bete beharko dira:

Kontratuko den pertsonak bete behar dituen baldintzak:

  • 2019ko urtarrilaren 1az geroztik gutxienez Eibarren erroldatuta egotea.
  • Langabetua izatea eta, kontratatzeko unean, LANBIDE-EEZn izena emanda egotea.  
  • Odol-ahaidetasun edo bigarren gradura arteko harremanik ez izatea, sozietatearen izaera juridikoa ikuskatzen duten enpresa-administrazioetako kideekin, zuzendaritza-karguekin, enpresa-agintaritza dutenekin edo enpresariekin beraiekin.
  • Ez da dirulaguntzarik emango enpresa berdinak lehen hartu zuen behargin hura berriro kontratatzen badu, aurreko deialdietan diruz lagundu zen kontratazioa bada, alegia.

 

Kontratazioan bete beharreko baldintzak:

  • Diruz lagunduko diren kontratuak 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak izango dira.
  • Kontratuen gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da eta edozein kontratazio-modalitate egin ahalko da, salbu eta prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua. Kontratuaren iraupena kalkulatu edo zenbatzeko, haren luzapenak kontuan hartuko dira, baldin eta hasierako kontratua gutxienez 6 hilabetekoa bada.
  • Kontratuak dagozkion sektorearen hitzarmenaren arabera egingo dira. 
  • Kontratazioek enplegu garbia sortu behar dute enpresan dagoen batez besteko plantillan, diruz lagundutako kontratua duen pertsona lanean hasi aurreko 3 hilabeteetan.

 

Ez dira 4 kontratu baino gehiago diruz lagunduko onuradun bakoitzeko.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Diruz lagunduko diren kontratuak gutxienez 3 hilabetekoak izango dira, lanaldi osoan edo partzialean (gutxienez lanaldiaren %50ean), kreditu erabilgarria bukatzen den arte.

Dirulaguntzaren zenbatekoa soldaten kostuen eta Gizarte Segurantzakoen % 75 izango da gehienez ere, muga hauekin:

  • 3.000 euro hiru hileko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko.
  • 6.000 euro sei hileko edo luzeagoko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko.
  • Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, gutxienez lanaldiaren % 50ekoa izango da eta dirulaguntzaren zenbatekoa lanaldi-portzentajearen araberakoa izango da, gutxienez 1.500 eurokoa izanik.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa soldaten eta Gizarte Segurantzakoen kostuen % 100ekoa izan ahalko da kolektibo berezietako pertsonen kasuan; gehienez ere 9.000 euroko zenbatekoa izango da lanaldi osoko eta 6 hilabete edo gehiagoko iraupeneko kontratu bakoitzeko.

Kolektibo berezietako pertsonak hurrengo hauek dira:

  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzen duten titularrak.
  • 35 urte baino gutxiago dituztenak.
  • Iraupen luzeko langabetuak. Iraupen luzeko langabetuak dira kontratatuak izan aurreko 540 egunetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izen-emanda dauden lan-eskatzaileak, betiere aldi horretan langabezian egon badira 360 egun gutxienez.
  • 55 urte baino gehiago dituztenak.

 

Diruz lagundutako kontratuen %40 emakumeei egingo zaizkie.

Eskaera egiteko epea: 2019ko azaroaren 5etik 22ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Eskatzailearen identitate juridikoaren egiaztagiriak:
    • Pertsona fisikoek: NANa edo balio bereko agiria.
    • Pertsona juridikoek: eskritura edo entitatea eratu izanaren agiria eta estatutuak; estatutuak behar bezala inskribatuta egon behar dira Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan.
  • Legezko ordezkaritzaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta ordezkaritzaren dokumentazio-egiaztapena.
  • Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasunaren frogagiria, eskatzailearen identitatearekin bat etorri behar dena (dokumentu hauetatik edozein da balioduna: bankuaren laburpen-agiria; aurrezki-libreta; banketxeak emandako ziurtagiria edo “Titular-kontua” inprimakia behar bezala beteta eta banketxeak zigilatuta.
  • Eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Dirulaguntzaren eskaeran ez baldin bazaio Udalari baimenik eman eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria.
  • Langileen batez besteko plantillaren Gizarte Segurantzaren egiaztagiriak, bata kontratazioa egin aurreko 3 hilabeteetan egindakoa eta bestea kontratazioaren ondorengo 5-10 egunetan egina.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:

https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/479543

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

Dirulaguntza onartu aurretik lan-kontratua egin ez duten onuradunek, behin dirulaguntza onartu ondoren, gehienez 30 egun naturaleko epea izango dute lan-kontratua egiteko eta guztiek honako dokumentazio hau elektronikoki aurkeztu beharko dute udal webguneko dokumentazioa aurkeztea tramitearen bidez, dirulaguntza onartu zen egunetik aurrera gehienez ere 40 egun naturaleko epean:

  • Eibarren finkatutako enpresak langabetuari egindako kontratazio-komunikazioa (2. deialdia), behar bezala beteta.
  • Lan-kontratua.
  • Kontratatua izan den pertsonaren NAN/AIZ.
  • Kontratatutako pertsonaren Gizarte-Segurantzaren alta-agiria.
  • Lanbidek emandako ziurtagiria, egiaztatzen duena kontratazioa egin aurretik kontratatutako pertsona langabezian eta Lanbiden izena emanda zegoela.
  • Kontratatutako pertsona kolektibo berezi baten barne izanez gero, hori ziurtatzen duen akreditazioa (adib. Lan-bizitzaren agiria, Lanbideko ziurtagiria…).

Gutxieneko erroldatze-denbora beteta edukitzea Udaleko pertsonalak egiaztatuko du.

Lan-kontratuak ez baditu betebeharreko baldintzak betetzen edo eskatutako dokumentazioa ez bada epe barruan aurkezten, dirulaguntzari uko egiten zaiola ulertuko da.

Onuradunak dirulaguntza emateko helburua bete duela eta jasotako dirua zertan erabili duen justifikatzeko epea 2020ko ekainaren 30ean amaituko da (egun hori barne).

Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko dokumentazioa aurkeztea tramitearen bidez. Hau da aurkeztu beharrekodokumentazioa:

  • Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzaren justifikazioa (2. deialdia), behar bezala beteta.
  • Kontratuaren xede den pertsonari buruzko dokumentu hauek: 
    • Gizarte Segurantzaren Kotizazio Datuen Txostena.
    • TC1 eta TC2.
    • Kontratazio aldiari dagozkion nominak. 
  • Eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Dirulaguntzaren justifikazio inprimakian ez baldin bazaio Udalari baimenik eman eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria.

 

Deskargatu dokumentuak
2. deialdia 2019: Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 299 KB)
Titularra eta kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 67 KB)
Eibarren finkatutako enpresak langabetuari egindako kontratazio-komunikazioa (2. deialdia)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 150 KB)
Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzaren justifikazioa (2. deialdia)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 155 KB)
Nabigazioa