Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarren enpresak lekualdatzen edo handitzen/modernizatzen laguntzeko dirulaguntzak (2020)

Deskribapena: Eibarren enpresak lekualdatzen edo handitzen/modernizatzen laguntzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Onuradunak ezingo dira egon inolako zehapen administratibo edo penala betetzen, sexuagatiko diskriminazio arau-haustea egiteagatik, ezta Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako legea dela-eta zehapena izateagatik ere.

Dirulaguntza hauek eskuratzeko aukeratik kanpo geratzen dira: partaidetza publikoa duten enpresak, sozietate publikoak, zuzenbide publikoko entitateak eta diru irabazi asmo bariko fundazioak eta elkarteak. Ostera, dirulaguntza hauek eskuratzeko aukera dute Eusko Jaurlaritzak laneratze-enpresatzat kalifikatutzat dituen enpresek eta laneratze-enpresen erregistroan inskribatutakoek, baldin eta sortu berriak badira.

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorreko 13.2 artikuluak aipatzen duen debeku horietako bat bera ere ez duten pertsona fisikoek edo juridikoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek.

Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Enpresa-jarduerak Eibarren izan beharko du egoitza sozial eta fiskala eta lantokia ere bertan egongo da.
  • Jarduerak indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bete beharko du Udalaren jarduera-lizentziei eta jarduerari eragiten dioten balizko beste batzuei dagokienean.
  • Enpresaren instalazioak lekuz aldatzea edo handitzea Eibarko udalerriaren barruan, edo Eibarrera etortzea 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea, 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90ekoa izango da, 5.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin.

Enpresa industrialen kasuan (Zerga Jarduera Ekonomikoen lehenengo sailean, 2., 3., eta 4. ataletan egokitutakoak) 10.000 eurokoa izango da gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa.

Eskaera egiteko epea: 2020ko abuztuaren 12tik azaroaren 2ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Eskaera egiten duenaren nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:
    • Pertsona juridikoek: entitatearen eraketa jasotzen duen eskritura edo dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan inskribatuta.
    • Sozietate zibilek: sozietate zibilaren eraketa-kontratua, IFZ eta sozietate zibila osatu duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.
    • Ondasun erkidegoek: ondasun-erkidegoa eratzeko kontratua eta hura osatzen duten pertsona guztien IFZ edo agiri baliokidea.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena agiri bidez. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...).
  • Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agira; eskatzaileak izan behar du kontuaren titularra. Agiri hauetako edozeinek balio du horretarako: bankuko kontu-laburpena, libreta, bankuak egindako egiaztagiria, edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala Beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Ekonomia-Jardueren Gaineko Zergaren egiaztagiria (altaren dokumentua, ordaindutako azken ordainagiriaren fotokopia, etb.).
  • Enpresa eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan partaide guztiena.
  • Hala badagokio, diruz lagungarri diren egindako gastuen fakturak eta frogagiriak.
  • Enpresaren deskribapena, jarduera, proiektuaren justifikazioa, lekualdaketaren edo handitzearen/modernizazioaren xede den lokala eta egindako inbertsioak jasotzen dituen memoria.
  • Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegokio, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean i

 

Udalak ofizioz egiaztatuko du elkarte onuraduna Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, bi hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/517785

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntzaren ordainketa era honetan egingo da:

  • Dirulaguntzaren ebazpena ematen den egunean: gehienez ere emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 75era arteko ordainketa, zenbateko horretara iritsi arteko gastuak eta gastu horiei dagozkien ordainketak justifikatzen badira.
  • Justifikazioaren ondoren gainerako % 25 ordainduko da edo % 100 gastuak aurretik justifikatu ez badira.

 

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

Dirulaguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili den justifikatzeko onuradunak duen epea 2021ko azaroaren 19an amaituko da.

Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da udal webgunearen dokumentazioa aurkeztea tramitearen bidez.

Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:

  • Eibarren enpresak lekualdatzen edo handitzen/modernizatzen laguntzeko dirulaguntzaren justifikazio inprimakia behar bezala beteta.
  • Dirulaguntzaren xede diren gastuetan izandako diru-sarreren eta gastuen zerrenda sailkatua, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioarekin, zenbatekoa eta jaulkipen-data jarrita GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA ereduaren arabera.
  • Diruz lagundu diren gastuen frogagiriak eta gastu horiek ordaindu izanari buruzko frogagiriak: fakturak edo horien ordezkoak, ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta egindako gastua egiaztatuko duten merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak, betiere modu korrelatiboan ordenatuta eta aurreko atalean aipatutako GASTUEN ETA SARREREN zerrenda zenbakitu horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastuen zerrenda horretan BEZagatik ordaindutako zenbatekoa sartuz gero, dirulaguntzaren onuradunaren legezko ordezkariak sinatutako aitorpena, ordaindu den BEZa ez dela kengarria esaten, entitate onuraduna ez dagoelako behartuta zerga horren aitorpena egitera.
  • Enpresa eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan partaide guztiena.
  • Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegokio, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.

 

Udalak ofizioz egiaztatuko du elkarte onuraduna Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela. 

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2020: Eibarren enpresak lekualdatzen edo handitzen/modernizatzen laguntzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 353 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 64 KB)
Eibarren enpresak lekualdatzen edo handitzen/modernizatzen laguntzeko dirulaguntzen justifikazio-inprimakia  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 151 KB)
GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA (word formatuan)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 22 KB)
GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA (formatu irekian)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 23 KB)
Nabigazioa