Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko langabetuek edo enplegu-hobekuntza egoeran dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzak (2020)

Deskribapena: Langabezian edo enplegu-hobekuntza egoeran dauden Eibarko pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzak eskatzea.

Hona hemen baldintzak:

  • Prestakuntza-ekintza horiek 2019ko irailaren 1etik aurrera hasitakoak eta 2020an amaitutakoak behar dute izan.
  • Edo, bestela, 2020an hasi eta 2021ean amaituko direnak.

 

Prestakuntza honek enplegagarritasun-aukerak hobetzea eta lan-merkatuan sartzeko aukera gehiago edukitzea du helburu. Ez dute dirulaguntzarik jasoko 2019ko deialdian sartutako prestakuntza-jarduerek, baldin eta beste ikastaro batzuk edo maila handiagoko ikastaro batzuk ez badira.

Horren harira, diruz lagundu daiteke lanbide-heziketako gradu ertain edo goi-gradu bat egitea, eta enplegagarritasuna handitzen duen beste edozein ikastaro egitea, baita hizkuntza-ikastaroak ere.

Ez daude barruan sartuta A motako gidabaimena eskuratzeko ikastaroak (motozikletak).

Dirulaguntza prestakuntza-jarduera batengatik bakarrik eskatuko ahal izango da, beraz, ezingo da dirulaguntza eskaera bat baino gehiago egin pertsonako.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsona fisikoak ondoko baldintza hauek beteko dituzte, baldin eta DLOren 13 artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude:

  • Eibarren gutxienez 2017ko urtarrilaren 1etik erroldatuta egotea.
  • 2020ko urtarrilaren 1ean 23 urte edo gehiago izatea.
  • Langabezian edo enplegu-hobekuntza egoeran egotea. Laguntza hauei begira, enplegu-hobekuntzako egoeratzat honako hauek hartzen dira: iraupen jakineko kontratuak (urte 1etik beherakoak), denbora partzialeko kontratuak eta hileko soldata garbia —aparteko pagen hainbanaketa barne— 1.200 €tik beherakoa izatea.
  • Prestakuntza-jarduera erabat gainditzea, hau da, prestakuntza-jarduera eta hura osatzen duten ikasgai guztiak gaindituta izatea. Hizkuntza-ikastaroak izanez gero, formazio-jarduera erabat gainditutzat joko da titulazio ofizial bat lortu bada. Gidabaimena eskuratzeko ikastaroak izanez gero, baimena lortzea izango da baldintza.
  • Prestakuntza-ekintza amaitzerakoan, ikastaroaren ikastorduetako asistentzia gutxienez % 85ekoa izatea.

 

Eskaera egiteko epea: 2020ko abuztuaren 12tik urriaren 30era (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Eman daitekeen gehieneko dirulaguntza 500 eurokoa izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzaren eskaera-orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agiria; eskatzaileak izan behar du kontuaren titularra. Agiri hauetako edozeinek balio du horretarako: Laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Prestakuntza-ekintzan matrikulatu izanaren orria.
  • Langabezian egonez gero, izena emandako aldien ziurtagiria/txostena (LANBIDEk emana).
  • Enplegu-hobekuntzarako izena emanda egonez gero, lan-kontratua eta azken hiru nominak.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/517777 

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

Ez da ordainketarik aurreratuko dirulaguntza hauetan. Onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta ordaindu ahal izateko, nahitaezko baldintza izango da justifikazioa deialdian aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduko 84. artikuluak ezartzen duen eran egiaztatzea.

2021eko uztailaren 9a izango da onuradunak dirulaguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili den justifikatzeko epearen azken eguna.

Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa honako leku hauetan aurkeztu ahal izango dira:

  • Presentzialki, PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, (Udaletxea, beheko solairua, Untzaga plaza 1).
  • Elektronikoki, udal webguneko dokumentazioa aurkeztea tramitetik. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) edukitzea beharrezkoa da.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

 

Dirulaguntza hauek JUSTIFIKATZEKO KONTUAren bidez justifikatu beharko dira. Horretarako, dokumentu edo agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzaren justifikazio orria behar bezala beteta.
  • Prestakuntza-ekintza erabat gainditu izanaren egiaztagiria.
  • Ikastaroko ikastordu guztien % 85eko gutxieneko aprobetxamendua eta asistentziari buruzko ziurtagiria, prestakuntza-ekintza eman duen zentroak emandakoa.
  • Matrikula-ordainketaren frogagiria.
  • Joan-etorrien gastuak ordaintzea eskatuz gero, prestakuntza-ekintza eman duen Zentroak emandako benetako asistentzia-egunei buruzko ziurtagiria eta egindako bidaien ordainketa-frogagiriak (txartelak, MUGI txartelaren mugimenduak, etab.).
  • Joan-etorriak norberaren ibilgailuan eginez gero, dirulaguntzaren eskatzailea ibilgailuaren titularra edo ibilgailua erabiltzeko baimena duen pertsona dela egiaztatzen duen dokumentua eta ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiria.
  • Material didaktikoen kostua ordaintzeko eskatuz gero, material horiek derrigorrean erabili beharrekoak direla dioen egiaztagiria —prestakuntza-ekintza eman duen zentroak emandakoa— eta materialak ordaindu izanari buruzko frogagiria.

 

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2020: Langabezian edo enplegu-hobekuntza egoeran dauden Eibarko pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 295 KB)
Langabezian edo enplegu-hobekuntza egoeran dauden Eibarko pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzaren eskaera-orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 143 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 63 KB)
Langabezian edo enplegu-hobekuntza egoeran dauden Eibarko pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzaren justifikazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 137 KB)
Nabigazioa