Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko enpresetan enplegua mantentzeko dirulaguntza, COVID-19 (2021)

Deskribapena: Eibarko enpresetan enplegua mantentzeko dirulaguntza (COVID-19) eskatzea.

Hartzailea:   Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte 2021eko azaroaren 1ean, 2021eko urtarrilaren 1eko plantillaren batez bestekoa mantentzen edo handitzen duten pertsona juridikoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek.

Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako debekurik ez izatea.
  • Eskatzaileak Eibarko JEZn alta emanda egon behar du Eibarren 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • 2021eko azaroaren 1ean enpresak 2 langile edo gehiago izatea.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: 2021eko azaroaren 1eko "Alta emanda dauden langileen batez besteko plantillari buruzko txostena", erreferentziatzat hartuta, zenbateko hauek emango dira:

  • 2 eta 10 langile bitarteko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, 3.500 eurokoa izango da dirulaguntza.
  • 11 eta 20 langile bitarteko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, 5.000 eurokoa izango da dirulaguntza.
  • 21 eta 50 langile bitarteko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, 6.500 eurokoa izango da dirulaguntza.
  • 50 langile baino gehiagoko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, 7.500 eurokoa izango da dirulaguntza.

 

Eskaera egiteko epea: Laguntza jasotzeko eskabideak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 1ean hasiko da eta 2022ko urtarrilaren 14an amaituko da (hau barne).

Enpresa bakoitzeko eskaera bat bakarrik aurkeztu ahalko da.

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Eskaera egiten duenaren nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:
    • Pertsona juridikoek: eskritura eta erakundearen edo entitatearen eraketa jasotzen duen dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar bezala inskribatuak.
    • Sozietate zibilek: sozietate zibilaren eraketa-kontratua, IFZ eta sozietate zibila osatu duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.
    • Ondasun erkidegoek: ondasun-erkidegoa eratzeko kontratua eta hura osatzen duten pertsona guztien IFZ edo agiri baliokidea.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena agiri bidez. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...).
  • Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duenaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: Laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titularra-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • "Alta emanda dauden langileen batez besteko plantillaren txostena", 2021eko urtarrilaren 1ekoa, Gizarte Segurantzak emana.
  • "Alta emanda dauden langileen batez besteko lantaldearen txostena", 2021eko azaroaren 1ekoa, Gizarte Segurantzak emana.
  • Enpresa eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.

Udalak honako egiaztapen hauek egingo ditu ofizioz:

  • Entitate eskatzaileak egunean dituela Gizarte Segurantzarekiko eta Eibarko Udalarekiko betebeharrak.
  • 2020ko urtarrilaren 1ean, entitate eskatzailea JEZn alta emanda dagoela Eibarren.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, 2 hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/595361

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa: Dokumentazioa, deialdian aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea ezinbesteko baldintza izango da onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta dirulaguntza ordaindu ahal izateko.

Dirulaguntza ordainketa bakarren gauzatuko da, dirulaguntza emateko ebazpena onartu ondoren.

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2021: Eibarko enpresetan enplegua mantentzeko dirulaguntza, COVID-19  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 277 KB)
Titularra eta kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 64 KB)
Nabigazioa