Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar Merkataritza Gune Irekiaren aldeko zuzeneko dirulaguntza, merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektoreko tokiko kontsumoa sustatzeko kanpaina abian jartzeko: COVID 19 (2020)

Deskribapena: COVID 19ak sortutako egoeraren ondorioz, merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektoreko tokiko kontsumoa sustatzeko kanpaina abian jartzeko Eibar Merkataritza Gune Irekiaren aldeko zuzeneko dirulaguntza eskatzea. 

Hartzailea: Eibar Merkataritza Gune Irekia.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: 250.000 €.

Eskaera egiteko epea: ebazpena jakinarazten denetik hamabost laneguneko epean, erakunde onuradunak dirulaguntza ematearekin eta oinarri arautzaileekin ados dagoela adierazi beharko du.

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Entitatearen estatutuak, Elkarteen Erregistroan inskribatu izanaren frogagiriarekin batera.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena agiri bidez. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...).
  • Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agiria; eskatzaileak izan behar du kontuaren titularra. Agiri hauetako edozeinek balio du horretarako: bankuko kontu-laburpena, libreta, bankuak egindako egiaztagiria, edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Enpresa eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan partaide guztiena.
  • Dirulaguntzaren xede den jarduerarako beste dirulaguntza batzuk eskatu edo lortu badira, eskatu edo emandako dirulaguntza horiei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/509572 

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntzaren zenbatekoaren % 100eko ordainketa bakarra, dirulaguntza emateko ebazpenaren onuradunak onartzen duen unean.

Jarduera egiteko edo funtsak aplikatzeko epea honako egun honetan amaituko da:  2020ko uztailaren 31.

Entitate onuradunak dirulaguntzaren xedea bete duela eta jasotako funtsak aplikatu direla justifikatzeko epearen azken eguna hau izango da: 2020ko abenduaren 31.

Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko dokumentazioa aurkeztea tramitearen bidez.

Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:

  • Merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektorearen tokiko kontsumoa sustatzeko kanpaina bat abian jartzeko, Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren aldeko zuzeneko dirulaguntzaren justifikazioa, behar bezala beteta.
  • Jardueren Justifikazio-Memoria bat, dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete egin direla adieraziko duena, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak zehaztuz.
  • Jardueraren diru-sarreren eta gastuen zerrenda, hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa eta jaulkipen-data identifikatuta, GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDA ereduaren arabera.
  • Justifikazio-agiriak, fakturak edo horien ordezkoak, ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta egindako gastua egiaztatuko duten merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak, betiere modu korrelatiboan ordenatuta, eta aurreko atalean aipatutako GASTUEN ETA DIRU-SARREREN zerrendan emandako ordena-zenbakiaren arabera. Herritarrek bonuak erabili dituzten establezimenduek jaulkitako bonuen gastuari dagozkion fakturak. Fakturek erantsita eramango dituzte trukatutako bonuak.
  • Eskumena duen Ogasunak emandako egiaztagiria, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena.
  • Entitate onuradunak jasandako BEZaren kuotetatik inolako ehunekorik kentzen ez badu, legezko ordezkariak zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du, zeinaren bidez jakinaraziko baita ez duela jasan ditzakeen BEZaren kuotengatik kenkaririk egiteko eskubiderik. Halaber, ogasun publikoaren organo eskudunaren egiaztapena aurkeztuko du, non egiaztatuko den ez duela BEZik likidatzen, edo, bestela, errolda-egoeraren eta obligazioen ziurtagiria.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak-deialdia 2020  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 1355 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 65 KB)
Merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektorearen tokiko kontsumoa sustatzeko kanpaina bat abian jartzeko, Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren aldeko zuzeneko dirulaguntzaren justifikazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 143 KB)
Jardueren Justifikazio-Memoria (word formatua)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 27 KB)
Jardueren Justifikazio-Memoria (formatu irekia)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 22 KB)
GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDA (Excel formatua)  
Ikusi | Deskargatu ( XLSX, 13 KB)
GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDA (formatu irekia)  
Ikusi | Deskargatu ( ODS, 5 KB)
Nabigazioa