Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

50 langile edo gutxiago izanik Eibarren finkatuta dauden enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko dirulaguntzak- Erronka teknologikoak (2023)

Deskribapena: 50 langile edo gutxiago izanik Eibarren finkatuta dauden enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluak aipatzen duen debeku bat bera ere ez duten pertsona fisiko eta juridikoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek, ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

  • Lantokiren bat izatea Eibarren. Nazioartekotzerako jardueretara bideratutako dirulaguntzen kasuan, pertsona onuradunaren egoitza fiskala Eibarren egon beharko da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 48.2 artikuluaren definizioarekin bat etorriz.
  • Azken 6 hilean plantillan 50 langile edo gutxiago eduki izana.
  • Jarduerak indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bete beharko du Udalaren jarduera-komunikazioei/-lizentziei eta jarduerari eragiten dioten balizko beste batzuei dagokienean.
  • Zergak deialdian adierazitako jarduera ekonomikoen gaineko zergaren barruko talde batean egoteagatik ordaintzea.
  • Dirulaguntza eskatzeko azterlana edo ekintza deialdian deskribatutako ZJEtako baten barruan egotea.

 

Eskaera egiteko epea: 2023ko ekainaren 26tik azaroaren 10era (biak barne).

Dirulaguntzaren zenbatekoa:

  • Azken 6 hilabeteetan 12 langile baino gutxiagoko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, gehienez 5.500 eurokoa izango dirulaguntza.
  • Azken 6 hilabeteetan 12 eta 25 langile bitarteko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, gehienez 5.200 eurokoa izango dirulaguntza.
  • Azken 6 hilabeteetan 25 langile baino gehiagoko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, gehienez 4.750 eurokoa izango dirulaguntza.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren 3. atalean sartutako enpresen kasuan, 1.000 euroan handituko da dirulaguntza.
  • Hainbat enpresen arteko proiektu komunen kasuan, % 25 handituko da enpresa bakoitzaren dirulaguntza.

 

Dirulaguntza, printzipioz, aurreko puntuetan jasotako arauen aplikazioaren bidez kalkulatuta dago, eta haren azken zenbatekoak ezingo ditu gainditu, inola ere, deialdi honen laugarren klausulan jasotako gehieneko portzentaje finantzagarriak.

 

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:
    • Norbanakoek: NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
    • Pertsona juridikoek: eskritura eta erakundearen edo entitatearen eraketa jasotzen duen dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar bezala inskribatuak.
    • Sozietate zibilek: sozietate zibilaren eraketa-kontratua, IFZ eta sozietate zibila osatu duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.
    • Ondasun erkidegoek: ondasun-erkidegoa eratzeko kontratua eta IFZ. Ondasun erkidegoak IFZrik ez badu, hura osatzen duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua..
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duenaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: Laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde historiko batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Dirulaguntzaren xede den jarduerarako beste dirulaguntzaren bat eskatu edo eskuratu baldin bada, beste dirulaguntza horiei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
  • Ekonomia-Jardueren Gaineko Zergaren egiaztagiria (altaren dokumentua, ordaindutako azken ordainagiria, etb.).
  • Eskaera egin aurreko azken sei hilabeteei dagokien “Alta hartutako langileen batez besteko plantillaren txostena”, Gizarte Segurantzak egina.
  • Azalpen-memoria bat erakutsiko duena proiektuaren diseinu globala (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronogramak, emaitzaren adierazleak) eta argi adieraziko duena garatu beharreko proiektuaren egoera, honako atal hauek izanik:
    • Proiektuaren izenburua.
    • Proiektuaren azalpen laburra.
    • Eskatzailearen eta harremanetarako pertsonaren identifikazio-datuak.
    • Proiektuaren aurrekariak eta justifikazioa.
    • Proiektuaren helburuak.
    • Proiektuaren fase nagusien azalpen laburra eta proiektuaren garapena.
    • Lanaren kronograma.
    • Lantaldearen azalpena (barru+kanpokoa): profilen egokitzapena proiektuaren beharren arabera.
    • Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna.
    • Espero diren emaitzak.
    • Jarraipena, kontrol-adierazleak: entregatu beharrekoak, bilerak, etab.
    • Proiektuaren aurrekontua.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, hiru hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/703930

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Ez da ordainketarik aurreratuko deialdi honen dirulaguntzetan. Onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta ordaindu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izango da zuribidea edo justifikazioa deialdi honetan aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea eta zuribidea Dirulaguntzen Lege Orokorraren Erregelamenduko 84. artikuluak ezartzen duen eran egiaztatzea.

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

  • Lehiakortasunaren hobekuntzarako azterlanak eta ekintzak egiteko epea egun honetan amaituko da: 2023ko abenduaren 31a.
  • Dirulaguntza emateko helburua bete duela zuritzeko onuradunak duen epea egun honetan amaituko da: 2024ko otsailaren 29a.

 

Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez.

Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:

  • Emaitzen azken txostena: enpresak egindako benetako lanari buruzko memoria teknikoa. Dokumentu horrek hornitzaileei kontratatutako zerbitzuak egin direla eta ezarri direla erakusteko adinako ebidentziak jaso beharko ditu (gastu eta inbertsioen zerrenda, hobekuntza enpresaren posizionamenduan, salmentetan eta plantillan eragina izan duten ekintzen kronograma, etab.). Txosten horrek etorkizunean proiektuak izan dezakeen garapena jaso beharko du: garapen berrietarako aukera, espero diren inbertsioen zerrenda, aurreikusitako emaitzak, etab.
  • Gastu eta diru-sarreren zerrenda.
  • Egindako gastua egiaztatuko duten justifikaziozko dokumentuak (fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten agiriak), betiere modu korrelatiboan ordenatuta GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
  • Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.
  • Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde historiko batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.

 

Oharrak:

  • Enpresa bat baino gehiagoren baterako proiekturik egonez gero, enpresa bakoitzak eskaera bat egin beharko du eta bertan adierazi zein beste enpresa edo enpresekin aurkezten duen baterako proiektua.
  • Enpresa bakoitzeko eskaera bat bakarrik aurkeztu ahalko da.

 

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2023: 50 langile edo gutxiago izanik Eibarren finkatuta dauden enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko dirulaguntzak (ERRONKA TEKNOLOGIKOAK)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 503 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 64 KB)
Gastu eta diru-sarreren zerrenda (word formatuan)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 19 KB)
Gastu eta diru-sarreren zerrenda (formatu irekian)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 23 KB)
Nabigazioa