Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

50 langile edo gutxiago izanik Eibarren finkatuta dauden enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko dirulaguntzak- Erronka teknologikoak (2020)

Deskribapena: 50 langile edo gutxiago izanik Eibarren finkatuta dauden enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluak aipatzen duen debeku bat bera ere ez duten pertsona fisiko eta juridikoek eta ondasun-erkidegoek, ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

  • Lantokiren bat izatea Eibarren. Nazioartekotzerako jardueretara bideratutako dirulaguntzen kasuan, pertsona onuradunaren egoitza fiskala Eibarren egon beharko da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 48.2 artikuluaren definizioarekin bat etorriz.
  • Azken 6 hilean plantillan 50 langile edo gutxiago eduki izana.
  • Zergak deialdian adierazitako jarduera ekonomikoen gaineko zergaren barruko talde batean egoteagatik ordaintzea.

 

Eskaera egiteko epea: 2020ko azaroaren 2tik 13ra (biak barne).

Dirulaguntzaren zenbatekoa:

  • Azken 6 hilabeteetan 12 langile baino gutxiagoko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, gehienez 5.500 eurokoa izango dirulaguntza.
  • Azken 6 hilabeteetan 12 eta 25 langile bitarteko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, gehienez 5.200 eurokoa izango dirulaguntza.
  • Azken 6 hilabeteetan 25 langile baino gehiagoko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, gehienez 4.750 eurokoa izango dirulaguntza.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren 3. atalean sartutako enpresen kasuan, 1.000 euroan handituko da dirulaguntza.
  • Hainbat enpresen arteko proiektu komunen kasuan, % 25 handituko da enpresa bakoitzaren dirulaguntza.
  • Dirulaguntza, printzipioz, aurreko puntuetan jasotako arauen aplikazioaren bidez kalkulatuta dago, eta haren azken zenbatekoak ezingo ditu gainditu, inola ere, deialdiaren laugarren klausulan jasotako gehieneko portzentaje finantzagarriak.

 

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. Tramitea elektronikoki egiteko aukera, azaroaren 2an aktibatuko da.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:
    • Norbanakoek: NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
    • Pertsona juridikoek: eskritura eta erakundearen edo entitatearen eraketa jasotzen duen dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar bezala inskribatuak.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duenaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: Laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Enpresa eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan partaide guztiena.
  • Ekonomia-Jardueren Gaineko Zergaren egiaztagiria (altaren dokumentua, ordaindutako azken ordainagiria, etb.).
  • Eskaera egin aurreko azken sei hilabeteei dagokien “Alta hartutako langileen batez besteko plantillaren txostena”, Gizarte Segurantzak egina.
  • Azalpen-memoria bat erakutsiko duena proiektuaren diseinu globala (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronogramak, emaitzaren adierazleak) eta argi adieraziko duena garatu beharreko proiektuaren egoera, honako atal hauek izanik:
    • Proiektuaren izenburua.
    • Proiektuaren azalpen laburra.
    • Eskatzailearen eta harremanetarako pertsonaren identifikazio-datuak.
    • Proiektuaren aurrekariak eta justifikazioa.
    • Proiektuaren helburuak.
    • Proiektuaren fase nagusien azalpen laburra eta proiektuaren garapena.
    • Lanaren kronograma.
    • Lantaldearen azalpena (barru+kanpokoa): profilen egokitzapena proiektuaren beharren arabera.
    • Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna.
    • Espero diren emaitzak.
    • Jarraipena, kontrol-adierazleak: entregatu beharrekoak, bilerak, etab.
    • Proiektuaren aurrekontua.
  • Dirulaguntzaren xede den jarduerarako beste dirulaguntzaren bat eskatu edo eskuratu baldin bada, beste dirulaguntza horiei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

 

Udalak ofizioz egiaztatuko du elkarte onuraduna Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, hiru hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/529392

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Ez da ordainketarik aurreratuko deialdi honen diru-laguntzetan. Onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta ordaindu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izango da zuribidea edo justifikazioa deialdi honetan aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea eta zuribidea Diru-laguntzen Lege Orokorraren Erregelamenduko 84. artikuluak ezartzen duen eran egiaztatzea.

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

  • Lehiakortasunaren hobekuntzarako azterlanak eta ekintzak egiteko epea egun honetan amaituko da: 2020ko abenduaren 31a.
  • Dirulaguntza emateko helburua bete duela zuritzeko onuradunak duen epea egun honetan amaituko da: 2021eko otsailaren 28a.

 

Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko dokumentazioa aurkeztea tramitearen bidez.

Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:

  • 50 langile edo gutxiago izanik Eibarren finkatuta dauden enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko dirulaguntzaren justifikazioa behar bezala beteta.
  • Emaitzen azken txostena: enpresak egindako benetako lanari buruzko memoria teknikoa. Dokumentu horrek hornitzaileei kontratatutako zerbitzuak egin direla eta ezarri direla erakusteko adinako ebidentziak jaso beharko ditu (gastu eta inbertsioen zerrenda, hobekuntza enpresaren posizionamenduan, salmentetan eta plantillan eragina izan duten ekintzen kronograma, etab.). Txosten horrek etorkizunean proiektuak izan dezakeen garapena jaso beharko du: garapen berrietarako aukera, espero diren inbertsioen zerrenda, aurreikusitako emaitzak, etab.
  • Gastu eta diru-sarreren zerrenda.
  • Egindako gastua egiaztatuko duten justifikaziozko dokumentuak (fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten agiriak), betiere modu korrelatiboan ordenatuta GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
  • Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.
  • Enpresa eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan partaide guztiena.

Udalak ofizioz egiaztatuko du elkarte onuraduna Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela.

 

Oharrak:

  • Enpresa bat baino gehiagoren baterako proiekturik egonez gero, enpresa bakoitzak eskaera bat egin beharko du eta bertan adierazi zein beste enpresa edo enpresekin aurkezten duen baterako proiektua.
  • Enpresa bakoitzeko eskaera bat bakarrik aurkeztu ahalko da.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2020: 50 langile edo gutxiago izanik Eibarren finkatuta dauden enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 447 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 64 KB)
50 langile edo gutxiago izanik Eibarren finkatuta dauden enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko dirulaguntzaren justifikazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 147 KB)
Gastu eta diru-sarreren zerrenda (word formatuan)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 19 KB)
Gastu eta diru-sarreren zerrenda (formatu irekian)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 22 KB)
Nabigazioa