Eibarko Udala

Leku interesgarriak

Arrateko Ama Birjinaren Santutegia leku enblematikoa da eibartar guztientzat eta, oro har, eskualdeko herritarrentzat. Santutegi honi buruzko testigantzak XIII. mendekoak dira.  Herriaren arkitektura-ondarean sartzen dira, halaber, San Andres eliza bikaina edo Untzueta dorretxea, "Markeskua" jauregia, Aldatze jauregia edo udaletxea bera.

Azpimarratzekoa da, baita ere, kulturaren eta kirolaren inguruan izaten diren jarduerak.  “Portalea” Kultur Etxe interesgarrian egindako kalitatezko erakusketak, Eibarko Hezkuntza Esparruak antzerkiaren inguruan egiten duen lana, eta "Unbe" Kirolguneak eskaintzen duen aukera, herrian egiten den jardueraren adibide batzuk baino ez dira.

Eibarrek jarraitzen du intereseko eraikinak izaten, gerraren ondorioak sufritu arren.  San Andres eliza Araozen erretaularekin, Arrateko basilika eta Zuloagaren koadroak, Azitaingo eliza eta Kristo bizargabea… Aipatzekoak dira, halaber, Untzueta, Aldatze edo Markeskua-Isasi jauregiak, lehenengo biak hezkuntza-zentroak eta Markeskua Udako Euskal Unibertsitatearen egungo egoitza. Eibarko artistek aparteko aipamena merezi dute:  Placido Zuloaga, Ignacio Zuloaga, Jacinto Olabe, Lucas Alberdi, Carlos Elgezua... Gaur egungo belaunaldikoen artean aipatzekoak dira  Fernando Beorlegi, Iñaki Larrañaga, Asier Laspiur, Baroja Collet, Zugasti eta Chopitea.