Herriko jaiak
Urteko jai eta ohituren kronologia luzean, hauexek aipatu behar dira:
- Urtebarri eguna: Urtearen lehen egunean Urkora igotzeko ohitura sustraitua dago herrian.
- San Blas eguna: otsailaren 3an. Opilak egiteko ohiturak indar handia du oraindik.
- Santa Ageda: Santa Agedaren irudia Aginagako San Roman ermittan dago. Otsailaren 4an, Eibarko koadrilak kalez kale ibiltzen dira kantari.
- Aratosteak: Eguen zuri (umeak koko janzteko eguna) da egunik arrakastatsuena. Martitzenean, helduen eguna izaten da.
- San Juan: Eibarko jaietan San Juan sua eta suzko erroberak dira jaiaren muina. Lizarrako dultzaineroei herriak ematen dien ongi etorria da jaien gauzarik hunkigarriena.
- Arrateko jaiak: Irailaren 8an, eibartar guztiak joaten dira Arratera. Ohiturak dioenez, eibartarrok ez gatoz Paristik, Arrateko elizan eskegitako itasontzii txikietatik baizik.
- San Migel: Irailaren 29an, Aginagako San Migel jaiak izaten dira, denboraren joanak indarrik kendu ez dion jaia.
- San Andres eguna: Arazoaren 30ean. Azken urteotan, urteroko azokari esker, indar handia hartu du jai egun horrek.
- Gaztainerre: Arimen egunetik aurrera, bigarren astelehena da gaztainerre eguna. Barraskiloak eta gaztaina erreak jateko ohiturak bizirik dirau.