Eibarko Udala
Zuhaitz Eguna

'Zuhaitz Eguna' martxoaren 15ean ospatuko da

2026/03/02
Kartela.

Izena emateko epea martxoaren 12ra arte luzatu da.

Eibarko Udalak Zuhaitz Egunaren data aldaketa iragarri du. Azkenean, martxoaren 15ean egingo da, hasieran aurreikusita zegoen bezala, eta ez martxoaren 8an.

Era berean, Udalak ekimenean parte hartzeko epea luzatu du. Izena emateko azken eguna, martxoaren 12a, osteguna, izango da.

Plazak mugatuak dira, eta jarduera honetan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik Lurgaia Fundazioan izena ematea, info@lurgaia.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, datu hauekin: parte-hartzaileen izen-abizenak, adinak, telefonoa eta aukeratutako elkargunea. Onarpenaren berrespena jaso behar da. Izen emateak martxoaren 12ra arte egin ahal izango dira (12a barne). Parte hartzaileei gomendatzen zaie ura, mendiko botak edo uretarako botak eta arropa erosoa eramatea.

Udalak zuhaitzak landatzeari eta zaintzeari buruzko jardunaldi honetan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Jarduera horrek ingurumenaren gaineko kontzientziazioa eta udalerriko ingurune naturalarekiko konpromisoa sustatzen ditu.