Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak Eibarko bost gunetan asfaltatu berriak egitea adjudikatu du

Egogain kaleko artxiboko irudia.

Egogain kaleko artxiboko irudia.

2023/03/20

135.712 euro inbertituko dira 5.500 metro kuadrotan Asola Igartzan, Karlos Elgezuan, Egogainen, Urkizuko pasealekuan eta Izutik Usartzara doan bidean. Lanak Yarritu SA enpresari adjudikatu zaizkio, zortzi asteko egikaritze-epe batekin.

Eibarko Udalak asfaltatze-plan berri bat adjudikatu du eta laster hasiko dira zolatze-lanak. Oraingo honetan, Asola Igartza, Karlos Elgezua, Egogain eta Urkizu pasealekuan egingo dira lanak, eta baita Izua eta Usartza lotzen dituen bidean ere. Guztira, ia 5.500 metro kuadroan berriztuko da zoladura.

Yarritu SA enpresari adjudikatu zaizkio lanak. Aurrekontua 135.712,11 eurokoa da (BEZa barne) eta egikaritze epea 8 astekoa.

Amaña auzoko Asola Igartza kaleari dagokionez, zoladura berrituko da 75 metro inguruko eta 8 metroko zabalerako (guztira, 504 metro koadro) eta noranzko bikoitzeko eremu batean, kale horrek Tiburtzio Anituarekin bat egiten duen tokian, non zoladura asfaltikoa nahiko higatuta dagoen.

Amaña auzoan, asfaltatze-lanak egingo dira baita ere Karlos Elgezua kaleko 8. zenbakiaren eta Ziriako Agirre kalearekiko lotunearen arteko zatian. Bi noranzko dituen eta galtzadaren albo batean lerroko aparkalekuak dauden zati bat da, non asfaltua gaizki dagoen.  Asfaltatze berriak 752 metro kuadroko azalera bat hartuko du: luzera 110 metrokoa eta zabalera 9 metrokoa, batez beste.

Hirugarren jarduketa Egogain inguruan izango da. Errail bakarreko kalea da eta autobus-aparkalekua haren ondoan dago.  Espaloiak berrurbanizatu eta autobus-geltokia aldatu behar denez, planteatzen da egingo den bidea asfaltatzea, zeinak 1.084 metro kuadroko azalera eta 120 metro linealeko luzera izango dituen. Azpimarratu behar da jarduketa hau bertan egiten ari diren urbanizazio-lanek baldintzatzen dutela, eta, horregatik, baliteke lanok amaitu arte jarduketa atzeratu behar izatea.

Urkizuko pasealekuan 90 metroko zati bat berrituko da, oinezkoen bi pasabide goratuen artean dagoena; guztira 568 metro kuadroko azalera batean esku hartuko da.

Eta, azkenik, Izua auzotik Usartzaraino doan bidea ere asfaltatuko da; 550 metroko luzera inguru, eta azalera, guztira, 2.575 metro kuadrokoa. Bide honetan zulo pila bat daude gaur egun.

Aipatu behar da, baita ere, ahal dela, lanak beti egingo direla bidearen zati bat trafikoari zabalik lagata, eta igarobide alternatiboak jarriz. Hala ere, bidearen zabalera dela eta, beharrezkoa izango da trafikoa etetea, eta lan horietako batzuk gaueko ordutegian egitea, trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko. Nolanahi ere, informazio hori obra hasi aurretik jakinaraziko zaie bizilagunei.

Lan hauen adjudikazioa dela-eta, Jon Iraola alkateak zera esan du: “Eibarko kaleetatik ibilgailuak -batzuetan tamaina handikoak- igarotzeak asfaltoaren etengabeko narriadura eragiten du. Horregatik, urtero asfaltatze-plan bat jartzen dugu martxan,  premia gehien duten lekuetan jarduteko aukera ematen duena”.  

“Hala, -gehitu du alkateak- ibilgailuak Eibarko kaleetatik seguruago eta erosoago ibiltzea lortzen dugu”.