Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak dirulaguntzak emango dizkie beste behin formazio-jarduerak egiten dituzten langabeei eta enplegua hobetu nahi duten pertsonei

Eibarko Udala

Eibarko Udala.

2021/04/16

Gehienez 500 euroko laguntza eman ahal izango da pertsona bakoitzeko, eta sartuta egongo dira prestakuntza-jardueraren gastuak, beharrezko materialak eta/edo ikastetxerako garraio-kostuak. Diruz lagunduko da Lanbide Heziketako gradu ertain edo goi-graduak egitea, eta enplegagarritasuna handitzen duten ekintzak, hala nola hizkuntzen ikastaro ofizialak edo gidatzeko karneta ateratzea.

Formazio-jarduerak egiten dituzten langabeek eta enplegua hobetu nahi duten pertsonek Udalaren dirulaguntzak jasoko dituzte beste behin. Udalak programa honen beste edizio bat jarri du abian, eta 18.000 euroko partida bat esleitu du horretarako. Dirulaguntzen onuradun izango dira Eibarren erroldatuta egon eta unibertsitate mailakoak ez diren prestakuntza-jarduerak egiten dituzten pertsonak, baldin eta jarduerak 2020ko irailaren 1etik aurrera hasi eta 2021an zehar amaitzen badira; edo 2021ean hasi eta 2022ko ekainaren 30a baino lehen amaitzen badira.

Prestakuntza honek enplegagarritasuna hobetzea du helburu eta lan-merkatuan sartzeko aukera gehiago ematea. Ez dute dirulaguntzarik jasoko 2020ko deialdian sartutako prestakuntza-jarduerak, salbu eta ikastaro desberdinak badira edo goragoko maila batekoak.

Diruz lagunduko da lanbide-heziketako gradu ertain edo goi-gradu bat egitea, eta enplegagarritasuna handitzen duen beste edozein kurtso egitea, baita hizkuntza-ikastaro ofizialak ere. Aldiz, ez dira sartzen A motako gidabaimena eskuratzeko kurtsoak (motozikletak).  Dirulaguntza formazio-jarduera batengantik bakarrik eskatu ahalko da, hau da, ezingo da pertsonako dirulaguntza eskaera bat baino gehiago egin. 

Laguntza hau eskuratzeko baldintzak dira Eibarren erroldatuta egotea, gutxienez, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera; 23 urte edo gehiago izatea, 2021eko urtarrilaren 1ean; eta langabezian egotea edo lana hobetu nahian, alegia, urtebetetik beherako iraupeneko kontratuak izatea, lanaldi partzialekoak eta 1.200 eurotik beherako hileko ordainsari garbia —aparteko ordainsarien hainbanaketa barne—  duten kontratuak.

Dirulaguntza jasotzeko beste baldintza bat da eskatzaileak formazio-jarduera erabat gainditzea, hau da, formazio-jarduera eta hura osatzen duten ikasgai guztiak gaindituta izan behar ditu. Hizkuntza-ikastaroen kasuan, formazio-jarduera erabat gainditutzat joko da titulazio ofizial bat lortu bada. Gidabaimena eskuratzeko ikastaroen kasuan, baimena lortzea izango da baldintza. Gainera, beharrezkoa izango da prestakuntza-jarduera amaitzerakoan, asistentzia gutxienez % 85ekoa izatea.

Eman daitekeen gehieneko dirulaguntza pertsonako 500 eurokoa izango da.  Dirurlaguntzaren barruan sartzen dira formakuntza-jardueraren kostua, Lanbideko prestakuntza-zentroen direktorioaren barruan dauden prestakuntza-zentroetako batean ikastarok egiteko beharrezkoak diren materialak, eta heziketa-zentrora joateko garraio-gastuak.

Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea gaur, apirilak 16, zabaldu da eta 2021eko urriaren 29an amaituko. Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira (Pegorako bulegoetan), elektronikoki www.eibar.eus udal webgunearen bidez, edo Administrazio Publikoen erregistroetan.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak hauexek dira: eskabidea bera, behar bezala beteta (Pegoran eta Udalaren webgunean dagoen ereduaren arabera); eskatzailearen NANa; eskatzailearen banku-kontuaren titulartasunaren justifikazio-agiria; prestakuntza-jardueraren matrikula-orria; langabezian egonez gero, Lanbidek emandako inskripzio-aldien ziurtagiria; eta enplegua hobetzeko egoeran egonez gero, lan-kontratua eta azken hiru nominak.

>>> Eibarko langabetuek edo enplegu-hobekuntza egoeran dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzak (2021)