Udala, Klub Deportiboarekin batera, azken urratsak egiten ari da Ipuruako rokodromoa irekitzeko
Ipurua Kiroldegiko rokodromoa datorren ostiralean, hilak 20, irekiko da erabiltzaileentzat, Klub Deportiboarekin eta herriko eskalatzaileekin elkarlanean, birgaitze integralaren prozesu bat aurrera eraman ondoren. Egindako hobekuntzek esperientzia ezin hobea eta segurua bermatzea dute helburu, eta baita erabiltzaileen beharrei eta gaur egungo joerei erantzuna ematea ere.
Birgaitze hau ospatzeko, Klub Deportiboko eskalatzaileek erakusketa-ekitaldi bat antolatuko dute. Bertara joten direnek izugarrizko erakustaldiak ikusteko aukera izango dute, herriko eskalatzaileen abileziek eta pasioak gidatuta. Laster jakinaraziko da ekitaldia noiz eta zein ordutan izango den.
Birgaitze-lan hau udalerriko kirol-eskaintza osatzera dator, eta espazio bat eskaintzen du bai eskalatzaile adituentzat, bai kirol honetan hasi nahi dutenentzat.
Padel-pista bat erabiltzeko zozketa egingo da, 2025erako
Udalerriko kirol-ekimenen barruan, datorren astelehenean, hilak 16, padel-pista bat erabiltzeko 2025erako zozketa egingo da. Ekimen honek ahalbidetzen du kirol hau gustuko dutenek kalitatezko instalazioak eskuragarriago izatea.
Pandemia garaira arte, udalerriko bi padel-pistak zozketatzen ziren urte natural baterako, erabiltzaileek hala eskatuta. Sistema horrek erraztu egiten zituen erreserbak, horrela jokatuta, ohiko jokalariek ez baitzuten astero-astero txandarik hartu behar.
Aurten, antzerako eskaerei erantzute aldera, berriz ere prozedura hau erabiltzea erabaki da. Pistetako bat txanda-zozketa bidez erabiliko da, eta bestea asteroko erreserbak egiteko baliatuko da. Horrela, jokalarien beharrak orekatu egingo dira eta denek jokatu ahal izango dute.