Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Artxiboaren datu estatistikoak

2013/03/22

Joan zen urtean, Eibarko Udal Artxiboak 522 pertsona hartu zituen bere bulegoetan, eta pertsona horiek 1.580 kontsulta egin zituzten. Urte horretan Artxiboak 215 espediente helarazi zituen udal sail guztietara eta artxiboan 93 instalazio-unitate (kaxa, karpeta, legajo...) sartu ziren Idazkaritzarik eta Kontratazio zerbitzutik.

UDAL ARTXIBOAREN DATU ESTATISTIKOAK. KUDEAKETA-ADIERAZLEAK. 2012. URTEA.

Joan zen urtean, 2012, Eibarko Udal Artxibora 522 erabiltzaile hurbildu ziren. Erabiltzaile horiek 1.580 kontsulta egin zituzten hainbat  udal dokumenturen inguruan; kontsulta horien gaiak, batik bat, gerra zibila eta gerra osteko errepresioa,  hirigintza-proiektuak, obra partikularrak eta estatistika izan ziren. Hainbat udal atali 215 espediente-mailegu egin zitzaien. Urte horretan Artxiboan 93 instalazio-unitate (kaxa, karpeta, legajo...) sartu ziren ondoko Sail edo Atal hauetakoak: Idazkaritza eta Kontratazio atala.

Kontsulta gehienak -1.580- bertara etorrita egindakoak izan ziren; Artxiboaren instalazioetan bertan egindakoak; gehienak, eibartarrak. Horiez gain beste 336 kontsulta ere egin ziren, gehienak posta elektroniko bidez egindakoak.

Udal funtsen dokumentazioa hainbat ikerketa eta hedapen proiekturen oinarri izan zen. Batzuk aipatzearren hona hemen:

- France 3 Magazin Pyrenees Pirineos 26 telebista-katea

- Eibarko Bonbardaketaren 75. urteurreneko ekitaldiak.

- Indalecio Prieto euskal politikagintzan, 1883-1962 erakusketa.

- Toribio Etxebarriaren jaiotzaren 125. urteurrena.

- BERREIBAR Industria ondarearen eraldaketa proaktiboa.

- Geltoki Elkartea Dendarien Elkarteak antolatutako ekitaldiak. ”

Bestalde, Eibarko udal artxiboak, azken 20 urte hauetan, bere dokumentu historiko esanguratsuenak eta adierazgarrienak zaharberritzen dihardu. Joan zen urtean hiru dokumentu berriztatu ziren, Eibarko Eskribautza Funtsekoak. Espediente horiek oso egoera txarrean zauden, antzinatik kaltetuta zeuden suaren eta hezetasunaren ondorio. Orriak erdi erreta zeuden eta paperaren egoera hain egoera txarrean zegoenez, ezinezkoa zen haiek kontsultatzea. Gaur egun,  zaharberrituta, gure historiaren zati bat ezagutzeko aukera dugu.

 Azkenik esan 2000. urtean martxan ipini zela Udal Artxiboaren digitalizazio-plana, helburu bi hauekin: alde batetik, dokumentu-ondarea zaintzea eta gordetzea, eta bestetik, ondare hori hedatzea. Irailetik abendura bitartean digitalizatu zen Andrés Prieto Arana eibartarraren dokumentu-funtsa, Udal Artxiboari 2009. urtean dohaintza bidez iritsi zitzaiona.

Adierazleak