10 proiektu finalista aukeratu dira ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 35. edizioan
Sariak Eibarren emango dira azaroaren 13an egingo den ekitaldian.
Toribio Etxevarria sarien edizio honetara aurkeztutako 26 proposamenak aztertu ondoren, epaimahaiak, ekintzailetzan eta enpresa garapenean eskarmentu handia duten pertsonez osatuak, haietako 10 hautatu ditu finalista. Proiektu horiek arlo hauetan garatzen dute beren jarduera: Bio/Osasuna, IKTak, Industria, Sportech, jasangarritasuna eta ekologia-trantzisioa.
Bost proiektuk lortu dute finalista-sailkapena Sarien bi kategoria nagusietan, alegia, “Startupak eta Enpresa Proiektuak” eta “Enpresa berritzailea” ataletan. Horietako bakoitzak, 12.000 euroko diru-saria izateaz gain, proiektu horiek garatzeko funtsezkoak diren laguntza-, finantzaketa-, aholkularitza-, mentoring- eta prestakuntza-programetan parte hartzeko aukera izango du.
2025eko finalistak
Hauexek dira finalista izateko aukeratutako hautagaiak:
Sturtups-ak eta Enpresa-Proiektuak
- Yorsio: Jabekidetza-eredu baten bidez etxebizitzarako sarbidea errazten duen plataforma bat, Adimen Artifiziala erabiliz.
- Inspectrail: trenbide-azpiegitura ikuskatzeko plataforma, datuak jasoz eta bistaratuz.
- Reconnect: karbonozko nanotutuetan oinarritutako inplante berritzaileen garapena, bizkarrezur-muineko lesioari aurre egiteko.
- Nexi Health: Adimen artifiziala eta tresna klinikoak integratzen dituen gailu mediko softwarea, osasun mentalaren detekzioan, tratamenduan eta jarraipenean osasun-profesionalei laguntzeko, antsietatean, depresioan eta arrisku suizidan fokua duena.
- Onkoreplica: Botika onkologikoak testatzeko soluzioak eskaintzen ditu, pazienteen tumoreen 3D in vitro ereduak garatuz.
Enpresa Berritzailea
- Keibaran Systems: Barne estaldurarako soluzio berritzaileak, sinterizatutako formatu handiko zeramikazko xafla ultrafinen bidez.
- Blue Reef Algae: Kosmetikaren, nutrazeutikaren, elikaduraren eta material berrien sektoreetarako produktu bereizgarrien itsas algak eta biolab landatu eta merkaturatzea.
- Neety Technologies: Adimen artifizialaren bidez B2B salmentak optimizatzeko plataforma integrala, gaitasuna duena modu automatizatuan balizko bezeroak identifikatu, kualifikatu eta kontaktatzeko.
- Replay by Wellk: Kirol-klubetarako eta errendimendu altuko inguruetarako plataforma digital integrala.
- Semi Zabala: Backend zerbitzuen lerro pilotu baten garapena, sektore espazialerako GaN gailuak fabrikatzeko.
Proiektu irabazleak Sari Banaketaren ekitaldian emango dira ezagutzera, Eibarko Tekniker eraikinean, azaroaren 13an. Ekitaldian Juan Garzon eta Rubén Palomero egongo dira, Cultzymeren sortzaileak, “Bioindustrialización: la biología como nueva infraestructura productiva” ponentzian.
26 proposamen
Toribio Echevarria sarien edizio honek 26 hautagaitza jaso ditu, 20 “Startupak/Enpresa Proiektuak” kategorian eta beste 6ak “Enpresa Berritzailea” saileko lehian.
Aurkezten diren hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko startupak eta enpresa-proiektuak dira, berrikuntza zientifiko-teknologikoan ardaztuak. Gehienak Gipuzkoakoak dira, baina Bizkaiko 3 eta Arabako 2 ere badaude. Denek jarduten dute sektore estrategikoetan: Bio/Osasuna, IKTak, Industria, Sportech, jasangarritasuna eta ekologia-trantzisioa
Erreferentea
Toribio Echevarria sariak erreferente gisa finkatu dira Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren esparruan, ez bakarrik proiektu irabazleek jasotzen duten zenbateko ekonomikoagatik, baizik eta baita enpresa garapenerako dakarten bultzadagatik ere.
"Ideia/Enpresa Proiektuak" eta "Enpresa Berritzailea" kategorietako proposamen irabazleek, 12.000 euroko sari ekonomikoa jasotzeaz gain, laguntza-, finantzaketa-, aholkularitza-, mentoring- eta prestakuntza- programetan parte hartzeko aukera izango dute.
Bestalde, Eibarko Udalak ematen duen Eibarko Enpresa – Made in Eibar sariak 12.000 euro eta 10.000 eurora arteko bonu teknologikoa izango ditu, produktuak, prototipoak eta patenteak garatzeko, ahal dela Teknikerrekin edo BRTA sareko beste zentro teknologiko batzuekin lankidetzan.
Antolatzaileak eta babesleak
Toribio Echevarria sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatutako ekimen bat dira eta bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomia-Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak.
Parte hartzen dute, era berean, SPRI entitateak, Gipuzkoako Ganberak, Elkargik, APDk, Debegesak, Confebaskek eta Adegi, Cebek eta SEA enpresari-elkarteek.