Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Telefonia eta energia-horniketa izan dira Eibarko kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoan egindako erreklamazioen arrazoi nagusiak

Telefonia eta energia-horniketa izan dira Eibarko kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoan egindako erreklamazioen arrazoi nagusiak

KIUB-eko bulegoa.

2019/03/14

Kontsumitzaileen bulegoak 2.125 kontsulta jaso zituen 2018an; 271 erreklamaziotan egin zituen bitartekaritza-lanak, eta hainbat jarduera eskaini formazio zein informaziorako.

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) 2.125 kontsulta jaso zituen 2018an; bitartekaritza-lanak egin zituen 271 erreklamaziotan, eta hainbat jarduera eskaini zituen formazio zein informaziorako. Udal zerbitzu honek iaz egindako lanaren balantzea egin du, eta positibotzat jo ditu emaitzak.

Kontsulten atalean, jasotako 2.125etatik 1.337 bulegoan bertan egin ziren (Udaletxearen beheko solairuan), 467 telefonoz, eta gainerako 321 Internet bidez.

Azken urteotan ohikoa izaten ari denez, telefonia eta energia-horniketa dira berriz ere KIUBeko kontsulten arrazoi nagusia; izan ere, atal horietako bakoitza egindako kontsulta guztien % 18 da, horren atzetik datoz auzokideen komunitateekin lotuak (% 14), produktu elektronikoak (%7) eta banketxeak (% 6).

Energiarekin lotutako gaiei dagokienez, 2018an zertxobait jaitsi ziren, baina oraindik ere ugari dira komertzialen presentziagatik jarritako kexak, eta energia-horniketaren kontratazioetan izandako arazoak. Nolanahi ere, komertzializazio-enpresei atez atekoa kontratatzea debekatzen dien dekretuarekin, arazoa gutxitu egin da ia desagertzeraino.

Telefoniak jarraitzen du izaten kontsulta gehien sortzen duen arloa. Auzokideen komunitateei dagokienez, gero eta kontsulta gehiago egiten dira, eta KIUBek Eusko Jaurlaritzako etxebizitza-zerbitzuetara bideratzen ditu. Aseguru-etxeek eta ezbeharren estaldura-arazoek kontsulta askoren arrazoi izaten jarraitzen dute. Nabarmen igo dira dispositibo elektronikoak erosteagatik egindako kontsultak. Jaitsi egin dira, aldiz, banketxeengatik egindakoak, jaitsi egin delako informazio-eskaera hipoteketako komisio eta klausulak kobratzeagatik. Beste kontsultagai batzuk dira Administrazio Publikoarekin lotutako gaiak (% 5,3), ibilgailuen konponketa (% 3,7) edo liburu-banatzaileak (% 1,7).

KIUBek lantzen duen bigarren atala kexen eta erreklamazioen ebazpena edo tramitazioa da. 2018an, Eibarko Kontsumitzaileen Bulegoak bitartekaritza lanak egin zituen 271 erreklamaziotan. Erreklamazio gehien dituzten kontuak dira telefonia (guztien % 42), energia (% 16), produktu elektronikoak eta liburu-banatzaileak.

Telefoniaren kasuan, iaz 115 erreklamazio tramitatu ziren Eibarko KIUBen; iaz baino nabarmen gehiago. Kexen arrazoi nagusiak izan hauexek izan ziren: fakturazioa, kontratazioa, betetzen ez diren baja-eskaerak, aparatuen funtzionamendu txarra eta eskatu ez diren zerbitzuengatik kobratzea.

45 erreklamazio jaso ziren energiarekin lotutakoak, nagusiki kontratazioarekin izandako arazoengatik, fakturazio okerrak eta mantentze-kontratuak ez betetzeagatik. Produktu elektronikoen inguruko erreklamazioak igo egin ziren, 17 kasu, eta liburu-banatzaileei buruzko kexak 14 izan dira. Beste erreklamazio batzuk, kasu gutxiago izan dituztenak, aire-garraioarekin, bidai agentziekin, ibilgailuak konpontzearekin eta laguntza teknikoko zerbitzuekin daude lotuak. Nabarmendu egin behar dira lur-garraioarekin lotutako erreklamazioak.

Garbi geratzen da, beraz, KIUBek egindako lan ona; izan ere, kontsumitzaileak konpainiari erreklamatzen dionean, kasu gehienetan arazoa ez da konpontzen, baina erreklamazioa KIUBen bidez gestionatzen denean ia berehala konpontzen da arazoa.

KIUBek antolatutako formazio- eta informazio-jarduerak

KIUBen lanaren hirugarren atala formazio- eta informazio-jarduerak dira. 2018an, prestakuntza-modulu bat antolatu zen Esperientziaren Eskolan eman zena Kontsumitzaileen Eskubide eta Betebeharrei buruzkoa; hitzaldiak antolatu ziren Untzagako Jubilatuen Etxean eta Beheko Tokian “Atez ateko komertzialen salmenta eta bisitak” gaiari buruz; eta informazioa eman zen Facebook bidez.

etiketak: KIUB, erreklamazioak, Eibar