Eibarko Udala
obrak

San Kristobal, Polonia Etxeberria eta Urki asfaltatzeko lizitazioa martxan da dagoeneko

2026/05/06
Polonia Etxeberria kalea (24 zenbakia).
Polonia Etxeberria kalea (24 zenbakia).

Obrek 4.500 m² baino gehiagori eragingo diete eta zorua hobetuko dute udalerriko hiru gunetan Proiektuaren zenbatekoa 200.000 euro ingurukoa da eta lanen iraupena 8 astekoa.

Eibarko Udalak asfaltatze-proiektu berri baten lizitazioa jarri du martxan, udalerriko zenbait bide hobetzeko xedez. 

Lanak San Kristobal kalean egingo dira, Sostoatarren eta Ubitxa kaleen arteko bidegurutzean; Polonia Etxeberria kaleko 24. atariaren eta Antonio Iturrioz kalearen artean; eta Urkin, 23. eta 21. atarien artean. Guztira, 4.500 metro koadrotik gorako azalerari eragingo zaio.

Lizitazioa aurkeztu eta tramitatzeko epea maiatzaren 26ra arte egongo da zabalik. Kontratuaren aurrekontua 199.380,50 eurokoa da (BEZa barne).

Jon Iraola Eibarko alkateak azpimarratu duenez, “jarduera honek gure kaleak etengabe mantentzeko beharrari eta plangintza arduratsu bati erantzuten die. Bideen egoeran inbertitzea bizilagunen bizi kalitatean, segurtasunean eta Eibarko etorkizunean inbertitzea da”.

Bestalde, Pedro Escribano Obretako zinegotziak zera adierazi du: “Esku-hartze hau oso beharrezkoa da erabileraren eta denboraren poderioz higatuta zeuden hainbat puntutan”. Gaineratu duenez, “jarduketa orekatua diseinatu dugu, hainbat auzotan aldi berean lan egiteko aukera emango diguna, auzotarrei ahalik eta traba gutxien eragiteko”.

Trafiko eta Mugikortasun Arlotik, Alberto de la Hozek hauxe azaldu du: lanean jarraitzen dugu obrak gainerako arloekin koordinatuta egiteko, modu planifikatuan eta prebentzio-lana eginez. Apiriletik aurrera, auzozainek lehen eskutik jasotzen duten informazioa baliagarria izango zaigu premia gehien dagoen tokietan lan egiteko, ahaztu gabe auzo-bileretan hartutako konpromisoak”. 

Udalak adierazi du horrelako lanak hiri-azpiegitura etengabe mantentzeko udalaren konpromisoaren parte direla. Lan-ildo horren helburua da herria baldintza onenetan mantentzea eta espazio publikoen narriadurari aurrea hartzea.