Pegorak 56.000 arreta baino gehiago egin zituen 2023an, informazioa eskuratzeko eta gestiorako
Pegora Eibarko Herritarren Zerbitzurako Bulegoak informazioa eskuratzeko eta gestiorako 56.549 arreta egin zituen 2023an. Haietatik, 32.021 modu presentzialean egin ziren (1.208 aurretiazko hitzorduarekin), erabiltzaileek tiketa Pegorako bulegoetan hartu ondoren (udaletxeko beheko solairuan).
Horren harira, aipatu behar da 32.000 pertsona baino gehiagori emandako arreta horren ondorioz 45.183 izapide egin zirela guztira.
Arreta presentzialaren bidez egin ziren izapide gehienak honako hauek izan ziren: erroldatze-ziurtagiriak (8.064); udal-erroldako altak, bajak eta aldaketak (5.712); MUGI txartela (3.909); beste administrazio batzuetarako dokumentazio-erregistroak (3.006), Eusko Jaurlaritzaren eta beste administrazio batzuen informazioa (2.572), txakurrentzako poltsak (1.871), zergak (1.800), B@kQ ziurtagiri digitala ematea (1.453), banku-helbideratzeak (865), trafikoa (803) eta obra-lizentziak (468).
Bestalde, telefono bidezko informazio-errekerimenduak 8.188 izan ziren. Kasu honetan, herritarrek gehien eskatutako informazioa gai hauei buruzkoa izan zen: Eibarko administrazio-zentro batzuetako telefono eta helbideak eta izapideak egitea (NANaren eta Pasaportearen bulegoa, Debabarreneko Mankomunitatea…), garraio publikoaren ordutegiak, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, Biztanleen Errolda, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, eta izapide elektronikoekin sortzen diren zalantzak.
Pegorak, halaber, beste funtzio batzuk egiten ditu, hala nola Posta zerbitzutik —zeina EISetik iristen den (Erregistroen Interkonexio Sistema)— jasotzen den dokumentazioa udal-sail bakoitzean erregistratzea, edo beste administrazio batzuen egoitza elektronikoetatik Udalari jakinarazten zaizkion gaiak jasotzea. Guztira, 2023an 3.178 izapide izan ziren.
2023an egindako lanen artean nabarmentzekoak dira, baita ere, “Umeak Eskolara” (3.094 eskaera, 215.943,29 euro guztira) eta “Dirulaguntzak Ikasleei” (1.353 eskaera, 85.990,73 euro) kanpainen kudeaketa, Udaleko ikastaroetako matrikula guztien mekanizazioa, beste laguntza eta dirulaguntza batzuen mekanizazioa, eta beste administrazio-zeregin batzuena.
Arreta-kopuruaren igoera 2022arekin alderatuta
2023an, Pegorak eskaintzen dituen arreta-baliabide guztietan (aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa eta beste batzuk) aurreko urtearen aldean egindako arreta-kopurua handitu egin zen.
Horrela, guztira 4.313 izapide gehiago egin ziren, hau da, % 8,25 (2022ko 52.236 izapideetatik 2023ko 56.549 izapideetara). Aurrez aurreko arreta da gehien igo dena, 2022an baino % 10,58 izapide gehiago egin baitira (4.325 izapide gehiago). Izapide horien batez besteko iraupenari dagokionez, ia 7 minututan mantendu da izapide bakoitzeko. Telefono bidezko arretari eta bestelako zereginei dagokienez, oro har, 2022ko kopuruetan mantendu dira arretak, nahiz eta egindako izapideen batez besteko iraupena handitu egin den (2:45 minutu 2022an, eta 3:55, 2023an).
Gainera, autozerbitzu-makinak 20.198 izapide egiteko aukera eman zuen iaz, batez ere, errolda-agiriak, izapide azkarrak eta errazak dira-eta. Hala, denbora gehien eskatzen duten gestioak aurrez aurre egiten dira. Herritarrek autozerbitzuko terminalean gehien egin dituzten gestioen artean, honako hauek daude: errolda-agiri indibidualak (11.251), tramiteak (3.647), errolda-agiri historikoak (3.471), ordaindutako ordainagiriak (745) edo ordaintzeko ordainagiriak (452), besteak beste.